asteartea, urtarrila 27, 2026

Lafon (1955): "..., quelle que soit son origine, qu'elle soit ancienne ou qu'elle résulte d'un dévelopement recent,..."

Amaitzen genuén atzokoa mintzátuz gain funtzioa (valeur demonstrative) zein Lafon-ek egokitzen dion/deutson ki hasierako oklusioa ("k- / g-") an zenbait hizkeretako erakusleak:

Uste dugunez, ikuspegi horretatik hasierako oklusio horiek ("k- / g-") funtzionatuko lirake indartuz erakusle horien funtzio demostratiboa; hau da oklusio hori izanen litzaké indartzaile moduko bat, indartzaile expresibo bat, zeinekin areagotuko zén erakuslearen valeur demonstrative:

... on dit gizon garen (ou karen) begiak "les yeux de cet homme-là", garen (ou karen) begiak "les yeux de celui-là", mais aren begiak "ses yeux "; gura (ou kura) "celui-là", mais ura "lui". [Lafon, 1955:720]

Hortaz, kasu honetan oklusibitate horren azalpena etorriko litzaké nagusiki ti esparru expresiboa (ikus #2965 eta atzokoa ere).

Bestalde, Lafon-ek ere ez du batere argi noláko zaharrak dirén holako hasiera oklusiboak, izan litezkelarik zaharrak (ancienne) edo akaso berrikiago garatuak (un dévelopement recent):

Le fait que ura, lorsqu'il est employé avec valeur d'anaphorique et non de démonstratif, n'est jamais pourvu d'une occlusive initiale, semble indiquer que cette occlusive avait primitivement valeur démonstrative. En tout cas, quelle que soit son origine, qu'elle soit ancienne ou qu'elle résulte d'un dévelopement recent, il est frappant qu'elle ne s'est conservée -ou développée- à l'initiale des thèmes de démonstratifs qu'en aezcoan, en salazarais, en roncalais et dans un dialecte purement sud-pyrénéen, le haut-navarrais méridional, dont le domaine ese contigu à celui de l'aezcoan et du salazarais. [Lafon, 1955:720]

Edozein kasutan, pensatu behar dugu ze prozesu indartzaile horretako norabidea abiatuko litzake ti forma aspiratuak ("h-") nondik sortuko zirén forma oklusibo indartuak ("k-"), nahiz ez dakigun nóiz gerta zitekén prozesu hori (inkluso pensa geinke an norabide ezberdinak an garai ezberdinak). Puntu horretaz errepikatu behar dugu berori zein esaten genuen herenegun:

Gure helburuetarako, ordea, berdin da zéin den prozesuaren norabidea: "ho > -ho > -ko" (guk hobesten dugunez) edo "ko > -ko / ho": izan ere, bietan dugú oinarrian ber hurbileko erakuslea, delarik "ho" hurbileko erakuslea, askotan aipatua (nola guk hobesten dugun), delarik "ko" hurbileko erakuslea.

Bi norabideotan, "-ko" atzizkiaren jatorria (bai hipokoristikoa, bai lekuzko genitiboa an Erdiaroko deiturak, bai erlazionatzaile orokorra edota, inon baino argiago, aditzetako referentziagilea) izanen litzaké ber "ho/ko" erakuslea (horixe da gure ikuskera, gure proposamena, gure hipotesia). [2981]