astelehena, abendua 24, 2018

Ekialde-erdialdeko dialektoetan, erakusle berria: "hura"

Jarrai dezagun kin Adolfo Arejita eta bere artikulua ti 1985 titĂșlatzen "Mugatzailearen erabilera: Zumarragaren gutuna (1537)" an "Euskeraren iker atalak, 3" (Labayru ikastegia, 1985):
Badirudi, funtzino-aldatze hori dala-ta [ikus herenegungo sarrera], 3gn graduko erakusleak indartu beharra izan dauala (bizkaieraz izan ezik), (H)URA forma hautatuaz. Lehenagoko (H)A(R) forma zaharrak seinalatzaile-indarra galdu eban ezkero, forma berezi indarbarritu bat behar eban nominatibo kasuan. Bestela, gizonA eta gizon A forman arteko nahastea sortzen zan.
Gaztelaniaz ere hirugarren graduaz bardin jazo da. Latineko erakuslea (ille) artikulu bihurtu zalarik, accu-ille forma indarberrituaren bitartez lortu zan gaztelaniaren erakusle barria: aquel. [Adolfo Arejita, 1985:145-146]
Inglesez bereiztu zirĂ©n "that" eta "the", gaztelaniaz "aquel" eta "el", eta euskararen ekialde-erdialdeko dialektoetan "hura" eta "-a"Baina gauza da ze euskararen eremuan ere, hain justu bizkaieran, prozesu orokor horrek berak izanen zuen aldaera propio ondo interesgarria, non, "-a" artikulu postpositiboa garatzean, ez zen sortuko "hura" erakusle postpositibo indartua, baizik "a" erakusle bera baina prepositibo bihurtua, nola ikusi behar dugu an hurrengo sarrera. [414] [>>>]

Etiketak: