Ez da beharrezkoa ez hitz-ordena hori eztare enfasirik
Atzoko adibidearen inguruan, Mounole gramatikariak (2024) jarraitzen du esánez:
Bizkitartean, hau idatzi duenak jakinarazi nahi du Biscaryk zer kantatuko duen [galdegaia]. Beraz, ordena aldatzea baitezpadakoa da → Thierry Biscaryk Zaldubi, Otxobi, Otxalde eta beste batzuen kantuak emanen ditu) [Mounole, 2024:131]Ikus daigun: Mounole-k dio ze, esaldi horretan, hiztunak adierazi nahi du Biscariyk zér kantatu behar duen, eta orduan esaldiko objetua izan behar dela baitezpada foku markatua (galdegaia), halan-ze derrigor erabili beharko dá ordena bat (SOV), zeintan, deduzitzen dugunez, erabili beharko den intonazio markatu, hanpatu, enfatikoa an objetua (O).
Gure ikuspegitik, ordea, ordena hori ez da inondik inora baitezpadakoa, ezta enfasia ere (ez da behar foku markatua, nahikoa da foku informatibo neutroa). Esan nahi dugu ze hiztunak eman ahal dú informazio hori bidéz SVO ordena kin intonazio neutroa, kokátuz azentu neutroa an objetua. Ez da derrigorrezkoa foku enfatikoa (galdegaia), nahikoa baita foku informatibo bat an ordena neutroa kin intonazio neutroa:
Thierry Biscaryk emanen ditú Zaldubi, Otxobi, Otxalde eta beste batzuen kantuak.Hor, sujetua eta aditza thematikoak badira (ez badira informazio berria), zuzenean ikusiko da zéin den informazio rhematiko bakarra (objetua), eta ez dago enfasi beharrik, harago-ze esaldiko azentu nagusi neutroa.
Jakina, SVO hitz-ordena hori baitare inplementatu ahal da bidéz azentu markatua an objetua, sortuz foku markatu bat (galdegai bat), baina hori ez da beharrezkoa, ez ordena eztare enfasia. [2683]
0 Comments:
Argitaratu iruzkina
<< Home