Hobe burua aurretik, pausatukiago eta luzeago ibili ahal izateko
... “Batzuetan hobe baita oker erabaki zena amnistiatzea, gaur erabaki dena bihar atzera bota daitekeelako sentsazioa gure baitan errotzea baino”. Hartu arnasea trankil, ez daukagu presarik. Esan nahi zukeela seguruenik ere “Batzuetan hobe baita oker erabaki zena amnistiatzea ezi gaur erabaki dena bihar atzera bota daitekeelako sentsazioa gure baitan errotzea”. Hemen ere arnasea baina txikiagoa horregatio.
Erramun-ek emandako pausu horrek, gainera, bide ematen digu beste urrats batzuk emateko (esaldia progresiboagoa egiteko):
Batzuetan hobe baita amnistiatu ditzagun okerreko erabakiak ezi-ez errotu dadin gure baitan sensazioa ezen gaur erabakitakoa bota daitekeela bihar atzera
Bada alderik! (Ohartu, gainera, nóla oraingo kasu honetan ez dugun erabili batere baliabide linguistikorik euskaran ez dagoenik.)
Lehengo batean aipatu genuen inportantea zela nón jartzen genituen puntuak, zeren hor pausa nabarmenak egin behar ditugun. Bádira, ordea, beste pausa (voluntario) batzuk zein soilik egin ahal dirén koherenteki baldin estruktura progresiboa bada (zenbat eta progresiboagoa, aukera gehiago), ziur gaudelarik ezen ez zaigu (askoz) geroago etorriko haxe informazioa (hitza edo hizkia) ze(ine)k emánen fundamentua ki oraingo informazioa (ki oraingo hitza edo hizkia). Buru bila bagabiltza, pausa (koherente) gutxi; eta arnas-estuka ezin da ibili luze. [13] [>>>]
0 Comments:
Argitaratu iruzkina
<< Home