astelehena, abuztua 12, 2024

Goenaga (1980): SOV [batek (thematikoa) bi seme zituen (rhematikoa)] eta SVO [batek (thematikoa) zituen bi seme (rhematikoa)]

Amaitzen genuén atzo, koméntatuz honako hitzak ganik Patxi Goenaga (1980):

Edo bi seme zituen bakarrik da rema. ... Adibidez, honela has nezake nere kontaketa: Baziren behin batean bi aita. Batek, ...

Kasu honetan ere, iruditzen zait, bestean amititzen genituen ordena guztiak amiti ditzakegula: batek bi seme zituen nahiz batek zituen bi seme. [Goenaga, 1980:207]

Bai, gure ikuspegitik egoera hori (soilik predikatu rhematikoa) gertatzen dá askoz gehiago zein herenengungo egoera kontextuala non informazio guztia zén berria (rhematikoa). Esan nahi baita ze egoera aski tipikoa da sujetua izátea thematikoa, bitárten predikatua dén rhematikoa. Maiztasun handiko kasu horretan ere izanen genuké ber ordena-askatasuna zein gozatzen dugún noiz informazio guztia dén rhematikoa. Guztiz ados.

Gaurkoan soilik azpímarratu ze, aipuan ikusten dugunez, Goenaga-k zehazten dú ordena-askatasun hori emánez ondoko bi adibide hauek (lehenik emánez parte thematikoa, eta gero bi alde rhematikoak: aditza eta osagarria, euren posizioa trukatuz an S-OV eta S-VO) :

  • SOV [batek (thematikoa) bi seme zituen (rhematikoa)]

eta  

  • SVO [batek (thematikoa) zituen bi seme (rhematikoa)]
zein dirén, finean, gaur egungo euskararen bi ordena neutro tipikoak. [2448]