larunbata, abuztua 08, 2020

Beriain (1621): "..., deycenda Amitoa,..."

Atzoko ildoari jarraiki, ikus daigun adibide bat non Beriainen puntuazio moldeak (1621) ondo baino hobeto laguntzen zuén ulertzen zéin zen zentzua on textu originla, bitartean ze "gaur egungo ohiko" puntuazioak ez du baizik opakotzen hori interpretazioa. Idazten zuén Beriain-ek:
Lembicico veztidura Meza errateco Sacerdoteac arcenduena, deycenda Amitoa,...
non gardena den nóla esaldi horren parte rhematikoena dén justuki "amitoa", zein, naturaltasun osoz, agertzen baita justuki ondórenda aditza, eta ez justuki lehénda aditza. Aldiz, kenduz koma hori (nola Reguero-k egín hemen):
Lembicico veztidura Meza errateco Sacerdoteac arcenduena deycenda Amitoa,...
ez da hain argi gelditzen, eta inkluso batek duda egin leike burúz esaldi horren estruktura informatiboa, aurkituz akaso galdegai falsu bat an "Lembicico veztidura Meza errateco Sacerdoteac arcenduena".

Beriain-ek bázekien zér esan nahi zuen, eta hala, saiatuko zen puntuatzen bere (bai bere) textua xedé ahalik hobetoen adiérazí zér esan nahi zuen. Utzi deiogun bere lana puntuatzen, zeren, oro har, hori bai izanen zaigula bereziki lagungarri: puntuazio originala. [981] [>>>]

Etiketak: ,