ostirala, abuztua 14, 2020

Hirugarren adibidean, nola lehenengoan, perpaus erlatiboa nekez interpretatuko da an modu restriktiboa

Ikus dezagun orain, Euskal Akademiak emandako hirugarren eta azken adibidea, náhizik adibidetu bere perpaus erlatibo murrizgarri ez-mugagarriak (EuskaltzaindiaEGLU V, 1999:236):

Hor, irakurtzen dugú:
Nik, gibelaxago gelditua nindagon lekhutik, ikhusten ditut orduan sasitik atheratzen, (...), bi gizon bizardun, zeinek gutiago izitu baininduten, batean ezagutu nuelakotz nere anaya. 
zeinen perpaus erlatibo hori, lehenengo begiratuan, iduri da explikatibo petoa, eta non, bestalde, aurkitzen dugu parentesi bat, zein, originalean, betetzen den honela:
Nik, gibelaxago gelditua nindagon lekhutik, ikhusten ditut orduan sasitik atheratzen, lehenik, bi zizpa-kanoien muthurrak!... zeinek, aithortzen dut, ez baininduten guti izitu... eta, gero, bi gizon bizardun, zeinek gutiago izitu baininduten, batean ezagutu nuelakotz nere anaya. 
Hor ikusten dugu nóla bázen parentesi horretan beste perpaus erlatibo bat, justuki explikatiboa, zeinekin bigarrenak gordetzen duén paralelismo explikatibo bat, zeingatik perpaus hori nekez interpretatuko da an modu restriktiboa.

Galdera dá: aurrekaria mugagabea izanda, nahikoa al da perpaus erlatiboan emátea edozein detaile informatibo ze murritz dezake aurrekari horren referentzia (praktikan edozer) afinda perpaus hori izan dadín murrizgarri ez-mugagarria? Saiatuko gara erantzuten an hurrengo sarrera. [987] [>>>]

Etiketak: