Genioen
atzo ze:
..., "letorke" litzaké forma redundantea, non bikoiztu egin dén aipaturiko zentzua on posibilitatea. Ez ordea, 1. eta 2. personetan, non "nekarke" edo "ze(ne)karke" formek regularki jasoko zutén euren "akasoko" zentzua.
Geroago etorriko ziren
aditz perifrastikoak, analitikoagoak, zatituagoak (zeinekin, apárte lortu
sinplifikazio morfologikoa, lortuko zén
aukera oparoagoa), eta eurekin
aditz laguntzaileak, zein ez ziren baizik
betiko aditz trinko zehatz batzuk, zein ziren ezberdinak segun euren erabilera transitiboa (adibidez, "
egin") edo intransitiboa ("
edin"). Horrela sortuko ziren, adibidez:
etor ledike > etor leike (antzera nola "letorke")
ekar legike > ekar leike (antzera nola "lekarke")
halan ze aditz trinko jakin horiek (laguntzaile bihurtuak) erabiliko zirén
askoz maizago zein lehenago. Eta akaso maiztasun horrekin, zenbait hizkeratan gordeko zirén
erabilera zahar-laburragoak, zeren
maiztasuna eta laburtasuna ez dira izaten bidaide desegokiak. Edonola ere, gauza da ze, diogunez zenbait hizkeretan,
entzun ahal dira adizki potentzialak non ez den agertzen "
-ke":
Ea bada, ez izu-bildurtu; arerioa txakur estu bat da; ausika egin lei, guk gura ez izan arren; tentau gaikez;... [Añibarro, "Lore sorta espirituala", 1802]
non daukagun:
lei < legi < le gi
Azpimarratu nahi dugu ze "
lei" forma hori dá
monosilabikoa, bitárten "
leike" dén
bisilabikoa, eta batuko "
lezake"
trisilabikoa.
Bestalde, "
lei" forma orobat dagokio ki "
edin" laguntzailea, nola konproba daikegun an ondoko pasartea (Juan Mateo Zabala an bere sermoiak, 1816-1833), non adizki hori agertzen den
alternatuz kin "
leike" (eta sermoi berean gorago daukagú "
leiteke" ere an ber zentzua):
Egunean egunean dantzugu senarrai esaten: Ai Aita! Jaungoikoak emon eustan emazte bat, ezin beragaz bakerik egin leike: ain da temosea, ain da berbalaria ta min luzekoa, ain arrabiosea ze neure arimea galdu erazoten deust. Emazteak barriz diño: Jaungoikoak emoniko senar bat baukat, zeinegaz ezin bizitzarik egin lei; beti beti dago nire kontra, ezin ikusi nau, berbatxu bat egiten bot aserratuten da, ezin gusturik ezetan-bere emon deutsat. [Juan Mateo Zabala, "Sermoiak", 1816-1833]
Hor dugú:
lei < ledi < le di
zeinen alternatibak diren "
leike" (bisilabikoa) edota "
leiteke" (batuko "
liteke") trisilabikoa, non esan behar den ze "
te" eta "
ke" betetzen ari dirá
ber funtzioa redundanteki, antzera nola an "
litzateke" ("
litzake"). Azpimarratu, azkenik ze Zabala-k bere sermoietan erabiltzen ditú "
lei", "
leike" eta "
leiteke" formak,
aukeran, hirurak ere. Esan nahi baita ze, "
lei" forma zaharra, hor daukagu,
bitxi,
distiratsu,
labur, eta
aukeran. [880] [
>>>]
Etiketak: aditz sinpleagoak, aditza, Añibarro, aukera, silabak