asteazkena, otsaila 11, 2026

Har daigun honako adizkiak: "daukakio = daukotso / deukotso". Zéin lirake zaharragoak? "-ka / -ko" ala "-kio / -tso"?

Itzuliz ki Irulegiko epigrafea (ikus #2876), ari ginen komentatzen Zuloaga/Ariztimuño-k egindako objezioak respektu Irulegiko textu zahar hori, zehazki ondoko laugarren arazoa:

zeintaz genioen ze, gure ikuspegitik:

Sarrera horretan, Josu Lavin-ek aipatzen zituén "daukio/dauzkio" eta "daukakio/daukazkio" formak:

dauka
dauko
daukio

pl.:

dauzka = dautza
dauzko = dautzo
dauzkio

dautza pluraletic dator dautsa/deutsa singularra,
eta
dautzo pluraletic dator dautso/deutso singularra.

daukio batuan existitzen da = dauka + hari
dauzkio batuan existitzen da = dauzka + hari

Batuan daukakio eta daukazkio aldaerak ere onarturik daude.

Beste komentario batean (ikus #2993), Josu-k gehitzen zuén honako interpretazio hau:

Argi dago "daukakio" formalki EDUKI aditzarena dela:

daukakio = dauka + kio

Ezta? Eta daukio?

daukio = dau + kio

EDUN aditzekoa ematen du itxuraz bederen.

Mendebaldean kio = tso dugu, nondik:

daukakio = daukotso / deukotso
daukio = dautso / deutso

Has gaitezen mintzatuz gain lehen forma hauek ("e(d)uki" aditza):

  • daukakio = daukotso / deukotso
Zéin lirake zaharragoak? "-ka / -ko" ala "-kio / -tso"? [2996] [>>>]

1 Comments:

Blogger Josu Lavin said...

KA eta KO!

dauka dauko
derauka derauko

Eta biotarik: KO.

asteazkena, otsaila 11, 2026 7:36:00 AM  

Argitaratu iruzkina

<< Home