astelehena, iraila 16, 2019

Eta "baizik gehiago...."?

Ikus Karmele Artetxe-ren aipu hau (2010; garai hartan zén UEUko zuzendaria) an elkarrizketa bat:
Baina Anabitarte eta Kirikiñoren asmoa ez zen euskara zientzian jarduteko prestatzea, baizik gehiago erakustaldi linguistiko bat egitea. [Karmele Artetxe, 2010]
Edo beste hau ganik Ibon Uribarri itzultzailea (ikus hemen, 1996):
Grekera eta latinaren gainetik jartzen duen sanskritoaren egitura harrigarria erakutsi zuen, eta hizkuntza zahar hauekiko antzekotasun gramatikoak azpimarratu zituen, zeinak ausazkoak ezin zitezkeen izan, baizik gehiago jatorri amankomunaren onarpena iradokitzen zuten. [Ibon Uribarrik euskaratua an 1996]
Ikus ere ondoko hau, Peio Heguy-k euskaratua (ikus hemen, 2007):
Beste molde batez esanda, Dufour eta Hegek bezala (2002), ez ditugu hemen printzipio demokratiko abstraktuak aipatzen, baizik gehiago eguneroko ordezkaritza kolektiboaren zilegitasunaren eraikuntza. [Peio Heguy-k euskaratua an 2007]
Hona hemen Jurgi Kintana-ren ondorengo hau (2008):
Kortazarren hitzetan, Arrats Beran bildumako ‘Lauaxetaren’ hiria ez zen eremu industrialekoa, baizik gehiago hiri burgesa, aristokratizantea, pianoa bezalako gauza finak maite zituena. [Jurgi Kintana, 2008]
Edo, azkenik, beste hau non Maddalen Arzallus bertsolariak dio an elkarrizketa hau (2018):
Eredugarria da, baina ez nuke hainbeste neskengan zentratuko, baizik gehiago neska-mutilengan, orokorrean. [Maddalen Arzallus, 2018]
Ez dira baizik bost adibide non erabiltzen dén "baizik gehiago..." (matizatuagoa zein "baizik..." soila), zeinen esangura izanen litzakén "sino más bien..." (matizatuagoa zein "sino...").

Expresio hori báda euskaran: zergátik ez dute aipatzen, adibidez, an Elhuyar Hiztegia? [654] [>>>]

Etiketak:

4 Comments:

Blogger Unknown said...

Gaur dut irakurri an egunkaria Berria hau titularra:

"Euskal musikak fagozitatu zuen Hertzainak"

Galdera ez da nola egin ahal da geyo komunikatibo, baizik eta nola egin ahal da gutxio komunikatibo. ¿Nola da espero jendeak geyo irakurtzea egunkaria euskaraz?

No comment,

Txopi


astelehena, iraila 16, 2019 11:31:00 AM  
Anonymous Anonimoa said...


"sino mas bien": "baizik gehiago", edo "baizik hobeto", edo "bai hobeto".

luis lauzirika.

astelehena, iraila 16, 2019 11:38:00 AM  
Blogger Erramun Gerrikagoitia said...

Niri ethorri zaidana burura ari nintzela pensaqueta ea nola esango nuque nic hori izan da

"baizic nolabait ..."
dirudienez dagoz auquera differenteac baina 5 exemplu horietan da ikusten concordantzia real bat edo cauala edo halan aguitua involuntarioqui.

astelehena, iraila 16, 2019 3:48:00 PM  
Blogger Gilen said...

Hona Iparraldeko "izatekotz" formaren adibide interesgarri batzuk (OEH):

- más bien

"Kasik denentzat" erran dugu, ikertzaile batzu arizanak baitira karkulan izenaren erroa ez ote litakeen izaitekotz zur-zubi buru edo holako zerbait. Herr 6-2-2003, 8

Gero eta mozkin gehiago? Izaitekotz gero eta mozkin hobeak...! Kalitatearen griña handi batekin. Herr 6-3-2003, 1

-(tras una oración negativa, con valor adversativo ligeramente atenuado)

Ez dela [diborza] ona giristinoentzat, bainan izaitekotz dela basa urde eta urdesentzat, nola bortuko bertze bestientzat. Elsb Fram 159

Halere zuen amodioa ez da hautsi, izaitekotz azkartu. Larz Senper 134

Fraide horiek ez baitira besteak baino gutiago kartsutasun eta suharrez, bainan izaitekotz sendikorrago. Larre ArtzainE 270

Gizon hori ez dela batere orai Australian kausitzen diren "aborigeno" horien ahaidea bainan ba izaitekotz Palestinan eta hor gaindi kausitu gorputz fosildu batzuena... Herr 17-5-2001, 8

astelehena, iraila 16, 2019 5:57:00 PM  

Argitaratu iruzkina

<< Home