osteguna, maiatza 28, 2020

Mugarria dá Larramendi

Sarrera honen amaieran egiten genuén Lakarraren aipu bat non bereizten zirén "gipuzkera" (G) eta "gipuzkera zaharra" (GZ). Baina, zehazki, zértaz ari gara noiz erabilí izendapen horiek? Nón egongo litzaké muga arten bi estadio horiek? Nón bukatuko litzaké estadio zaharra eta hasí estadio berria? Jarri ahal diogu nolabaiteko fetxarik ki muga hori?

Eta erantzuna, jarraikiz Lakarra bera, litzaké baiezkoa, eta, nolabait esan, izanen litzaké Larramendi (ikus an Lakarraren "Bizkaiera zaharra euskalkien artean" (1986:643):

Beraz, hortxe dugu, mugarri, Larramendi eta bere hiztegi hirueleduna (Diccionario Trilingue del Castellano, Bascuence y Latin, 1745), hala nola ere, 16 urte lehenago (1729), bere El imposible vencido, non, besteak beste, autoreak aletu eta sailkatu zituén euskal aditzaren paradigmak. Lakarraren hitzetan, iraultza bat. []

Etiketak: ,

2 Comments:

Blogger Erramun Gerrikagoitia said...

Nahi dudana orain hemen commentatu da aphur bat laterala respectu hemengo gai centrala baina ba du indudablequi bere importantzia behintzat honelaco lekuac non dira tractatzen referentzia historicoac.

Copiaturic darabilen terminologia eta orthographia Lakarrac aguertzen dira Larramendiren bi obra direla ezen
"El imposible vencido"
eta
"Hiztegi Hirukoitza (sic)".

Non realqui eta eguiazqui zituen izquiriatu
"El imposible vencido"
eta
"Diccionario trilingüe (sic)".
Ez dut ulertzen ze eguinic referentzia ki liburu historicoac Lakarrac berac bata du uzten original erdarazcoan "El imposible vencido" baina aitzitic bestea du emaiten traducitua euscarara eta an gaurco orthographia "Hiztegi Hirukoitza (sic)"; guehituric gainera ze trilingüe ez da hirukoitz. Hastecotan traducitzen Lakarrac eta edozeinec ere ipini ahal zuen
"Impossiblea ventzutua edo Inposiblea bentzutua".

Bada, nire aburuz, hobe da ipintea nola ziren publicatu horiec bi liburuac:

Diccionario trilingüe(: Castellano, Bascuence y Latín)
eta
El imposible vencido(. Arte de la Lengua Bascongada)

osteguna, maiatza 28, 2020 4:54:00 PM  
Blogger Jesus Rubio said...

Eskerrik asko, Erramun. Ikus, horretaz, ondorengo sarrera.

ostirala, maiatza 29, 2020 8:30:00 AM  

Argitaratu iruzkina

<< Home