asteartea, apirila 07, 2020

Pello Salaburu (2002): "..., lekua hartu, mingaina trabatu, burmuina berotu eta komunikazio mailan deus ere gaineratzen ez duena,..."

Atzoko sarreran Gilenek zioen, besteak beste, honako hau (zatika joango gara erantzuten):
Euskal aditza zaila dela esatea --barkamendurekin, baina nazkatuta nago hori entzun eta irakurtzeaz-- da ideia putarik ez izatea esaten denaz, topiko funsgabeei amore emate irrazional hutsa.
Aditzaren arazo nagusia ez da, inondik inora, bere osaera, baizik bere kokapena (galdegaiaren legea), zein den puntu kruziala (hala nola sintaxi buruazkena, oro har). Guztiarekin, ikus zér zioen Pello Salaburuk noiz kritikatu baitzuen nire "Euskararen garabideak" an bere "Euskararen etxea" (2002:177):
Harritzekoa egin zait, bide batez esango dut, euskal aditzaren morfologia konplikatuaz hitz erdirik ez esatea, hori bai baita informazio alferra gehienetan, lekua hartu, mingaina trabatu, burmuina berotu eta komunikazio mailan deus ere gaineratzen ez duena, baina bakean utziko dut kontu hori. Badakizu, aitaren egin gabe eta arnasa sakoneraino hartu gabe esan ezin diren horietakoak, "bazeniezazkigukete", "geniezazkinakeen" edo "zentxezkidakete" bezalakoak, ...[Pello Salaburu, Euskararen etxea, 2002:177]
Izan ere, sintaxi buruazken batean, aditz luzeak, antzera nola hitz luzeak, bihurtzen dirá ondo arazotsuak (areagotzen dute arazo antiinformatiboa). Gauza da ze, euskara estandarrean, aditza eta galdegaia eman behar izaten dira an ber intonazio-unitatea, halan-ze aditz luzeak kenduko dio urrezko lekua ki galdegaia, zein, gainera, bukaera nabarmen horren aurretik geldituko den itzalduta, gutxitua (estuasun informatibo-expresiboa). Zenbaitetan gainera, eta Pello Salabururen hitzetan, badakizu, aitaren egin gabe eta arnasa sakoneraino hartu gabe ezin dira esan. []

1 Comments:

Blogger Unknown said...

Egunon Gilen:

Dut erantzungo zu buruz lengo eguneko iruzkina. Egia da, ez dut ukatuko, ezer gutxi dakidala buruz aditzak. Dena dela ahal dut erabili logika ta sen ona, ta dut segitzen pentsatzen euskal aditza dela zaila. Duzu konparatzen gaztelerarekin, zeinek ditu forma irregularrak, ta bai, berriz ere naiz ados zurekin, baina nik dut konparatzen esaterako kin aditz inglesak ta da evidente askoz geyo zailak direla gure hizkuntzan. Dut ingo konparazio motza:

- I love you – Maite zaitut
- I loved you (plural) – Maite zintuz x
- You (plural) could love me – Maite x x x
- If she could bring you (plural) the keys – Giltzak ekar x x x
- They could follow us – Jarrai x x x
- If you (plural) would follow us – Jarraituko x x x

Ta abar luze bat zein ahal da askoz geyo korapilatu. Are geyo, hori dena sartu gabe aditz trinkoetan edo hitanoan.

Ez dut sartu nahi an lehiaketa ea nork daki hobeto aditzak, benetan ez da hori nire asmoa. Baina baldin badugu hartzen hamar euskaldun, ausaz, nork jakingo zuen horrelako aditzak? Are geyo, nork esango zuen aditz horiek hitzetik hortzera? Goazen izatera realistak, inork ez. Agian azterketa batean bai, zeren zuk esan bezala, euskal aditza da logikoa, baina horrek ez du esan nahi dala erraza edo ahal dala erabili eguneroko elkarrizketetan naturaltasunez. Logika ez da nahikoa baldintza, Sudokuak ere dira oso logikoak, baina inork ez ditu ebazten bezain pronto ikusi. Gabiltza oker gure aditzak ez badu jarioa ta abiadura. Helburuak ez dira azterketak, diskurtsoak, goi mailako literatura, ez, helburuak behar dute izan erabiltzea aditza lanean, an lagun artea, an famili giroa… erosotasun osoz. Ta bost axola gaztelera edo frantsesa, guk in behar dugu gure bidea eta kitto.

Bukatzeko nahi dut esan, respetua an iritzi desberdinak dela funtsezkoa. Badakit ze euskara asuntoetan berotzen da jendearen odola aisa, ere bai niri, baina behar dugu jakin kontrolatzen gure emozioak. Denon onerako.

Txopi

asteazkena, apirila 08, 2020 9:32:00 AM  

Argitaratu iruzkina

<< Home