Automatismoz edo ez, imitazioz edo ez
Dio Irene Arraratsek an artikulua e-Lander Arretxea zein aritu garen komentatzen an azken hiru sarrerak (hau , hau eta hau) ("Prosa apropoposa gurea?", 2016-1-17):
... prosa modu hori ez da bere baitakoa, hau da, sortzen duen gehiena erdararen imitazioa da.
Prosa eredu horren zabaltzeak automatismo batzuk ere ekarri dituela dio Arraratsek: atzerakarga, gerundio faltsuak, puntuazio pobrea –komak eta puntuak bakarrik erabiltzea–, perpaus erlatiboen erabilera neurrigabea… [Ikus "Prosa apropoposa gurea?", 2016-1-17]Beraz, Arrarats-en hitzetatik segitzen da ze:
- imitatu egiten da eredu bat, erdararena, non ez dagoen atzerakargarik, baina emaitza ateratzen dá atzerakargatua;
- imitatu egiten da eredu bat, erdararena, non puntuazioa ez den pobrea, baina emaitza agertzen dá pobreki puntuatua;
- imitatu egiten da eredu bat, erdararena, non perpaus erlatiboak ez diren erabiltzen neurrigabeki (ez dute ematen arazo berezirik), baina emaitza dá perpaus erlatiboen erabilera neurrigabea (arazoak ematen dituzte);
- edo, laburrean, imitatu egiten da sintaxi bat potentea eta eraginkorra, erdararena, baina emaitza ez dá ez potentea ez eraginkorra.
Etiketak: arrarats, diskursoa, efektuak, eraginkortasuna, prosa
0 Comments:
Argitaratu iruzkina
<< Home