asteazkena, azaroa 01, 2023

J.M. Agirre (2012): "anbizio faltagatik, kastizismo eta purismoagatik…"

Atzokoan gogoratzen genuén ondoko pasartea ti J.M. Agirre itzultzailea (2012), eginez lehenago aurkezpen txiki bat:

Gogora ditzagun, amaitzeko, ondorengo hitzak on itzultzaile Jesus Maria Agirre (2012), zein jaso genituen an gure sarrera titulatzén "J.M.Agirre: "Hizkera juridiko-administratiboan esamolde prepositibo berriak hedatu beharra"":

Ausartzen naiz esatera ezen garabideko hizkuntzek, nola eta, hizkuntza hegemonikoak imitatuz, haiek kopiatuz (mailegatuz edo kalkatuz) garatu dituztela beren espezialitate-hizkerak. Gurean, ordea, oinarrizko hizkeraren ingurumarian gabiltza aspaldion bueltaka, benetan ausartu gabe (anbizio faltagatik, kastizismo eta purismoagatik…) espezialitate-hizkeraren eraketan aurreratzen.

Kontu hau garbi ikus dezakegu lokarri prepositiboen kasuan. Gure tradizio literarioan sistema prepositibo nahiko hedatua eratu zen, hizkuntza erromanikoak kalkatuz. Hor daukagu ETAren saila: “harik eta”, “zeren eta”, “baldin eta”, “baizik eta”, “nahiz eta”, “bai eta”, “ustez eta”, “noiz eta”…. Hor daukagu orobat HALAren saila: “hala nola”, “halatan non”, “halako moldez non”… Hor dugu ere EZEN konjuntiboa. Hor da orobat erlatibo erromanikoa: “zeina”, “non”… Hor dugu bestalde erakuslea, lokarri prepositibo gisa ere erabiltzeko: “era horretara”, “hartarako”…

Tradizio literarioan hasitako bidea, ez eten, baizik eta osatu eta aberastu egin beharko genuke, hizkera juridiko kultu eta funtzional bat sortzeko. Ildo horretan, helburuzko esapide prepositibo bat falta zaigularik, ETAren sailean “amorez eta” proposatuko nuke, “amoreagatik” zaharretik abiatuta. Erlatibo erromanikoa onartu beharko genuke erabilgarria ez ezik bultzatu beharrekoa dugula, erlatibo esplikatiboetatik agian espezifikatiboetara ere inoiz pasatuz. [J.M. Agirre, 2012]

nondik gaur azpimarratu nahi genuké honako zatitxoa non autorea saiatzen den azaltzen zergátik gaudén an egoera hau:

anbizio faltagatik, kastizismo eta purismoagatik… [Agirre, 2012]
Edozergatik dela ere, ezbidea. [2163] [>>>]

Etiketak: , ,