Informazio rhematikoa: "... utterances contain information the speaker is presenting as new relative to this topic (the comment)" [Gundel, Hedberg eta Zacharski, 1997]
Zenioen herenegun, Bittor:
1. ‘informazio berria’ diozu: Esaldia da, osotasunean, INFORMAZIOA ematen duena, PREDIKAZIOA. Eta informazio hori ez da berria, ez zaharra., ez. ESALDI ZATIEK ez dute informazio ematen, esaldiaren / informazioaren zatiak AIPATZEN baino.
2. ‘informazio rhematikoa (informazio berriaren barruan)’: errematikoak, ez du zertan ez ‘berri’ ez ‘zahar’ izan, heterodoxoa balirudike ere.
Demagun batek galdetzen duela:
Zér gertatu da?
Eta besteak erántzun:
Gertatu da ze neska batek liburu bat erosi du.
Zentzu batean, hor genituzke honako bi zatiok:
Gertatu da ze ...
zati thematikoa, zein eliditu liteken zeren hor errepikatzen ari da zérbait zein jáda daukagun an galdera; eta:
... neska batek liburu bat erosi du.
zati rhematikoa, zein ezin liteken eliditu, eta non, zentzu batean, ematen ari dén benetako informazioa (ikuspuntu batetik, informazio berria, intentzionalki berria). Edonola ere, esan behar da ze zati rhematiko horretan dena ez dela berdin rhematikoa, izan ere hor ere daukagu ze:
... neska batek ...
dá erlatiboki gutxiago rhematikoa, erlatiboki referentzialagoa zein ...
... libúru bat ...
zein, besterik ezean, izanen dén esaldi osoko zati rhematikoena, eta non (diogunez, besterik ezean) kokatuko dén esaldiko tensio prosodiko handiena ("besterik ezean" horrek esan nahi du ze suposatzen ari gara kontextu komunikatibo ez-markatu, ez-enfatiko, neutroa).
Gauza da ze, nahiz egin dirén anitz sailkapen respektu nóla zatitu esaldia ti ikuspuntu informatiboa, denak ere izaten duten ardatz bat eta bera (Gundel, Hedberg & Zacharski, 1997):
Information structure has been described by a variety of researchers under a number of different names and guises: presupposition and focus (Chomsky (1971), Jackendoff (1972)), theme and rheme (Firbas (1972)), topic and comment (Gundel (1974), (1978)), open proposition and focus (Ward (1985) and Prince (1986)), and ground and focus (Vallduvi (1990)). While the details of these accounts differ in significant ways, they are all based on intuitions we share that utterances are ‘about’ something (topic) which ‘links’ up with information the speaker can assume the hearer is aware of, and that utterances contain information the speaker is presenting as new relative to this topic (the comment). We will use the terms topic and comment to refer to these two parts of an utterance. [Gundel, Hedberg eta Zacharski, 1997]
Gu gelditu gará kin denominazioa ganik Firbas: thema-rhema, zeinekin justuki adierazi nahi dugun goragoko hori, alegia zértaz (marko informatiboa, referentziala) eta zér (azpimarra informatiboa, edukia, mamia).
Aipuak dioenez, esan liteke ze rhemak ematen digu zerbait zein hiztunak aurkezten duén nola berria respektu esaldiko referentzia thematiko orokorrak, dá nolabaiteko berritasun subjetibo-erlatibo bát eze dauká zerikusirik kin intentzioa on hiztuna, eta ez hainbeste kin berritasun objetibo bat. Dá, finean, aukera pragmatiko bat, berritasun intentzional bat. [1212] [>>>]Etiketak: Hidalgo, thema-rhema
1 Comments:
Aurrekoan nioen nekeza zela horrela eztabaidatzea, baieztapen bakoitzak eskatzen didalako tesi oso bat garatzea, bereziki ohiko ‘usteen’ kontrako iritziak baldin badira, edota esateko azken mezuan aipatzen dituzun autoritas guztien bestelakoak.
Baina goazemazu!
Esaterako, zuk aipatu ‘Zer gertatu da?’ galderari, parekoak erantzuten badu ‘Gertatu da gaur ere.’ bezalako zerbait (eman dezagun ohikoa datekeen IU bakarrean ahoskatua euskarazko ohiko moduan lehen osagaia gailurturik, horrela moduz: [GERTATU da gaur ere], edo zehatzago [gerTÁtu da gaur ere] edo. Kasuan GERTATU DA ere guztiz ‘ezaguna, aurretik aipatua...’ da eta hala ere hiztunak horri ematen dio IU errematiko, predikatzaile bakarraren GAILUR PROSODIKO / AZENTUAL / INTONATIBOA, eta aldiz berria datekeen GAUR ERE osagaia GAILUR ONDO DEAZENTUATU gisa.
Beste adibide bat, esaterako, hiztun batek elkarren segidan ematen ditu ondoko esaldiak:
‘Munduko hiririk aberatsena New York da’
[edo ‘The richest city of the world is New York’ edo ‘La cité plus riche du monde est New York’ edo ‘La ciudad más rica del mundo es New York’, edo are euskaraz ere lege altubetarrez kanpo ‘…da New York’]
, non ez datekeen zalantzarik, esaldia bi IUtan emana, lehena ezin izan litekeela bigarrenaren marko predikatiboa baino (tema, topiko, mintzagai…), zeinarekin osatuko litzatekeen predikazioa (predikazio gune, errema, …).
Eta hiztun berak jarraitzen duela bere jarduna, ondoko esaldiak emanez segidan:
‘Munduko hiririk aberatsena New York da’ [edo ‘The…]
‘Munduko hiririk ederrena New York da’ [edo ‘The…]
‘Munduko hiririk handiena New York da’ [edo ‘The…]
‘Munduko hiririk maitagarriena New York da’ [edo ‘The…]
‘Munduko hiririk liluragarriena New York da’ [edo ‘The…]
…
Beti ere bi IUtan zatituta (edo are gehiago, baina…):
[Munduko hiririk aberatsena]PREDIKAZIO MARKO… [New York da] PREDIKAZIO GUNE…
[Munduko hiririk ederrena]PREDIKAZIO MARKO… [New York da] PREDIKAZIO GUNE…
[Munduko hiririk handiena]PREDIKAZIO MARKO… [New York da] PREDIKAZIO GUNE…
[Munduko hiririk maitagarriena]PREDIKAZIO MARKO… [New York da] PREDIKAZIO GUNE…
[Munduko hiririk liluragarriena]PREDIKAZIO MARKO… [New York da] PREDIKAZIO GUNE…
…
Horietan guztietan lehen IUa da zalantza gabe osagai BERRIA / EZEZAGUNA…, eta bigarrena da ZAHARRA, EZAGUNA…
Eta hala ere esaldian emana lehen IU ‘berri, ezezaguna…’da beti TEMA, TOPIKO… eta aldiz bigarren IU ‘zahar, ezaguna…’da beti ERREMA, GALDEGAI, FOKU… edo nahi duzuna.
(Gaurkoz nahiko…, ez dakit, Jesus, ze hausnarketa eragin liezazukeen halako iruzkin batek… Agian batere ez, baina…)
Argitaratu iruzkina
<< Home