Ari gara burúz berritasun informatibo bat, ari gara burúz rhematikotasuna
Zenioén atzo, Bittor:
---------------------------------------------------------------
Aurrekoan nioen nekeza zela horrela eztabaidatzea, baieztapen bakoitzak
eskatzen didalako tesi oso bat garatzea, bereziki ohiko ‘usteen’
kontrako iritziak baldin badira, edota esateko azken mezuan aipatzen
dituzun autoritas guztien bestelakoak.
Baina goazemazu!
Esaterako,
zuk aipatu ‘Zer gertatu da?’ galderari, parekoak erantzuten badu
‘Gertatu da gaur ere.’ bezalako zerbait (eman dezagun ohikoa datekeen IU
bakarrean ahoskatua euskarazko ohiko moduan lehen osagaia gailurturik,
horrela moduz: [GERTATU da gaur ere], edo zehatzago [gerTÁtu da gaur
ere] edo. Kasuan GERTATU DA ere guztiz ‘ezaguna, aurretik aipatua...’ da
eta hala ere hiztunak horri ematen dio IU errematiko, predikatzaile
bakarraren GAILUR PROSODIKO / AZENTUAL / INTONATIBOA, eta aldiz berria
datekeen GAUR ERE osagaia GAILUR ONDO DEAZENTUATU gisa.
Beste adibide bat, esaterako, hiztun batek elkarren segidan ematen ditu ondoko esaldiak:
‘Munduko hiririk aberatsena New York da’
[edo
‘The richest city of the world is New York’ edo ‘La cité plus riche du
monde est New York’ edo ‘La ciudad más rica del mundo es New York’, edo
are euskaraz ere lege altubetarrez kanpo ‘…da New York’]
, non ez
datekeen zalantzarik, esaldia bi IUtan emana, lehena ezin izan
litekeela bigarrenaren marko predikatiboa baino (tema, topiko,
mintzagai…), zeinarekin osatuko litzatekeen predikazioa (predikazio
gune, errema, …).
Eta hiztun berak jarraitzen duela bere jarduna, ondoko esaldiak emanez segidan:
‘Munduko hiririk aberatsena New York da’ [edo ‘The…]
‘Munduko hiririk ederrena New York da’ [edo ‘The…]
‘Munduko hiririk handiena New York da’ [edo ‘The…]
‘Munduko hiririk maitagarriena New York da’ [edo ‘The…]
‘Munduko hiririk liluragarriena New York da’ [edo ‘The…]
…
Beti ere bi IUtan zatituta (edo are gehiago, baina…):
[Munduko hiririk aberatsena]PREDIKAZIO MARKO… [New York da] PREDIKAZIO GUNE…
[Munduko hiririk ederrena]PREDIKAZIO MARKO… [New York da] PREDIKAZIO GUNE…
[Munduko hiririk handiena]PREDIKAZIO MARKO… [New York da] PREDIKAZIO GUNE…
[Munduko hiririk maitagarriena]PREDIKAZIO MARKO… [New York da] PREDIKAZIO GUNE…
[Munduko hiririk liluragarriena]PREDIKAZIO MARKO… [New York da] PREDIKAZIO GUNE…
…
Horietan guztietan lehen IUa da zalantza gabe osagai BERRIA / EZEZAGUNA…, eta bigarrena da ZAHARRA, EZAGUNA…
Eta
hala ere esaldian emana lehen IU ‘berri, ezezaguna…’da beti TEMA,
TOPIKO… eta aldiz bigarren IU ‘zahar, ezaguna…’da beti ERREMA, GALDEGAI,
FOKU… edo nahi duzuna.
(Gaurkoz nahiko…, ez dakit, Jesus, ze hausnarketa eragin liezazukeen halako iruzkin batek… Agian batere ez, baina…) [Bittor Hidalgo]
-------------------------------------------------------------------
Has gaitezen ti zure lehenengo adibidea:
- Zér gertazen da?
- [GERTÁTU da gaur ere]
Hori dá foku markatu bat, ez neutroa, barnén erantzun osoki rhematiko bat zeintan erantzulea presuposatzen ari dén thema eliptiko bat (erantzun horretan presuposatzen ari da ze galdetzaileak ulertu ahal izanen du zéri referitzen zaion aditz enfatiko hori: "GERTÁTU da").
Erantzun horretan, informazio rhematikoena (nolabait esán: informazio informatiboena) dá ze thema presuposatu hori GERTÁTU da. Eta justuki horregatik nabarmendu da enfatikoki aditz hori, zein ez den baizik betiko parte rhematikoena an erantzun osoki rhematiko bat.
Horretaz genioen atzo ze...
... rhemak ematen digu zerbait zein hiztunak aurkezten duén nola berria respektu esaldiko referentzia thematiko orokorrak, dá nolabaiteko berritasun subjetibo-erlatibo bát eze dauká zerikusirik kin intentzioa on hiztuna, eta ez hainbeste kin berritasun objetibo bat. Dá, finean, aukera pragmatiko bat, berritasun intentzional bat.Hortaz, azpimarratu behar dugu ze referitzen ari gara ki berritasun informatibo bat, ari gara burúz rhematikotasuna. [1213] [>>>]
Etiketak: Hidalgo, thema-rhema
0 Comments:
Argitaratu iruzkina
<< Home