osteguna, abendua 24, 2020

"lekat", "lekot" edota "leko" ez lirake baizik aditz-erroak ti "lekatu" edo "*lekotu"

Zioen atzo Josu Lavin-ek:

lekot bedi eta lekat bedi, lekotu edo lekatu batetic dathoz.
Lekat bedi hori erraiten ahal dugun beçala, Lekat bitez horiec erraiten ahal dugu. Guero bedi eta bitez isil daitezque.
Bai, itxura guztien arabera, justuki hori izan da prozesua edo mekanismoa nondik sortu zen "lekat" baliabide prepositiboa. Ikus zér dioskun Julen Arriolabengoa-k an bere tesi doktorala, titulatzén "Ibarguen-Cachopín Kronika Edizioa eta Azterketa" (2006:359), zuzendua ganik Joseba Lakarra: 
Mitxelenak (1986: 309-311) maisuki erakutsi zuenez, leco, salbu”ren sinonimo gisa, harrigarri gerta liteke bizkaierazko testu batean, baina ez ezinezko: Lek(h)at eta lek(h)ot Etxepare, Leizarraga eta besteren testuetan dokumentaturik aurki daitezkeen formak dira, ustezko *LEKO-TUtik letozkeenak, biak ere salbuespen ideia adierazteko; mendebaldeko aldakia leko izanen litzateke, ekialdeko euskalkietako ohiko marka den –t gabe. 
Hortaz, izanen genuke 3. personako forma inperatibo bat, "leko bidi ...", zeri desagertu zaión aditz laguntzailea afin sortu preposizio berri-zahar bat non jada ez den ikusten aditz inperatiboa, baizik soilik baliabide prepositiboa. [1119] [>>>]

Etiketak: ,