asteazkena, iraila 11, 2019

"kostos(o)" eta "kostoski" ere

Herenegungo sarreran, Gilen-ek zioén:
Are galduago dabiltza "kostos(o)" eta "kostoski", zeinak ere baitaude jasota OEHn.
Bai, OEHn "kostotsu" bilatuta, ematen zaigú a referentziá on "kostoso":
kostutsu (Lar H), kostotsu (Añ), gostutsu (Chaho), gostotsu (Hb ap. Lh).
Costoso. v. kostoso. Laburtuko litekez gastu kostotsuak. Añ LoraS 32. Urrindu bear zara [...] erromeria ta bisita kostotsuetatik. Ib. 185. Eder-janziak, apaindurak, moda kostotsuak ta aragiak erdi agirian erabilteak. Añ NekeA 246.
Eta "kostoso" bilatuta, emanen zaigú a referentziá on "kostutsu":
kostoso (V-gip ap. SM EiTec1), kostos (H), gostos (H).
Costoso. "Pieza batzueri limiakin irutxurra ondo artzia kostosua dok" SM EiTec1 (s.v. irutxur). v. kostutsu. Diabrubakaiti, zeinzuk baliyauko ez zirian erremediyo kostoso onegaz. Zuzaeta 77. Arrantzaliaren / bizi penosua! / [...] Oien irabaziya / ain da kostosua. Arrantz 92.
Nahizta, estandarrean, bi pare horiek egón zein baino zein ahaztuagorik (alegia "kostutsu-kostutsuro" eta "kostos(o)-kostoski"). [649] [>>>]

Etiketak: