"harik (eta)... + partizipioa": normaltasun osoz, nola Juan Garziak an bere "Joskera Lantegi"
Aurreko sarreratan egon gara mintzatzen burúz aukerako erabilera on "harik (eta)... + partizipioa", eta gaur nabarmendu nahi genuke ze justuki estruktura hori erabili dú Juan Garzia-k non eta an bere "Joskera Lantegi" (1997), non ikusi ahal dugun, normaltasun osoz:
Hura igotzen ari zen, ni [...] jaisten nintzen bitartean.Eta horixe da bidea, bideá on normalitatea. [535] [>>>]
Azken esaldi hori aldiberekotasunaren adiera berezkotik aparte euskaraz ulertzeko, erdara poliki jakin beharra dago. Perpausa laburra delako pentsa dezake baten batek ez dela hain desegokia ere (erdararen arrazoiak bere eginez, euskararenik ez baitago batere), baina perpausa luzatu ahala, erdal kalko nabarmena onartuko bagenu ere, gero eta zailago egingo litzaiguke arian ulertzen nola lotzen den aurreko esaldiarekin komaren ondoko guztia, harik eta, amaieran, BITARTEAN hori irakurri (esaldian berriz atzera jotzera behartzen gaituzten halako egituren abusua da, hain zuzen, euskarazko testuen irakurgaiztasunaren gakoetako bat: Gakoa, maiuskula eta guzti). [Juan Garzia, 1997:286]
Etiketak: aditz sinpleagoak, garabideak, harik, Juan Garzia, mekanismoak
0 Comments:
Argitaratu iruzkina
<< Home