asteartea, apirila 02, 2019

Juan Garzia: "Zenbat irakasle ezagutzen dituzue euskarazko liburuak irakurtzen dituztenak?"

Dio Erramun Gerrikagoitia-k an aurreko sarrera:
Aristegieta mintzo da desatchiquimenduaz.

Nola euscal iracurlea inguraturic haimbat difficultatez (lexical, orthographico, syntactico,...) azquenean an bere euscarazco iracurquetan heltzen da ki desatchiquimendua edo uzten edo abandonatzen duela euscara edo behintzat iracurqueta euscaraz.
Hortxe da aurreneko arrazoia, arrazoi printzipala zergatik ez den irakurtzen euskaraz hainbeste nola espero ziteken, edota zergatik ez den erabiltzen euskara hainbeste nola ere espero ziteken: gainkostu informatibo-expresiboa (kantitatean eta kalitatean), zein, jakina, ez litzaken ahaztu behar noiz bilátu soluziobideak, esan nahi baita benetako soluzioak.

Baina, dudagabe, askoz erosoagoa da horretaz ahaztea: adibidez Juan Garzia honela mintzatu zen an mahai-inguru bat titúlatzen "Euskaratutako literaturaren harreraz zenbait gogoeta” (EHUko Udako Ikastaroak, 2013ko abuztua), publikotik hitza hartuta:
Mahaikideen iritziak entzunda begibistakoa da itzulpen askok espero baino irakurle gutxiago izaten dutela. Horren kausen bila, entzuleen artetik Juan Garziak diglosia aipatu zuen eta hori kontuan hartu gabe, beste literatur sistemetatik egindako edozein estrapolazio herren geratzen dela nabarmendu.
...
Juan Garziak publikotik hitza hartu zuen ostera: “Zenbat irakasle ezagutzen dituzue euskarazko liburuak irakurtzen dituztenak?”. Umeek heltzean erdarara pasatzeko duten joera esplikatzeko bitartekari horien portaera faktore garrantzitsutzat jo zuen. Helduak euskaraz irakurtzen ikusten ez badituzte, beraiek ere heldu izaten hasten direnean ez dute egingo “tontoak ez direlako”. [Boligrafo Gorria bloga ganik Gorka Bereziartua]

Axalean geldituko al gara? Ez, bádaude arrazoi ondo sakonagoak zein dúten zerikusirik kin gainkostu sintaktiko-informatibo-expresiboak (kantitatean eta kalitatean), zeinen soluziobidea dén euskararen garabide sintaktikoa, eta zeinen betikotzea dén gaur egungo ezbide sintaktikoa, zein, bistan denez, ari den nagusitzen an instituzio sozial guztiak (Euskaltzaindia, Berria, EITB, EHU, EIZIE...). [487] [>>>]

Etiketak: , , ,