astelehena, urtarrila 07, 2019

Edozein parrafotan, edozein artikulutan

Jarraitzen dugu irakurtzen a-albistea ze ari gara komentatzen (hemen eta hemen), zeinen 3. eta 4. paragrafoek diote honela (behin zuzenduta):
Chang'e 4 zundak esploraziorako ibilgailu bat eta modulu bat ditu. Abenduaren 8an jaurti zuen espaziora Martxa Handia 3B suziriak, Xichango Satelite Jaurtiketa Zentrotik (Sichuan, Txina). Lau egun behar izan zituen Ilargiaren orbitara iristeko. Txinako Espazio Agentzia bitan saiatu da orbitaren distantzia laburtzen. Azkenengoz, abenduaren 30ean.

Espazio zundaren eta Lurraren arteko komunikazioa ahalbidetzeko, Queqiao satelitea jaurti zuen Txinak, joan den maiatzean. Sateliteak ispilu lana egiten du zundaren eta espazio agentziaren artean. [Berria, 3. eta 4. paragrafoak, 2019-1-3]
Eta gauza da ze, dudarik gabe, kazetari ezezagun horrek berak oso-oso ezberdin idatziko luke baldin eskura balitu baliabide eta estruktura sintaktiko burulehenak (gaztelaniaz edo euskaraz). Ikus nóla idatzi zuen Zigor Aldama kazetariak antzeko informazioa (El Correo, 4. paragrafoa):
Concluyó así la primera etapa de una misión que comenzó el pasado día 8, cuando un cohete Larga Marcha 3-B impulsó al Chang'e 4 al espacio, y que reviste gran complejidad porque la luna se interpone entre la Tierra y la sonda e impide la comunicación directa. Para solucionar este problema, China lanzó el satélite Queqiao, que orbita más allá de la luna y que se encarga de rebotar la señal para permitir el control de la misión. Ahora, un robot explorador deberá dedicarse a analizar la superficie y enviar los datos a tierra. [Zigor Aldama, El Correo, 4. paragrafoa, 2019-1-3]
Finean, emaitza da ze hasierako bi parrafoak (banatuak an 7 esaldi) dirá sintaktikoki naifak, monotonoak, zurrunak, nekez gozagarriak eta nekezago eraginkorrak, bitárten bukaerako parrafo bakarrean (banatua an 3 esaldi) informazioa emanen da askoz modu jarraituagoan, landuagoan, flexibleagoan, egokituagoan eta eraginkorragoan. Ez da baizik beste adibide bat ti zerbait zein errepikatzen den (praktikoki) edozein paragrafotan, edozein artikulutan. [421] [>>>]

Etiketak: ,

5 Comments:

Blogger Erramun Gerrikagoitia said...

Esan ere alboz eta nahi bada baita langentzialqui ze respectuz zor zaion errespetua euscal populua gaztelaniazco "sonda espacial" eta francesezco "sonde spatiale" esaten da euscaraz "zonda spaciala edo espaciala".

Batzuc nahi dute ezarri euscara desequilibratu bat. Desequilibrio ttipi ascoc ekar lezaque bloqueoa, inefficacia, arrostasun indefinitua noiz holacoric ez litzatequeen behar principioz.

astelehena, urtarrila 07, 2019 6:24:00 PM  
Blogger Gilen said...

space probe = espazio zunda

Alor horretan (eta gehienetan, gaur egun) ingelesa da eredua, dudarik ez, eta are gehiago hitz-elkarteak tarteko. Espainola eta frantsesa sekundarioak dira hemen; zilegia eta beharrezkoa da itzuri egitea haien eragin diglosikoari.

asteartea, urtarrila 08, 2019 1:18:00 PM  
Blogger Erramun Gerrikagoitia said...

Ez dut ukatuco ingles hizcuntzaren egungo (eta ethorquizun luzaroco) supremacia eta nola hizcuntza asco batzuc izango dira nolabait planeta linguistico rotatorioac inguruan ingleszentrismoa, respectuz hizcuntza hori eta ere hizcuntza hontan producitzen dena intelectualqui.

Horrec berez baina ez du esan nahi direnac forma commun gaztelaniaz, francesez eta ondorioz gure casuan euscaraz behar direla baztertu, atchaquiaz eraguin diglossicoa. Halan casuraco erabiltzen ba dugu tortilla ez gara esaten hasico arrautzopila escapatu nahiric tik eraguin diglossicoa e gaztelania, edo ere baztertzen hasico greva verba euscarazcoa hartua delaco francesetic ezen tik eraguin diglossico galoa.

Baldin, gure egungo casuan, coincideteac badira esateraco zunda spaciala erabiltzean an euscara, gaztelania eta ere francesa, simplequi hori hola da eta kitto.

asteartea, urtarrila 08, 2019 4:14:00 PM  
Blogger Gilen said...

Erramun, diozu: "Baldin, gure egungo casuan, coincideteac badira esateraco zunda spaciala erabiltzean an euscara, gaztelania eta ere francesa, simplequi hori hola da eta kitto."

Ba ez, ez da sinpleki hola eta kitto. Beharbada gauzak horrelakoak dira zure errealitatearen irakurketa murritzean --beste edozeinena bezain murritza, bestalde--, baina irakurketa gehiago daude, are zurea baino erabatekoagoak eta tematiagoak, hala nola Internet berarena. Ikus bestela zer-nolako emaitzak eskaintzen dizkiguten Googleko bilaketa hauek:

sonda espazial: 8
sonda espaziala: 9
zunda espazial: 37
zunda espaziala: 398
espazio zunda: 7.760

asteartea, urtarrila 08, 2019 6:59:00 PM  
Blogger Erramun Gerrikagoitia said...

Ez daquit expresatu naizen ongui arguiro baina nahi izan dudana esan da (eta ea oraingoan hobequixe naizen expresatzen) ze noiz hitz bat edo expressione bat euscaraz de facto "hain delaco modura" aguertzen bada euscaraz eta bere hedadura an euscara bada universala edo quasic universala behar dugu onhartu eta ere ontzat hartu hori "delaco forma hori".

Gure casu darabilgun hontan uste dut ze "zunda spacial" conceptua da hedatua egungo euscaran (euscaldunon entheleguan) universalqui, hortacoz hori holaxe da euscaraz joan gabe bila forma berriac desinfecta gaitezen ganic "eraguin diglossicoa".

Ezen ascoz realitate egungoan euscarago dela "zunda spaciala" ezi "espazio zunda" bortchaz eraiquia edo bestelaco edozein alternativa.

asteazkena, urtarrila 09, 2019 12:47:00 PM  

Argitaratu iruzkina

<< Home