asteartea, azaroa 08, 2022

Batek inkluso pentsa leike ze mendebaldeko amaiera singular horiek datoz ti ekialderagoko amaiera pluralak: "dirautzut > diutzut (diutzudan) > deutsut/deutzut" (plural berria: "deutsudas/deutzudas")

Ikusten genuén atzo nóla erabiltzen zirén flexio transitibo-datiboak an 1713ko gipuzkera te Otxoa-Arin.

..., J. Oregi-k (1972:359) beste artikulu batean ("Otxoa-Arinen 'Doctrina' - (1713)") komentatzen ditú justuki Otxoa-Arinen adizkiak (1713ko gipuzkera), zeinen artean agertzen zaizkigu ondoko formak (ezkerrekoak dirá oraingo batukoak, eta eskuinekoak orduko gipuzkerakoak):

Adizki-sorta horretan, oso iradokigarria irudi zaigu noláko paralelismo handia existitzen dén arten gipuzkera hartako flexio plural horiek eta mendebaldeko flexio singularrak, halan-ze inkluso hipotetiza liteke erlazio estu bat arten bi adizki-sorta horiek:

  • dirautzut > diutzut (diutzudan) ~ deutsut/deutzut
  • dirauztazu > *diuztazu ~ deustasu
  • dirautza > *diutza ~ deutsa/deutza
  • dirauzku > *diuzku ~ deusku
  • ...
Esan nahi baita ze batek inkluso pentsa leike ze mendebaldeko amaiera singular horiek datoz ti ekialderagoko amaiera pluralak, non "-z-" bihurtu dén "-s-", halan-ze behin zentzu plurala galduta, gehituko zén pluraletako azken "-s" hori ("deustasus").

Etiketak: , , , ,

7 Comments:

Blogger Josu Lavin said...

NORI
deraut, derauk, deraun, derauko / derauo,
derauku, derauzu, derauzue, deraue

Pluralean:

derauzkit = derauzt
derauzkik = derauzk
derauzkin = derauzn
derauzkio = derautzo
derauzkigu = derauzku
derauzkizu = derautzu
derauzkizue = derautzue
derauzkie / derauzte = derautze

Çuberoan:

derei- (derau-) edo dei- (dau-)

deizt, deizk, deizn, deitzo,
deizku, deitzu, deitzue, deitze

SIngularrean:
deit, deik, dein, deio,
deiku, deizu, deizue, deie

Adeitsuki

asteartea, azaroa 08, 2022 7:59:00 AM  
Blogger Josu Lavin said...

Goico hau atzo prestatu nuen, orotarico eta orotaraco euscara buruan nuela. Euskara Batua gaizqui baturic dago. Incompletoa.

asteartea, azaroa 08, 2022 8:08:00 AM  
Blogger Josu Lavin said...

Joan de Lazarraga arabarrari esquer, egun badaquigu ecen EUTSI aditzac forma luceac ere eduqui dituela:

deraust = deust
derauat = deuat
deraunat = deunat
derautsot = deutsot
derausku = deusku
derautsu = deutsu
derautsue = deutsue
derautse = deutse

Erka lehen ikussi ditugun eraduki aditzaren forma pluralequin:

derauzt = dauzt
derauzk = dauzk
derauzn = dauzn
derautzo = dautzo
derauzku = dauzku
derautzu = dautzu
derautzue = dautzue
derautze = dautze

ceinetaric baithatoz Çuberoaco adizquioc:

deizt, deizk, deizn, deitzo,
deizku, deitzu, deitzue, deitze

Honexegatic gaur Jesus Rubioc erraiten du erraiten duena:

http://balbula.blogspot.com/2022/11/batek-inkluso-pentsa-leike-ze.html?m=1

Ea mendebaldeco adizqui horiec (deust, deutso, deusku...) ez othe ciraden ancina pluralecoac?

Baietz emaiten du ekialdeco atzizquiac ikussiric.

Adeitassunez

asteartea, azaroa 08, 2022 8:49:00 AM  
Blogger Josu Lavin said...

Çuxenqueta:
deraua = deua
derauna = deuna
derautso = deutso

asteartea, azaroa 08, 2022 8:52:00 AM  
Blogger Josu Lavin said...


Ondoko leku honetan:

https://badihardugu.eus/argitalpenak/aditz_taulak/oinatiko_aditza.pdf

Oñatiko euskararen aditz taulak ikusten ahal dituzue.

Bertan NOR-NORI delakoan izan aditzaren adizki edder hauek topatuko ditugu:

xat, xak, xan, xako,
xaku, xatzu, xatzue, xaTE

Esannahiak oraingo euskara batua deitzen den, baina egiatan ez den, horretan:

1. zait, zaik, zain, zaio,
zaigu, zaizu, zaizue, zaie
2.zaizkit, zaizkik, zaizkin, zaizkio,
zaizkigu, zaizkizu, zaizkizue, zaizkie

Ez jako, ez zaio. Bion artekoa baino: xako
Ez jakoz, ez zaizkio: jako (da edo dira + hari).

Bikain!

Adeitsuki

asteartea, azaroa 08, 2022 1:54:00 PM  
Blogger Josu Lavin said...

Çucenqueta:
xako (da edo dira + hari)

asteartea, azaroa 08, 2022 2:38:00 PM  
Blogger Josu Lavin said...

DOTZUT adizkiak bi esannahi ditu Oñatin:
1. deutsut
eta
2.deutsudaz
Objektu singularra nahiz plurala izan dadin... berdin dio, deutso eta derauko!

Adeitsuki

asteartea, azaroa 08, 2022 3:13:00 PM  

Argitaratu iruzkina

<< Home