asteartea, martxoa 30, 2021

Esaldi-zatiek bádute ematen informazioa, baina prozesagarriagoa edo gutxio prozesagarria aráuz ordena

Zenioen hemen, Bittor:

1. ‘informazio berria’ diozu: Esaldia da, osotasunean, INFORMAZIOA ematen duena, PREDIKAZIOA. Eta informazio hori ez da berria, ez zaharra., ez. ESALDI ZATIEK ez dute informazio ematen, esaldiaren / informazioaren zatiak AIPATZEN baino.

Esan geinke ze esaldia dá unitate intentzional bát zein den antolatzen sintaktikoki arrén bete bere helburu pragmatikoa ahalik eta hobetoen. Bestalde, aukeratutako sintaxiak erabat baldintzatuko du intonazioa, baina, ordena neutroenetan, hiztunak izanen dú aukera intonatibo zabal bat zein, jakina, orobat jarriko den an zerbitzua on komunikazioa eta bere expresio egokia.

Esaldia báda halaber unitate informatibo bat, baina ez da unitate informatibo prozesagarri txikiena, ez da informazio-unitate koherente minimoa, zeinen tamaina izanen dén handiago edo txikiagoa aráuz ordena sintaktikoa. Eta justuki hóri da arazoa an sintaxi buruazkenak: sintaxi buruazkenetan informazio-unitate koherente-minimoak izaten dirá orohar nabarmenki luzeagoak zein sintaxi burulehenetan, orohar nabarmenki prozesagaitzagoak, eta orohar nabarmenki mugatuagoak expresiboki. Hortik derivatzen dira arazo guztiak, informatiboak eta expresiboak: estruktura burulehena sendoagoa da.

Horretaz, egin dira experimentuak non saiatu diren neurtzen aspektu informatibo huts hori azpi baldintza komunikatibo adversoak, emanez parte-hartzaileei material informatibo bera baina an sekuentzia sintaktiko ezberdinak, zein irakurri beharko ziren an ordenagailu bat sakátuz tekla bat afin pasatu ki hurrengo hitza (dá oso diseinu experimental akontextuala):

  • Gizonak emakumea ikusi du.
  • Gizonak ikusi du emakumea. 
  • Emakumea gizonak ikusi du.
  • Emakumea ikusi du gizonak.
Baldintza (diogunez bereziki adverso) horietan (hizka irakurtzea) aurkitu dirá diferentziak (are artén euskarazko esaldi labur horiek: 12 silaba), eta batzuetan diferentzia ondo handiak (ikus informazio gehiago, adibidez, hemen, non, gainera, azpimarragarria da ze, nahiz euskaran, ustez ordena neutro-akontextualena dén SOV ["Gizonak emakumea ikusi du."], atera da diferentzia esanguratsurik an errore-portzentajeak aldé SVO ["Gizonak ikusi du emakumea"]). Esaldi-zatiek bádute ematen informazioa, baina prozesagarriagoa edo gutxio prozesagarria aráuz ordena. [1215] [>>>]

Etiketak: ,

3 Comments:

Blogger Erramun Gerrikagoitia said...

Nola importantea da ulertzea esaten dena asqui claroqui (compartituric edo ez hori esandacoa) diot ze izan dut difficultatea ulertzeco ondoco phrase comparativoa ganik Bittor Hidalgo.

"ESALDI ZATIEK ez dute informazio ematen, esaldiaren / informazioaren zatiak AIPATZEN baino."

Ezen ulertzen dut claroqui lehenengo partea ezen "Esaldi zatiek ez dute ematen informazioa" baina ez dut ulertzen tamalez zerc du emaiten informationea.

Ulertzen dut dioela Bittorrec ze
zerc ez duen emaiten informationea (h.d. esaldi zatiek)
baina ez zerc du emaiten informationea

(eta zerc emaiten duen informationea da inducablequi importanteagoa ezi zer ez duen emaiten)

asteartea, martxoa 30, 2021 10:42:00 AM  
Blogger Erramun Gerrikagoitia said...

... ezi zerc ez duen emaiten)

asteartea, martxoa 30, 2021 2:45:00 PM  
Blogger Bittor said...

Zorabiatu naiz pixkaren bat zure atzoko sarrera irakurtzen, tema noiz den tema edo noiz den errema, errema noiz den tema eta noiz errema.

Hala ohar polemikokara batzuk:

1. Hizkuntzan, inongo hizkuntzatan, ez dago ORDENA MARKATUrik eta ORDENA NEUTROrik (bai ordena ‘ez gramatikalak’ eta ‘ezohikoak’. Gure inguruko hizkuntzetara etorriaz, soilik TESTUINGURUak eta HIZTUNAREN ASMO KOMUNIKATIBOak (eta mezuaren zatikatzeak IUetan, eta hauen barruko GAILURTZE moduak), bihurtuko dute esaldi bat ohikoago edo bitxiago. Eta ez dago esaldirik TESTUINGURU gaberik eta HIZTUNAREN ASMO KOMUNIKATIBO gaberik.

