Bittor Hidalgo: "Eta abar, eta abar, baina nekeza da horrela eztabaidatzea... Agian antolatu beharko genuke jardunaldi bat..."
Zure atzoko mezua, Bittor:
-------------------------------------------------------
Gaur utzi beharko didazu heterodoxo samarra izaten zure mezuko hainbat
kontzepturen ingurutik, nahiz bakoitza eztabaidatzeak luze jotzen duen
1.
‘informazio berria’ diozu: Esaldia da, osotasunean, INFORMAZIOA ematen
duena, PREDIKAZIOA. Eta informazio hori ez da berria, ez zaharra., ez.
ESALDI ZATIEK ez dute informazio ematen, esaldiaren / informazioaren
zatiak AIPATZEN baino.
2. ‘informazio rhematikoa (informazio
berriaren barruan)’: errematikoak, ez du zertan ez ‘berri’ ez ‘zahar’
izan, heterodoxoa balirudike ere.
IU bakoitzaren barnean
errematikoagoa izango da honen GAILUR AZENTUAL / INTONATIBOA, GAILUR
AURREA eta GAILUR ONDOA. Berdin dio lehen aipatua den edo ez,
‘berriagoa’ edo ‘zaharragoa’ den, esperotakoa edo ustekabekoa.
Ondoko
IU guztientzako (esaldian eta esaldien artean), aurreko IU guztiak dira
PREDIKAZIO MARKO / MINTZAGAI / TOPIKO / TEMA..., gura duzuna. Nahiz eta
ondoko IU hori lehen aipaturikoez osatua den edo ez, osagai ‘berriago’
edo ‘zaharragoz’, esperotakoez edo ustekabekoez.
Esaldi batek
izan litzake IU ‘tematiko’ bat baino gehiago, baldin eta esaldia bere
testuinguruan ezin baliteke bere horretan ‘osotutzat’ eman, baizik eta
ondoko IUak eskatzen. Behin esaldi bat amaitua eman litekeenean halako
IU ‘errematikoa edo’ eman denean (h.d. mezu hartzaileak esaldia
amaitutzat eman lezakeenean), esaldiak izan litzake artean IU gehiago
‘tematikoak’ esaldia harekin amaitu ezin baliteke, edota ‘errematikoak’
berriro, esaldia hartan amaitutzat eman baliteke.
3. Diozu:
«Hizkuntzak izaten duté ordena ez-markatu bat zeinen arabera ordenatzen
dira esaldiko elementuak baldin, adibidez, informazio guztia bada
rhematikoa (ez thematikoa)». Eta nik ez dut uste hala den, munduan
esaten direnak esaten direla. Hizkuntzek badute joera janbikoa (≈ OV, ≈
osagai lexikoak + osagai gramatikalak, ≈ euskara, turkiera, japoniera,
korearra… –beren salbuespenekin–), edo trokaikoa (≈ VO, ≈ osagai
gramatikalak + osagai lexikoak, ≈ espainola, frantsesa, ingelesa… –beren
salbuespenekin–). Eta hala osatzen dituzte beren ohiko IUak, bakoitzak
bere modura. Baina gero nire ustea da hizkuntza guztiek ere ez dituztela
oso modu desberdinean antolatzen beren IUen segidak, eta batean IU1 +
IU2 + IU3 + IU4 + … dena testuinguru jakin batean (ez baitago
testuingururik esplizituago edo inplizutuago gabeko esaldirik), beste
hizkuntzan ere hala moduzkoa ohi dela, nahiz tarteka binakako
aldaketak-eta ohikoak izan [(IU2 + IU1) + (IU4 + IU3) + …] gisakoak
sintagma zenbaitek IU bat baino gehiago hartzen ohi badu...
4.
S/O/V osagaien ordenaz Greenberg hasi zen aztertzen, eta bide horretan
jarraitu da munduko hizkuntzen sailkapenean, nahiz ikerlari zentzudun
askok dioten geroztik ezin ote den konparaketa hori hala bideratu
hizkuntzen artean askok beharrik ez dutelako Sa bat agerian emateko
esaldietan, edota are Oa, edota are zehar objektua hauek aditz multzoan
adieraziak direlako (euskaraz bezala) edo bestegatik. Eta IU bakoitzaren
barruko egituraz gain, IUen arteko ordenamendua esaldien testuinguruak
eta hiztunaren helburu pragmatikoek gidatu ohi dutelako, eta ez
hizkuntzen egitura gramatikalizatu zurrunek (pisu handia ohi dutenak
sintagma eta IU partikularren egituratzean).
5. Berriro
errepikatuko naiz. Esaldi bateko lehen IUan ez da osagai ‘berez
tematikoena’ ematen, eta ondorengoetan osagai ‘berez rematikoenak’.
Baizik eta esaldi bateko lehen IUan (IUetan) ematen dena, bihurtzen da
‘tema/topiko/mintzagai/ezagun/zahar’ ondoko IUentzako, zeinetako azken
IUa izanen den azken IU errematikoa/predikatiboa.
6. IU bakoitzak
du bere GAILUR PROSODIKO / AZENTUAL / INTONATIBOA, izan hau tema edo
errema. Eta tema den IU batek (esaldian lehenagoko batek) izan lezake
GAILUR PROSODIKO / AZENTUAL / INTONATIBO nabarmenagoa, ondoko IU
errematiko batek baino, zeinak jada soilik bere ondorengo posizioagatik
dukeen balio errematikoa.
Eta abar, eta abar, baina nekeza da horrela eztabaidatzea... Agian antolatu beharko genuke jardunaldi bat... [Bittor Hidalgo]
-----------------------------------------------------
Idatziak trukatzea nekeza izan daiteke, baina hala eginez, saiatzen ari gara zehazten gure mezua ahalik eta hobetoen, esan nahi baita ze zailtasun hori izaten dá oso produktiboa.
Gainera, idatzitakoa irakurri ahal dá behin eta berriz, lasaiki, denbora hartuz ki pentsátu gain irakurritakoa, berriro ere oso produktiboki.
Azkenik, prozedura hau dá guztiz publikoa, halan-ze edozein irakurlek parte hartu ahal du an eztabaida.
Ez da gutxi. [1211] [>>>]Etiketak: Hidalgo
1 Comments:
Ni euscara ikasten hassi nincenean erraz iracasten cen euscal hitzen syntaxi "normala". Galde-erançunen bidez eguiten cen.
Norc erossi du liburua gaur?
Erançunac:
Josebac
Josebac erossi du
liburua eta gaur edocein lekutan joaiten ahal ciren, lekat Josebac eta erossi du artean.
Noiz erossi du Josebac liburua?
Gaur
Gaur erossi du
Josebac eta liburua aurretic edo atzetic, biac, bata aurretic eta bercea atzetic.
Eta hola.
Neuc çuen verborrhea (respectu guztiarequin) ez dut ulercen ahal.
Argitaratu iruzkina
<< Home