asteartea, martxoa 15, 2005

Iruzur zientifiko eta soziala (II)

Erantzunez tu Asier Larrinaga (6)

Asier Larrinagak esaten digu ezen:
Hizkuntza bakoitzak bere komunikazio-estrategiak ditu.
Ez: hizkuntza batzuek (head-last-ek) dauzkate estrategia urri eta eskasak, eta beste batzuek (head-first-ek) dauzkate estrategia ugari eta kalitatezkoak. Hori da (euskararen) egia, egiarik bada; eta goiko esaldi horri darion paralelismo inozentea da iruzur handia, zein denen bistan gelditu behar baita.

Asier Larrinagak jartzen digu erlatiboen adibidea:
Gaztelaniaz, adibidez, testugintzan funtsezko tresna da «que». Egia da oso malgua dela, eta esaldi-katea infinituraino luzatzeko modua ematen digula. Horrek ez du ezer esan nahi. Are gutxiago euskarazko -n erlatiboarekin itzultzen tematzen bagara, horren bidez euskararen sintaxia zurruna dela frogatzeko. Izan ere, «que» hori ez da erlatiboa izaten gehien-gehienetan, lokailu soila baizik. Iruzurrik ez, mesedez!
Beraz, Asier larrinagak onartzen du ezen erlatibo prepositiboa oso malgua dela (respektu pospositibo zurruna), baina dio horrek ez dakarrela ezen euskararen sintaxi osoa zurruna denik. Erlatibo prepositibo malgu bat ez izatea, berez iruditzen zait oso gauza larria; baina, areago: Asier Larrinagak onartu beharko dit ezen, euskaraz, ia beste baliabide guztiak dira hain zurrunak, hain mugatuak (edo hain pospositibo) nola goiko erlatibo pospositibo zurrun eta mugatu hori; nondik segitzen baita ondorioa ezen euskararen sintaxia, oro har, zurruna dela, edo, nahiago bada, askoz zurrunagoa ezi beste edozein sintaxi non estruktura eta baliabide guztiak baitira hain malguak, irekiak, koherenteak (prepositiboak)... nola goiko erlatibo prepositibo malgu hori. Edo ez?

Bistan da, baliabide progresiboak elkarren artean konbinatu daitezke (berdin nola erlatiboak eurak) afin joan eskuratzen tobogan komunikatiboak nondik etorriko baita gozamen diskurtsibo jarraitua, irekia, koherentea, informatiboa... zein, inondik inora, ezin da lortu erabiliz sintaxi regresiboa (hortxe dago, zain, Jaun Kixkur eta bere lege regresiboa afin-eta gozamenaren kantitatea eta kalitatea ongi mugatzeko).

Gogora dezagun zer esaten nion tu Asier Larrinaga an nire aspaldiko erantzun bat, non agertzen baitira hainbat zita hon Juan Garzia:
... Juan Garziak honakoa dio:
Izan ere oso gauza desberdina da ISaren gune nagusia eman (determinazioa eta izena) eta gero haren muina den izena zehazten segitzea (erdaraz gertatu ohi den moduan), eta (hori baita kasua) zehaztapen hori airean -erreferenterik gabe- egitea eta gero halako batean, guztiaren buruan, erreferente nagusi hori ematea. Garbi dago hor ere kizkur horietako bat egitera behartuko genukeela berehala irakurlea (hots, behin luze-konplexotasun gradu batera orduko). ... (Joskera, lantegi, 368 or.)
Hidalgoren azken bertsioen arabera 7, 8 edo 10 bat silaba da topea nondik aurrera agertuko zaigun kizkur nabaria, edo, nahiago bada, atzerakarga (IU bat da topea):
Badirudi guk bai irakurtzean eta bai entzutean kolpe batean ulertzen ditugun zatiak direla 10 bat silabatakoak. 10 silabatik gorako zatiak nekez ulertzen ditugu. 7-8 silabatako multzo hori da "informazio unitatea" deitzen dena. (ARGIA, 2003ko azaroaren 23ko alea)
Esanda dago: informazio-unitate itsaskorren tamaina dependitzen da krutziaki hon ze nolako hitz-hurrenkera erabiltzen ari garen; eta zenbat-eta informazio-unitate itsaskor laburragoak erabili, orduan-eta jarraikortasun gehiago gozatuko dugu, bai-eta, beraz, arazo gutxiago diskurritzeko.

Modu adierazkorrean, bizitza konplikatuagoa da, zeren IU baten topea (hots, 10 silaba horiek) oso tope txikia baita, adibididez, izen-sintagma (IS) batentzako, non, ahal izanez gero, erabiliko baititugu osagarrien kate luze samarrak, erlatibozko osagarri kateatuak barne. Irakur, adibidez, Juan Garzia beraren beste zita hau:
Oinarri-oinarrizko arazo bat dago, beraz, erdarazko erlatibo-perpausak euskaraz emateko: erdarazko egitura irekia da, muga garbirik gabe luzagarria; euskarazkoa, berriz, itxia eta oso mugatua. (Joskera, lantegi, 368 or.)
Begibistan da sakoneko diferentzia funtzionala inter hizkuntza estadio adierazkor oztopoz-betea eta estadio diskurtsibo jarraitua. Irakur honako hau (non-eta Larrinagak aholkatzen digun Garziarenean):
Hortik ere (...), bistan da, gure sintaxiak eskatzen duen zatikakotasun erlatiboa, erdararen jarraikortasunaren aldean. Ez da, hala ere, berez, dena desabantaila, gehiegikeriarako bideak ixten baitizkigu horrek. (Joskera, lantegi, 369 or.)
A ze kontsolamendua! Eta, esan gabe doa: jatorrizko euskarazko testuetan ez da arazoa desagertuko, baizik-eta soilik hobeto ezkutatuko.
Arazoa ezin liteke argiago egon: batean estruktura koherenteagoa, irekiagoa, jarraituagoa, ...; eta bestean gehiegikeriarako bideak itxita!. Eta baita gozamen diskurtsiborako bideak ere! Horixe al da gure guruen pobrezia frantziskotarra? Ez, eskerrik asko: pobrezia hori iruzurra da. [32] []

Etiketak: