ostirala, maiatza 24, 2019

Zerbait gehiago buruz "...-rean" ablatiboa

Aurreko sarreran aipatu dugu "arean..." partikula burulehen adlatiboa on azken muga, zeinen osaeran aurkitzen baitugu "a-..." erakuslea eta "...-rean" kasu-marka buruazken ablatiboa on abiapuntua. Jakin dezagun orain zerbait gehiago buruz "...-rean" kasu-marka ablatibo zahar hori.

Ablatibo zahar horretan agertzen zaigu "...-re"genitibo zeharra, zeini gehitu zaio "...-an" leku adverbioa, non, bide batez, orobat izango genuke "a-..." erakuslea baina orain gehi "...n" kasu-marka inesiboa (esan nahi baita ze "arean..." partikulan bi "a-..." erakusle genituzke). Honela diote Azkaratek eta Altunak (Euskal morfologiaren historia, 2001:97):
..., batez ere bizkaierazko testuetan ageri den ablatibo zaharra, -rean, -re + -an izango da Mitxelenaren iritziz (1964, 1972); eta genitiboarekin lotuak daude orobat bizkaiera zaharreko arean 'inde' eta oraindik bizirik dagoen are gehiago
"cuyo valor fue sin duda 'más que aquello'. Nada tiene esto de extraño, pues un aparente genitivo se documenta una vez más en vizc. ant. como término de comparación, (...) y muchas veces en roncalés, en el otro extremo del país" 
[Miren Azkarate eta Patxi Altuna, Euskal morfologiaren historia, 2001:97]
Ikusten dugu, hortaz, nóla euskararen historian tresna morfosintaktikoak joan diren euren artean konbinatzen eta evoluzionatzen afin gramatikalizatu elementu morfosintaktiko berriak, zein izan litezke oso diferenteak (respektu hasierakoak) an lotuera (kasu-marka atxikia vs partikula soltea), posizioa (buruazkena vs burulehena), esangura orokorra (adlatiboa vs ablatiboa) eta ñabardura (azken muga vs abiapuntua). [539] [>>>]

Etiketak: , , ,