Determinatzaile definituek ez dute (inanbiguoki) mugatzen multzo referentziala
Sarrera honetan zehazten genuen nóla "-a" determinatzaile definituaren anbiguitate mugatzaileak lagundu ahal digun ulertzen zergátik euskaraz ez diren hain erraz galtzen erakusle korrelatiboak noiz ailégatú azken fasea on prozesu evolutiboa nondik sortzen dirén erlatibo murriztaileak ti galdetzaileak. Ikus, halako anbiguetateaz, ondorengo pasartea (aterea) ti artikulua titúlatzen Euskal artikulu definitua an Sareko Euskal Gramatika:
Determinatzaile sintagmak eta erreferentziaBai, goragoko (8a) eta (8b) bi modutara interpreta genitzake, edota (9) ere (8)-eko adibideak bezala, bi modutara interpreta daiteke, eta justuki anbiguotasun horrek ez luke batere lagunduko afin galdu daitezén, noiz nahiago, erakusle korrelatiboak. [732] [>>>]
Erabilera honetaz aparte [espezie-irakurketa], euskarako DS (Determinatzaile Sintagma) definituak (pluralak eta masa izaeradunak) objektu zuzen posizioan agertzen direnean ez dute (berriro ere) nahitaez multzo zehatz bati erreferentzia egin beharrik, eta (6) adibideak adierazten duen interpretazio esistentziala deitua lortu dezakete (ikus Carlson 1977, besteak beste). Hau da, (8)-ko adibideetan ez dugu goxoki multzo jakin batez ez eta ardo kantitate jakin batez hizketan aritu beharrik.
(8a) Amaiak goxoki-ak jan ditu.Ohar gaitezen (8)-ko adibideetan DS objektuek ez dezaketela espezie irakurketa deitua lortu. Halere, irakurketa espezifiko definitua bai da posible (8)-ko adibideetako DS objektuentzat, hau da, espainoleko glosak eskeiniko bagenitu (8a) eta (8b) bi modutara interpreta genitzake: (8a) ‘Amaia ha comido caramelos’ edo ‘Amaia ha comido los caramelos’ bezala; eta (8b) ‘Aritz ha bebido vino’ edo ‘Aritz ha bebido el vino’ bezala.
(8b) Izarok ardo-a edan du.
Kasu hauetaz aparte, DS definitu singular batzuek ere jaso dezakete interpretazio esistentzial deitzen duguna, (9)-ko adibidean erakusten dugunez; ikus Rodriguez (2003), Etxeberria (2005, prestatzen) edo Eguren (2006) analisi posibleetarako; ikus Manterola (2006) analisi diakroniko baterako.
(9) Julenek auto-a erosi zuen.Esaldi hau ere, (8)-eko adibideak bezala, bi modutara interpreta daiteke: irakurketa posible batean, Jonek auto jakin bat erosi du; adibidez, aurreko egunean aipatu zuen autoa: Citroën Bi Zaldiko bat; bigarren irakurketa berriz ‘Julenek auto bat erosi du’ perpausaren gutxi gora beherako pareko bat litzateke non ez dakigun ze autoz ari garen (auto bat-en irakurketa ez-espezifikoaren pareko litzateke, beraz). [Sareko Euskal Gramatika]
Etiketak: a, erlatiboak
13 Comments:
Jesus, estimatzen dizut hartu duzun lana nire zalantza argitzen saiatzeko.
Zure gaurko jardunak gogora ekarri dit pare bat kontu, zein aipatuko baitut segidan, gehiago zure testuaren osagarri ezi ez hura refutatzeko.
1- Ezaguna da ekialdeko euskaraz objektu generikoak (oro har indefinituak) mugagabearen bidez adierazteko aukera (zaharkitua?):
a) Esaldi existentzialetan
- Badago ardo.
- Badago leku.
- Badago jende.
- Bada lan!
b) -TZE- aditz-izenari datxezkion objektu biluzietan
- Bertso kantatzen.
- Pinu pikatzen.
- Arto xuritzen.
c) Bestelakoak
- Intxaur duenak jateko, aurki dezake harri hausteko.
- Ukan eman die Jainkoan espiritu ito bat; eta begi, ikus ez dezantzat; eta belarri, entzun ez dezatentzat (...)
- Sagar ebatsi du; nonbait, sosik ez duke erosteko.
- Batek egozten zuen gaztaina, eta beste batek intxaur, beste batek sagar, eta diru ere bai.
- Egotzi ur ardoan.
https://artxiker.ccsd.cnrs.fr/artxibo-00352804/file/Manterola.2008.Artikuluaren_erabilera_ekialdeko_euskaretan.pdf
2- Italieraz, objektua mugatua agertzen da, nahiz indeterminatua izan, zenbait aditzekin:
AVERE
- Pietro non ha la macchina.
