Intentzio bakoitzak beharko luke bere esaldia
Aurreko batean genioen ze esaldi bakoitzak beharko luke bere intentzioa. Gaurkoan, berriz, azpimarratu nahi genuke ze intentzio bakoitzak beharko luke bere esaldia. Demagun esaldi hau:
Intentzio bakoitzak beharko luke bere esaldia; eta, batzuetan, gure intentzioak konplexuak dira. [12] [⇶]
Ikusi dut pertsona bat ibiltzen soka batetik 100 metroko altueran.Hor gure intentzioa da adieraztea ze ikusi dugu pertsona bat zertan-eta ibiltzen soka batetik zein jarria baitzen non-eta 100 metroko altueran. Intentzio bakarra da, eta horrek esaldi bakarra beharko luke. Orain ikus ondorengo hiru esaldi hauek:
Ikusi dut pertsona bat. Pertsona hori ibiltzen ari zen soka batetik. Soka hori 100 metroko altueran jarrita zegoen.Horko "Ikusi dut pertsona bat" esaldi horren intentzioa egokia izan daiteke noiz gauden desertuan, baina gure intentzioa bada adieraztea ze ikusi dugu pertsona bat zertan-eta ibiltzen soka batetik non-eta 100 metroko altueran, orduan ez da batere egokia (ez bada harridurazko egoera berezi bat sortzeko, zein ez baitzen gure intentzioa). Eta horrelaxe gertatzen da beste bi esaldietan ere.
Intentzio bakoitzak beharko luke bere esaldia; eta, batzuetan, gure intentzioak konplexuak dira. [12] [⇶]
Etiketak: diskursoa
0 Comments:
Argitaratu iruzkina
<< Home