astelehena, otsaila 09, 2026

Koldo Ulibarri (2024): "..., hasierako testuetatik euskalki guztietan agertzen den jokamoldea da eta, beraz, horrela ulertu beharko da Vianaren euskaran ere gertatu dela: euskarazko galdera-izenordain bat ('zer') baliatzen du Vianak erlatiboa eraikitzeko."

Atzokoaren harira, gaurkoan egin nahi genieke aipamen berezi bat ki "zer" erlatiboak, zeintaz honela mintzo ginén an gure "Ezbidea vs Garabidea" (barnén Mikel Mendizabal-en "Euskara Orain. Eraginkortasuna helburu", 2023:109):

"nor... " eta "zer... " erlatiboak, izan ahal dira esplikatiboak edo restriktiboak. Erlatibo modura dira atonoak, bitárten galdetzaileak izán tonikoak. [2023:109]

zeren, oso interesgarriki, "zer" erlatibo hori maiz agertzen zaigu an korrespondentzia ganik Jose Viana Egiluz, Vianako markesa (1728-1729), idazkari eta enbaxadore ibili baitzen barrén Europako hiri ezberdinak (nola konprobatu ahal dugun an "Euskara, nobleziaren hizkuntza" ganik F. Borja Aginagalde eta Koldo Ulibarri (2024), zeini eskerrak eman nahi dizkiegun zatio euren liburua). 

Korrespondentzia hori nagusiki gaztelaniaz idatzita dago, baina aipatutako urte horietan (1728-1729) autoreak idatzi zituén hainbat pasarte non erabiltzen zuén euskara, eta baita gure oraingo intereseko "zer" tresna (jatorriz galdetzailea) an erabilera erlatiboa, konpletiboa, konparatiboa edo konsekutiboa, ikusi dugunez. Erabilera erlatibo horretaz, entresakatu ditugu honako hitzak ganik Koldo Ulibarri:

Erlatiboei dagokienez, Euskaltzaindiak esaten digu lehenengo testuetatik euskarak galdera-izenordainak erabili izan dituela, agian erdal-eredu bati jarraikiz (EGLU V: 218 t. hur.); hala ere, hasierako testuetatik euskalki guztietan agertzen den jokamoldea da eta, beraz, horrela ulertu beharko da Vianaren euskaran ere gertatu dela: euskarazko galdera-izenordain bat (zer) baliatzen du Vianak erlatiboa eraikitzeko ( cf. OEH, s.v. zer 6). Horrez gainera, Vianaren erlatibo horiek adizki jokatuan -(a)n menderagailua dute (9b-c), euskaraz ohikoa denez (EGLU V: 218 t. hur.), baina beste batzuetan aditza biluzik agertzen zaigu (9a eta 9e): ez EGLUk eta ezta OEHk ere ez digute erabilera horren berri ematen, baina euskal tradizioan ezagunak dira menderagailurik gabeko adibideak beste aurrekari batzuekin, OEH lekuko (s.v. zein JJJ). [Ulibarri, 2024:107]

Bai, erabat ados,...

..., hasierako testuetatik euskalki guztietan agertzen den jokamoldea da eta, beraz, horrela ulertu beharko da Vianaren euskaran ere gertatu dela: euskarazko galdera-izenordain bat (zer) baliatzen du Vianak erlatiboa eraikitzeko. [Ulibarri, 2024:107]
Bestalde, Ulibarri-k esandakoaz gain, esan nahi genuke ze, gure interpretazioan bederen, Viana-k erabiltzen dú "zer" forma hala an singularrak nola pluralak, eta hala an absolutiboak nola an ergatiboak, antzera nola erabiliko genukén atzoko "ze = eze" erlatiboa ere. Kontua da ze "zer" erlatiboa ez da formalki berdin nola "ze = zeren", halan ze, printzipioz, ikusten diogu oso interes funtzional handia. [2994] [>>>]