asteazkena, abendua 18, 2024

Ezintasun autoinposatuak (komunikatiboki oso kaltegarriak)

 Zioen atzo Bitor Hidalgo-k:

Baina baldin badira hizkuntzak arauz-edo 'luze laburren aurretik' bezala eraginkorrak eta ongi erabiliak bide direnak, horrek ahuldu egiten bide du gure aldarrikapena euskaraz bestela jokatzeko eskatzeko, ala (osagai luzeak aditzaren ondoren emateko komenentzia ulergarritasunaren alde...)?

Argi gelditu behar da ze japonieraren estruktura buruazken zurruna, arauz-edo mantendua, ez dela berdin eraginkorra zein bere kontrario estruktural burulehen, ireki, koherente, potente, askoz efiziente-eraginkorragoa. Sinpleki ez dago konparatzerik ere. Estruktura OV postpositiboa (regresiboa) dá askoz ere, baina askoz-askoz ere mugatuagoa zein bere kide burulehena (edo mixtoa non existitzen dirén aukera burulehenak).

Arazoa da ze sintaxi (tresna) progresiboak garatu behar dira, eta ez badira ematen baldintza egokiak, sintaxi regresiboak konsolidatu ahal dira, sortuz inertziak eta are tabu sintaktiko-kulturalak, emanez ki sintaxia izaera kultural bat zein ez dagokion: zinez ez dago ezer propiorik an sintaxi japoniarra edo gaztelaniarra, baizik soilik inertzia batzuk: hori bai, batzuk dirá askoz eraginkorragoak zein besteak. Hala ere inertzia horiei buelta ematea ez da zértan izan erraza

Euskaran daukagu adibidea. Normalean esaldiko osagai luzeak izaten dirá rhematikoak, informatiboenak (hau dá O), eta horiek "libreki" nahiago luketé azken posizioa (SVO, eta areago tresna burulehenak garatuz gero), baina adibidez Juan Garzia-k arautzen badu ze euskararen arauan galdegai-legea gorde behar dela, eta "ezin" dela osagai rhematikoena eta luzeena an bukaera (baizik aurrén aditza), orduan, otartekoa ekiditeko, eta galera komunikatibo handiz bada ere, bigarren mailako aukera izanen dá OVS, hau da jartzea O rhematikoena eta luzeena an hasiera, eta V eta S laburrak an amaiera. Baina hori dá bigarren mailako aukera... orokorki oso kalitate gutxikoa respektu lehenengo mailakoa.

Azpimarratu behar dugu ze ezintasun horiek ez dira (nagusiki) teknikoak, baizik inertzia modukoak zein halere izan ahal dirén oso indartsuak. Japoniera postpositiboan báda oso inertzia indartsua arrén kokatu aditza an bukaera, osatuz diskurso bat guztiz postpositibo-regresiboa, non aktibatzen diren bigarren mailako aukera leuntzaile batzuk (nola goragoko hori) zek jarraitzen dute izaten askoz ere mugatuagoak (komunikatiboki kaltegarriagoak) zein aukera progresibo optimoa.

Hala gertatzen da kin Juan Garzia-ren OVS estrategia ere, zein den orohar oso kaltegarria, berdin nola ere bere eredu sintaktiko osoa, zein den are mugatzaileagoa zein Altube-ren "Erderismos"-ena. Hala ere, euskara idatzian, Garzia-ren eredua nagusi dabil.

Esan nahi baita ze halako "ezintasun autoinposatuak" gainditu behar dira, gradualki eta egoki eskainiz eta normalizatuz aukera gehigarri efiziente eta efektiboak nola euskararen kasuan saiatu ziren egiten euskal idazle zaharrak, eta hizkera askotako hiztunak. Saiatu ziren eta gauza asko lortu zituzten harik-eta azken mendeko iraultza regresiboa etorri baitzen, min handia eginez ki euskararen potentzialitatea. [2576] [>>>]

1 Comments:

Blogger Bittor said...

Guztiz nator bat zure iruzkinarekin. Eta salatzearekin Hegoaldean azken ehun urteotan zabaldu dugun prosa eredu Kardaberaz-Azkue-Altube(-Gartzia)tar aditz atzerarazleak eragiten dizkigun kalte komunikatiboak, jarraitu ordez jada gure idazle klasikoek ebakitako bideak.
Baina aldi berean ongi ulertu ezinik jarraitzen dut nolatan gure eguneko japoniera, koreera edo turkiera bezalako hizkuntza, jada kultura zabaltzaile emankorrak direnetan, jarraitzen den 'preskribatzen', teorizatzen eta praktikatzen hauen erabilera jantzirako (eta are arrunterako ere) aditzak salbuespenik gabe ematea esaldi amaieran (praktika arazotsu eta nekagarri askoa, bereziki esaldi luzeetan, euskaraz ongi dakigun legean), nahiz hizkuntza horietan ere eguneroko hizkera arruntean ohikoa den ahozko osagaiak ematea aditzaren ondoretik ere (are nobelagintzan ere nonbait japonieraz, erabilera jantziagoan ‒Seraku-Ohtani 2016 «The word-order flexibility in Japanese novels»‒, …), baina ez hizkera ‘ofizialduan’.

asteazkena, abendua 18, 2024 1:03:00 PM  

Argitaratu iruzkina

<< Home