Erlatibo restriktiboak, sistematikoki gabén koma (explikatiboak kin koma)
Zioen herenegun Gilen-ek respektu ondorengo koma:
Blessed are those servants, whom the Lord when he cometh shall find watching: verily I say unto you, that he shall gird himself, and make them to sit down to meat, and will come forth and serve them.
edo respektu ondorengoa ere:
zein ager daitezken artén aurrekari erlatibo bat eta bere anafora restriktiboa:
Pausa prosodikoa markatzen du koma horrek, hau da, aurretik gorako intonazioa dakarren eten ' koma baino laburragoa. Bestelako signorik egon ez eta koma erabiltzen ohi zen, hala euskaraz nola beste hizkuntza batzuetan. Dakigunez, noizbait apostrofoa proposatu da eginkizun horretarako. Gaur egun, koma kentzen da maiz.
Ikus 21. mendeko King Jamesa:
Blessed are those servants whom the lord, when he cometh, shall find watching. Verily I say unto you, that he shall gird himself and make them to sit down to meat, and will come forth and serve them.
[Gilen]
Bai, koma horrek markatu nahiko luké pausa prosodiko bat, eten foniko bat, zeinen aurrean, aurrekari erlatiboak ("zerbitzari hek" edo "those servants") izanen lukén gorako intonazioa, iragarriz jarraipen bat.
Edonola ere, perpaus erlatibo restriktiboak modu ezberdinetan intonatu ahal dira: eten fonikoa eginda eta egiteke ere, modu enfatikoagoan edo modu lauean ere,... eta, kasu guztietan, oso komenigarria da hasieratik argi geldi dadin nóla perpaus erlatibo horren intonazioa, edozein izanda ere, izan behar dén restriktiboa. Horrela, gaur egun, inglesez edo gaztelaniaz adibidez, perpaus erlatibo restriktiboak idazten dirá sistematikoki gabén koma (eta explikatiboak kin koma). [1027] [>>>]Etiketak: azentuak, intonazioa, irakurketa, komak
2 Comments:
Oraingo systema hau arguiagoa da, bai. Anhitz esquer.
Anitz esker zuri, Josu.
Argitaratu iruzkina
<< Home