"-kio" formak liraké (ondo) berriagoak zein "-ko" forma zaharrak, eta sortuko liraké ti "-zkio" forma plural analogikoak, nondik gero zabalduko ziren
Itzuliz orain ki gure azken sarreretako haria (alegia, zéin ote den zaharragoa an adizki jokatuetako referentzia indirektoak: "-ko" ala "-kio"; ikus #2950), ikusten ari ginen nóla, gure ikupegitik, "-kio" hori sortzen da ordezkatuz "-ko" regularra an 3. personako adizki pluralak nola:
- zaio → zaizko → zaizkio / zaizkizaio > zazkio / zizkio
halan ze errepikatu behar dugu atzoko bukaera bera:
Horrek guztiak, hala banaketa geografikoak nola aldaera horien sekuentzia logiko horrek, sendoki sugeritzen digu ze "-zko / -zka" formak dirá zaharragoak zein "-zkio" amaierak, berriro ere.
bidéz analogia kin "zaio" singularra (ikus #2988). Antzera gertatuko litzake kin forma aktibo tripersonal pluralak::
- dio → dizko → dizkio
bidéz analogia kin "dio" singularra, halan ze forma bipersonal intransitibo berria ("zaizkio") eta forma tripersonal transitibo berria ("dizkio") euren artean ere analogoak lirake, forma aldetik elkarri eutsiz, nola askotan gertatu ohi den (ikus adibidez #2024 edota #2027, halanola ere #2946).
Laburbilduz, "-kio" formak liraké (ondo) berriagoak zein "-ko" forma zaharrak, eta sortuko liraké ti "-zkio" forma plural analogikoak, nondik gero zabalduko ziren. [2991]
1 Comments:
dauka
dauko
daukio
pl.:
dauzka = dautza
dauzko = dautzo
dauzkio
dautza pluraletic dator dautsa/deutsa singularra,
eta
dautzo pluraletic dator dautso/deutso singularra.
daukio batuan existitzen da = dauka + hari
dauzkio batuan existitzen da = dauzka + hari
Batuan daukakio eta daukazkio aldaerak ere onarturik daude.
Argitaratu iruzkina
<< Home