ostirala, urria 18, 2019

"...albistea jakinaraztén ze...", "...albistea ezen...", "...albistea ze..."

Gaia aldatuz (aurrerago itzuliko gara), duela egun batzuk Gilenek publikatu zuén ondoko komentario mamitsua an bloga hen Erramun Gerrikagoitia (ikus hemen):
Honela hasi du Martxelo Otamendik bere gaurko artikulua Berrian:
Egun aproposean iritsi da Kaledonia Berrian bigarren independentzia galdeketa datorren urteko udan egingo dutela jakinarazi digun albistea.
Eta gogoa kendu zait irakurtzen jarraitzeko.

Izen-sintagma baten barruan, txarretsi beharko litzateke X silaba baino gehiago aurretik jartzea buruari (esaldi horretan, albistea).

X hori 12 izan liteke, hemen bezala:
Aldapeko sagarraren adarraren puntan.
Martxeloren esaldian 42 silaba dira. [Gilen]
Ikus ditzagun aukera batzuk ordenatuak zatio luzera:
Egun aproposean iritsi da albistea jakinaraztén ze Kaledonia Berrian egingo duté independentzia-galdeketa, bigarrenez, datorren urteko udan.

Egun aproposean iritsi da albistea ezen Kaledonia Berrian egingo duté independentzia-galdeketa, bigarrenez, datorren urteko udan.

Egun aproposean iritsi da albistea ze Kaledonia Berrian egingo duté independentzia-galdeketa, bigarrenez, datorren urteko udan.
non esaldiari informazioa dario askoz modu uniformeagoan, jarraituagoan, progresivoagoan. [