larunbata, otsaila 07, 2026

amourecatik + infinitiboa: "Jincoua othoitu behar dugu, amourecatic placer gutian goure tentacionian urgaitci" (Mst. I, ch. XIII, 7)

Beste egun batean saiatuko gara komentatzen atzoko iruzkina ganik Josu Lavin non aipatzen zituén "daukio / dauzkio" eta "daukakio / daukazkio" formak, baina, lehenago, eta ez ahazteko, gaurkoan aipatu nahi genuke ondorengo esaldia (aipatua an Céline Mounole-ren tesia: "Le verbe basque ancien: étude philologique et diachronique", zeintan ari nintzen):

Jincoua othoitu behar dugu, amourecatic placer gutian goure tentacionian urgaitci (Mst. I, ch. XIII, 7) ‘Nous devons prier Dieu afin qu’il daigne nous secourir dans toutes nos tribulations’ [Maister, 1757, aiaptua an Mounole-ren tesia, 2014:202]

non Maister zuberotarrak (1757) erabiltzen duén honako egitura:

  • amourecatik + infinituboa

justuki berbera zein guk derivatzen genuen an ondoko sarreraren amaiera arártez euskararen mekanismo eta material propioak:

Nola dioen Lafon gramatikariak an ondorengo aipua ti OEH, bádugu, besteak beste, "amoreagatik-eta..." baliabide final burulehena ere, zein (regularki) sortzen den ti desdoblamendua on bere kide postpositiboa ("... amoreagatik"):
AMOREAGATIK ETA (amorekatik eta S ap. Lh y Lrq; amoreak gatik H). "Amoreak gatik eta iratzar dadin, afin qu'il se réveille, [...] iratzar dadintzat, pour qu'il se réveille" H. "Afin que..." Lh. "Parfois ce subjontif final est annoncé par arren-eta, nahizik-eta, nahiz eta, afin que, ou encore amorea-gatik-eta, pour l'amour de ce que, [...] Amorea-gatik-eta jin dadin, afin qu'il arrive" Lf Gram 748. [OEH]
Ohartu ze Lafon-ek emandako zerrenda horretan falta dá "afin-eta...", finala ere, zeintaz jada mintzatuak garen.

Nabarmendu nahi genuke ondorengo esaldia, non "amoreagatik" agertzen zaigun an posizio buruazkena:
Heda ezak gure gainera eure Spiritu saindua, [...] nehork gure instruitzen harturen duen pená galdua ezten amorekatik. Lç ABC B 2r. [OEH]
hala nola ere beste esaldi hau non hala aditza nola haren ondoko "amurekatik" aurreratu diren respektu euren osagarria:
Emadazü enthelegia, jakin ditzadan amurekatik zure manü saintiak. Mst. 2, 1. [OEH]
edo azken hau non "amoregatik" hasiera-hasieran agertuko zaigún, iragarriz zentzu finala:
Amoregatik Isaia profetaren hitz hau izan zadin konplitia. SalabBN Mt 4, 14 [OEH]
Ez da agertzen adibide ez-jokaturik, baina berdin nola antzeko estrukturetan, erabil litezke aditz-forma ez-jokatu laburtuak noiz komeni den:
Hala egin dut amoreagatik zu hobeto bizi (zaitezen)
Sarrera hori idazten genuenean, ez genuen ezagutzen goragoko adibidea (erabilera hori ez zen agertzen an OEH), baina, begira, hortxe agertu zaigu, Maister-ek idatzia an 1757, ondo erakutsiz ze euskararen mekanismoak eta materialak hortxe daude,... itxaroten. [2992] [>>>]