- I signori Rossi hanno la televisione a colori.
- Avere l’artitre, il cancro.
ESSERCI
- Nella nostra classe ci sono i banchi.
- Ci sono le mele in questa stagione?
Baita ere PORTARE, MANGIARE, BERE, PRENDERE, CHIEDERE, COMPRARE...
Bestalde, hainbatetan relativoak berak ezartzen du determinazioa, nahiz artikulurik ez egon:
- Cane che abbaia non morde
(Ez dateke zaila horrelakoak aurkitzea espainolez ere.)
Horrek esan nahiko luke ezen relativoak hausten duela euskarazko -a artikuluaren determinatu/indetrminatu anbiguotasuna, ezta?
Leiçarragac guiçombat idazten duenean articulu indeterminatua erabilcen ari da, ez numeral bat. Ezta?
Harc erran ciecén, Huná, hirian sarthu eta, bathuren çaiçue guiçombat, pegarbat vr daramala: hari çarreitzate sarthuren den etchera:
LUKAS 22:10 BHNT
https://bible.com/bible/25/luk.22.10.BHNT
Jesusek erantzun: —Hara, hirian sartzean, ur-suila daraman gizon batekin egingo duzue topo. Jarraitu berari sartuko den etxeraino,
LUKAS 22:10 EAB
https://bible.com/bible/56/luk.22.10.EAB
Hemen daramala hori ia ia relativoa da. Holacoac ençuten derauztet neuc bizcaitarrei.
Eta ilki cenean vncitic, bertan aitzinera ethor cequión thumbetaric spiritu satsua çuen guiçombat: Ceinec bere egoitea baitzuen thumbetan, eta cadenaz-ere nehorc ecin esteca ciroen.
guiçon bat ceinec...
MARKOS 5:2-3 BHNT
https://bible.com/bible/25/mrk.5.2-3.BHNT
Josu, artikulu indeterminatua da, bai.
"Pegar bat ur daramala", esango nuke hori gerundioa dela literalki, zeinak relativoaren pareko balioa baitu. Ingelesez, present continuous erabili ohi da halakoetan: there shall meet you a man bearing a pitcher of water. Frantsesez, partizipio presentea: un homme portant une cruche d`eau.
Milla esquer, Gilen!
Grecqueraz ere participio presentea dago hor (bastazwn = daramala) articuluric gabe. Articuluaz içan baliz (ho bastazwn) itzulpena daramana liçate.
daraman/daramala moduco formec euscaraz cençu participial hori daducate, eta relativo functionea eguiten ohi dute icenordain relativoric gabe.
daraman guiçona = guiçona ceinec baitarama
Honelacoac
un homme portant une cruche d`eau.
itzulceco EN relativoa erabilcen nuque euscaraz
pegar bat ur daraman guiçon bat
baina francesez aguertuz guero icenordaina, orduan euscaraz ere bai
un homme qui ...
guiçon bat ceinec ...
Italianoz ere
un uomo portante una secchia d'acqua
espainolez ez da ohicoa forma participial hau.
Eta "gizon bat daramana pegar bat ur"?
Testu zaharren batean (Beriainengan, uste dut) ikusita ere dauzkat "gizon bat daramala pegar bat ur" modukoak.
Bai, guiçon bat daramana ere çucena.
portante hau iraganaldico contextu batean ceraman liçate:
ceraman guiçon bat
eta atemporalqui
leraman guiçona
Hirurec que particula har deçaquete:
daramaqueen guiçon bat
ceramaqueen guiçon bat
leramaqueen guigon bat
Eta aspectua ere alda daiteque
eraman/eramaiten/eramanen du/çuen/luen//duqueen/çuqueen/luqueen
Halaber modua:
eraman deçan/ceçan/leçan//deçaqueen/ceçaqueen/leçaqueen
Euscarac ere casu guztietan permittitzen du persona aldatzea.
daraman => daramadan, daramaçun...
eta berce guztietan.
du/ => duen/
Hau da, niretzat daraman/daramala moduco formac, EN/ELAdunac aleguia forma participialac dirade, ceinec functione differenteac bethetzen ahal baitituzte: adjectivo, adverbio, etc.
el año viniente edo liçateque dathorren urthean
Neuc ez nuque honetaraco urthean cein baitathor erabilico.
Baina icenorde relativoac frequencia ascoz handiagoan erabili behar dira, Leiçarragac eta Axularrec beçainbercetan
Argitaratu iruzkina
<< Home