2. Subjektua esaldian aipatzea edo ez aipatzea eta non aipatu (subjektu aipamena libre dukegun hizkuntzetan, edota hala ez dutenetan berdintsua den elipsi bideak) TESTUINGURUaren eta HIZTUNAREN ASMO KOMUNIKATIBOaren baitako erabaki bat da, eta ez beste ezerena. Eta berdin Objektuarekin edota Aditzarekin berarekin. Where did John study economics? galderaren erantzun arruntena munduko hizkuntza guztietan (hor harropuzkeria pixka bat) da: In Eaton! Ez aditzik, ez subjekturik, ez objekturik gabe.

3. Xehe-edo eztabaidatzen dituzu esaldien baliotema/errrematikoen inguruan esaldiok:

[Munduko hiririk aberatsena]PREDIKAZIO MARKO… [New York da]PREDIKAZIO GUNE…
[Munduko hiririk ederrena]PREDIKAZIO MARKO… [New York da]PREDIKAZIO GUNE…
[Munduko hiririk handiena]PREDIKAZIO MARKO… [New York da] PREDIKAZIO GUNE…
[Munduko hiririk maitagarriena]PREDIKAZIO MARKO… [New York da] PREDIKAZIO GUNE…
[Munduko hiririk liluragarriena]PREDIKAZIO MARKO… [New York da] PREDIKAZIO GUNE…

Zer gertatzen da berdin aztertzen badituzu besteok?

[New York da]PREDIKAZIO MARKO… [Munduko hiririk aberatsena]PREDIKAZIO GUNE…
[New York da]PREDIKAZIO MARKO… [Munduko hiririk ederrena]PREDIKAZIO GUNE…
[New York da]PREDIKAZIO MARKO… [Munduko hiririk handiena]PREDIKAZIO GUNE…
[New York da]PREDIKAZIO MARKO… [Munduko hiririk maitagarriena]PREDIKAZIO GUNE…
[New York da]PREDIKAZIO MARKO… [Munduko hiririk liluragarriena]PREDIKAZIO GUNE…

Edo Beijing, Erroma edo nahi duzuna…

Ondorio uste dut dela / datekeela / litzatekeela esaldiko osagaien balio tematiko / errematikoa ez duela bere edukiak aldezten, baizik eta IU horiek esaldian gordetzen duten ordenamenduak. Ala ez?

4. Esaldiko osagai solteek, esaldirik gabe (edota testuingururik gabe), ez dute informazio gehiago ematen, aipatzen duten edukiarena baino. Soilik testuinguru batean eta esaldi (nahiz eliptiko) oso batean integraturik hartzen dute zentzu informatibo osoagoa, esaldiarena, eta esaldi barreneko INFORMAZIO EGITURAren baitakoa (IUen banaketa eta IU bakoitzaren barreneko GAILU eraketa).
Testuingururik gabeko (aurreko galderarik gabeko) ‘GERTÁTU DA gaur ere’ esaldian ‘GAUR’ osagai solteak soilik GAUR adierazten du, GERTATUk GERTATU, eta Dak DA. Soilik denak baturik ematen dute informazio osatua, eta honen barneko hierarkia informatibo batez IU zatikatze eta IU bakoitzeko GAILUR egituren baitan.

5. Uste dut obsesionatuta zaudela ‘sintaxi buruazken’ eta ‘sintaxi burulehen’ kontzeptuekin, hauek absolutuki ezarri nahian hizkuntzei.
• Ez daude, nire uste apalean, hizkuntzak salbuespenik gabe eta absolutuki direnak BURULEHENAK (guztietan aplikatzen ahal dira, besteak beste eufemistikoki TOPIC FRONTING-eta deitu ohi diren estrategiak, hainbat osagai, noski TEMATIKO izango direnak, ahalbidetuz esaldi hasieran), eta
• Ez daude, nire uste apalean, hizkuntzak salbuespenik gabe eta absolutuki direnak BURUAZKENAK –eta ez bereziki euskara– (guztietan aplikatzen ahal direlako, besteak beste eufemistikoki AFTER THOUGHTS-eta deitu ohi diren estrategiak, hainbat osagai, noski ERREMATIKO izango direnak, ERREMATIKO, bai, ez naiz nahasi, ahalbidetuz esaldi amaieran IU independenteak).

Gaurkoz ere nahikoa... Ongi izan... Bittor

asteartea, martxoa 30, 2021 4:53:00 PM  

Argitaratu iruzkina

<< Home