Antton Elosegi: "...hain urri geneuzkan hizkuntza baliabideak"
Gure azken sarreran, Erramun Gerrikagoitiak jakin nahi du gehiago burúz talka hura zein gertátu an hastapenak on euskara batua artén bi euskara-mota arras diferente, bi joera arras diferente, zein deitu genitzake, batetik, eredu garatzailea, eta bestetik, eredu garbizalea:
Zer guehiago jaquin ahal dugu buruz talca delaco hori?Antton Elosegi mintzo zaigu an aipatutako elkarrizketa gain kontrairaultzá zein, garai hartan, gertátu an esparru juridiko-admnistratiboa:
Karlos del Olmo: 1980. urteko aldizkari ofizialean kontrairaultza gertatu zela esan duzu noizbait. Zertan izan zen dena delako iraultza hura?Nik, hor, azpimarratuko nuke nóla euskara-eredu garatzaileak...
Antton Elosegi: Hartzen badituzu 1978an argitaratzen hasi ziren Eusko Kontseilu Nagusiko Aldizkari Ofizialak, ohartuko zara euskara-eredu bat dagoela hasieran, eta beste bat, guztiz desberdina, amaieran, 1980ko otsailaren 1eko aletik aurrera. Hasieran, uste dut Xalbador Garmendia zela itzulpenaren arduradun; euskara batuaren munduan “zebilen” euskara mota bat ageri da. Oraingo begiekin ikusita, zalantzaz betetako euskara, segurtasunik gabekoa, bila zebilena, erdarazko kontzeptuak euskaraz, nola hala, eman nahi zituena. Euskara molde horrek, mailegura eta kalkora jotzen zuen behar zenean, eta bestaldetik, euskara idatziaren tradizioan, Axularrengan batez ere, bilatzen zituen hain urri geneuzkan hizkuntza baliabideak.
Baina aldizkari horren azken alean, bat-batean, beste euskara mota bat ageri da, ordura arte inoiz gutxitan ikusia, zurruna, Altuberen arau gogorrenak ere hutsik gabe betetzen zituena, garbizalea, eta ia ulertezina. Ale horretako sintagma bat duzu hauxe:
“Euskal Herriko autobidezko bidari-garraiorako araupeko eta aukerango herri-zerbitzuetarako baimendunak (…)”.
Nire ustez, anti-euskararen adibide garbia. Baina okerrena zen nire ustez, hainbat jenderentzat, eta bereziki agintarientzat, euskara-eredu hori aurrekoa baino hobea zela. Hurrengo urteetan, euskararen ofizialtasuna indartzen joan zenean, Euskal Herriko Aldizkari Ofizialean, hura izan zen euskara eredu-nagusia eta hamarren bat urtez eredu hori Legebiltzarrean eta IVAPen jaun eta jabe ibili zen. Gero, 1990 aldera desagertuz joan zen, baina ez hainbat eta hainbat ukitu utzi gabe administrazioko euskaran. Nire ustez, eredu-aldaketa horrek izugarrizko atzerapena eragin zion euskara juridiko-administratiboari. [Antton Elosegi, erantzunez ki Karlos del Olmo an elkarrizketa titulatuá "Antton Elosegirekin solasean", Senez, 2008]
...euskara idatziaren tradizioan, Axularrengan batez ere, bilatzen zituen hain urri geneuzkan hizkuntza baliabideak. [Antton Elosegi, erantzunez ki Karlos del Olmo an elkarrizketa titulatuá "Antton Elosegirekin solasean", Senez, 2008]Hor, nik matizatu nahiko nuke, ze euskara buruazken zurrunak báditu modu guztietako hizkuntz-baliabide postpositiboak (erlatiboak, konparatiboak eta posposizio-sorta luzea eta osoa). Esan nahi baita ze arazoa ez da, oro har, falta direla baliabide buruazkenak, baizik falta direla (hain urri) baliabide burulehen potenteak, arinak eta, azken buruan, eraginkorrak. [392] [>>>]
Etiketak: Elosegi, ezbidea, garabideak, gradualki, koherentzia sintaktiko-interpretatiboa
0 Comments:
Argitaratu iruzkina
<< Home