Epentesia: "librum" > "liburu", "-eta" > "-keta".
Azken sarreretan (adibidez, aurrekoan) behin baino gehiagotan erabili dugú ha adjektiboá "epentetiko", zein datorren ti izená "epentesi". Ikus dezagun zér dioskun Literatura Terminoen Hiztegia-k burúz terminu hori:
EPENTESIFenomeno hori gaztelaniaz ere gertatzen da:
(grek. epenthesis, tartekatzea)
Linguistikan, hitzaren barnean etimologiaz ez dagokion soinu bat sartzea da. Adibidez, latinezko librum ek euskaraz liburu eman du, kontsonante trabatuak (br) bereiziz, eta u bi aldiz emanez. Badira silabak jatorrizko hizkeran bi kontsonante eta bokal bat ahoskatzen direnak, baina, euskaratzerakoan, ahoskatzeko zailtasunagatik bi silaba egiten dira, kontsonanteak bereizita emanez eta bokala bi aldiz errepikatuz. Inglaterra > Ingalaterra egiten da. Latinez Cristianu(m ) > eusk. Giristino; cronica > goronika. Bokal epentetikoez gain, zenbait kontsonante ere badira, diptongo ez diren bokal elkarteen tarteetan agertzen direnak: seiak [seirak], mundua [munduba], suerte [suberte] eta idatziz ere aurki daitezke adierazirik fenomeno fonetiko horiek.
Bestalde, badira zenbait deklinabide kasu, etimologiari ez dagozkion hizkiak, leungarri-edo sartzen dituztenak. Epentesia lizentzia metriko gisa ere erabiltzen da, silaba kopurua bete ahal izateko. [LTH]
epéntesisedo inglesez:
Del lat. tardío epenthĕsis, y este del gr. ἐπένθεσις epénthesis; propiamente 'intercalación'.
1. f. Fon. Adición de algún sonido en una palabra, especialmente en posición interior, como en tendré, del antiguo tenré. [RAE]
epenthesisBeraz, epentesian, hitzaren barnean gehitzen dá soinu bat ("-eta" > "-keta"). [777] [>>>]
the insertion or development of a sound or letter in the body of a word (such as \ə\ in \ˈa-thə- lēt\ athlete) [Merriam-Webster]
Etiketak: epentesia
1 Comments:
Munitibarco errecan non nagusiec -iguerian ondo zequitenec- eguiten guenuen igueri lekuari zeritzon barcolontzi.
Hor, seguru, sarthuric dago nola epenthesia l letrea zeren, dudagabequi, toponymoaren parteac dira barco + ontzi, barcolontzi.
Nire galdera da ze aspaldico urtheetan erabili dudala zergatic tartecatu den l letrea eta ez beste letraren bat. "Barcoontzi" hitzean sartecaturic sortu da "Barcolontzi" baina zergatic ez esateraco "barcosontzi" tartecatzen dela s letrea.
Ba al dago arrazoiric zergatic tartecatu den l eta ez beste letraren bat?
Argitaratu iruzkina
<< Home