"keria": "Sustantivación del suf. '-keria' como 'cualidad negativa'" (OEH)
Atzokoan aipatzen genuen ha atzizkia "keria" nola beste kasu bat non sufijo bat bilakatu dén beste zerbait askea (kasu honetan, izena). Honatx zér dakarkigun OEH-k burúz erabilera hori (ikus hemen):
keria.Ohar ze, gainera, "-a" organiko hori higatua ere agertzen da. [770] [>>>]
keri.
Defecto.
(Sustantivación del suf. -keria como 'cualidad negativa'). Cf. A Morf 13 (K): "Si alguien se valiese de keriak por vicios".
Azketsidazu nire garbitasun au: aldi auetako gorputzalakeri zakarroan, ordea, garbitasunak berak keriari barkapena eskatu ta oiñetan aozpeztu bear zaio. "Vice" . Amez Hamlet 118. Tasun eder ori [adiurre egon-ezina] keri itsusi bilakaturik zegoen. Zait Plat 36.
Etiketak: mekanismoak
3 Comments:
Joseph Ochoa de Arinen Doctrina Christiana (1713) digitalizatzen ari naiz. Hona çathiño bat:
2. Bigarrena, bear deu damu izan, eta eduqui sentimentua, edo urriquimentua, cerren ofenditu, eta injuriatu deban Jaungoico eguiazcoa bera, izanic ain ona, eta ain amablea: edo guchienaz, bear deu Jaungoicoa ofenditu deban guciaz damu izan, cerren galdu deban pecatu eguinaz aren Magestadearen gracia, eta adisquidetasuna; edo cerren castigaturic eutci daiquean Jaungoicoac, bere graciatic, eta gloriaco derecho gucitic apartaturic, eta infernuetara betico condenaturic; edo guchien guchienaz, bear deu damu, eta ygùy izan pecatua, cerren pecatariac becela icheden daiquean Jaungoicoaren escutic escarmentu andiren bat edolaere temporala, au dá, edo purgatorio andi bat, edo mundu onetan trabaju, ta miseria gogorren bat, edo onelaco beste escarmenturen bat; edo beste motivoz urriquitceco, bear deu edolaere damu izan, eta aborrecitu pecatua, cerren dan gauza torpea, eta ichusia, izanic Jaungoicoaren Legueac aguintcen debanaren contraco gaucea.
Jesus, hona zuretzat Garako sarrera hau, bere erlativo "biluzia" eta guzti, korregitzen duten baino lehen:
"Bizkaiko hiriburuko eta Baionako manifestazioek atxikimendu ugari eta kolore ezberdinetakoak jaso dituzte azken orduetan. Azkenak, EAEko CCOO eta Podemos-Ahal Dugu, zeintzuek bat egin dute bihar Bilboko kaleetan euskal preso politikoen eskubideen alde egingo den mobilizazioarekin.
https://www.naiz.eus/eu/actualidad/noticia/20200110/gero-eta-eragile-gehiago-batzen-ari-dira-bihar-bilbo-eta-baionan-izango-diren-mobilizazioetara
Eskerrik asko, Gilen.
Argitaratu iruzkina
<< Home