ostirala, martxoa 11, 2005

Oro har

Erantzunez tu Asier Larrinaga (4)

Asier Larrinagak esaten digu ze:
Hizkuntzaren erabilera errealean ez da existitzen ordena optimorik. Hau da, ezin da arau absoluturik eman. Gehienez ere, gomendio eta jarraibideak eman daitezke. Testuingurua, ahoz ala idatziz ari garen, hiztunaren intentzioak eta beste mila xehetasun jakin barik, ezin da arau batean ezarri zein ordenak funtzionatuko duen ondo eta zeinek ez.
Ohartu dadila Asier Larrinaga nola atzokoan jasotzen genuen Igone Zabalaren aipu bat non autoreak esaten baitzuen testu arinagoak lortzen direla oro har aditza aurreratuz. Igone Zabala orokorrean (oro har) ari da, eta ni ere orokorrean ari naiz, eta, jakina, badaude orokorrean ordena batzuk zein baitira arinagoak ezi besteak: ez diezaiogun gure buruari tranpa gehiago egin.

Adibidez: nola aditzek osagarriei eusten diete hobeki eskuinetik ezi ezkerretik, komunikatiboki hobe izanen da esaldiaren pisu informatiboa egon dadin atzé aditza, eta ez aurré aditza, batez ere osagarria luze samarra bada. Ikusi dugu, beraz, nola VO estruktura arinagoa den, oro har.

Orain, aditzaren ostean dugu osagarri luze samarra; eta hor, konturatzen gara ezen, osagarri horren bukaeran egon liteke (egon ala ez egon: egon liteke) posposizio edo atzizki deklinatibo bat zeinek baldintzatu lezake osagarriaren zentzu osoa (aditzak baldintzatzen zuen bezala), eta horrek sortuko digu halako egonezin bat, halako presa bat, halako estuasun bat, zeinek baldintzatuko baitu gure expresibitatea (kantitatean eta kalitatean).

Bistan da: aditzekin gertatu bezalatsu záigu gertatzen respektu posposizio eta atzizki deklinatiboak; alegia posposizio aurreratuek (hau da preposizioek) karga komunikatibo pisutsuagoa eramaten ahal dutela (respektu euren kide pospositiboak). Ez dago paralelismo funtzionalik inter posposizioak eta preposizioak (azken horiek ere askoz hobeto itsasten baitituzte osagarriak eskuinetik ezi ezkerretik), baizik soilik paralelismo formala. Eta, hala da, nahiz-eta akaso Asier Larrinagari edo niri neuri ez gustatu (kontuan hartu ze atzizki deklinatibo baten azpian ahal da egon perpaus bat, edo perpausen kate bat).

Eta, areago, izen osagarri-buruekin ere berdin-berdin gertatzen da, oro har. Ikus dezagun Igone Zabala beraren beste aipu hau (atzoko iturri beretik):
Perpausen kasuan informazio nagusia aditzaren inguruan antolaturik dagoen bezala, izen-sintagmaren kasuan, izenaren inguruan datza informazio nagusia eta oro har deskodifikazioa errazteko estrategia ona izaten da izena aurreratzea.
Eta horregatik guztiagatik, oro har, estruktura buru-lehena izanen da arinagoa, ahaltsuagoa, eraginkorragoa ... ezi estruktua buru-azkena.

Eta hor dago dena. Zeren, funtsean, soilik dira existitzen bi sintaxi-modu kontrajarri (paradigma idealean): sintaxi buru-lehenak, non osagarrien gako informatiboak diren jartzen aurré euren osagarriak, eta sintaxi buru-azkenak, non osagarrien gako informatiboak diren jartzen atzé euren osagarriak. Xabier Artiagoitia hizkuntzalariak berak orokortzen digu atzoko lehen hurbilpena:
(22) Hitz hurrenkeraren parametroa:
a. Hizkuntzek osagarria-burua bezala finkatzen dute parametroa; edo
b. Hizkuntzek burua-osagarria bezala finkatzen dute parametroa.
Hots: hizkuntz mota bi besterik ez leudeke hurrenkerari dagokionez: hizkuntza buru-azkenak eta hizkuntza buru-lehenak.
Ohartu ze ez dugu sujetua aipatu (atzoko hizkuntz-sailkapena zen OV vs. VO), izan ere, sujetuaren paper sintaktikoa kontsideratzen baita aski irrelevante. Irakur dezagun Eusebio Osa-ren ondorengo aipua (an "Euskararen hitzordena", 1990):
Subjetuaren jokoa dela eta, Lehmann-ek ere uste du SOV eta SVO ordena nagusi horietan, munduan zeharko hizkuntzetan gehien gailentzen diren horietan, ordena horien S horrek ez lukeela zeregin erabakiorrik jokatuko, eta, seguruenik, egiazko lehia OV-aren eta VO-ren artekoa izango litzateke. [Osa. 1990:121]
Bestalde, sujetuak oro har izaten dira askoz laburragoak eta sinpleagoak ezi osagarriak (askotan sujetuak eliptikoak dira), eta alde horretatik ere badira kandidatu askoz hobeak ezi osagarriak afin joan aurré aditza (ikus Mahomarena).

Aurrekoagatik guztiagatik, askoz efizienteago-efektiboa da SVO estruktura buru-lehena (prepositiboa) ezi SOV estruktura buru-azkena (pospositiboa). Eta analisi komunikatibo guzti hau da hain sinplea nola frogagarria, izan ere Asier Larrinagak berak esan digu ze: Zoritxarrez, datu enpirikoak nire tesien aurka ditut, eta Rubiok alde (ikus hemen).

Hizkuntzaren erabilera minimoki exigentean, ez dago absolutuki batere dudarik ezen, oro har, ordena progresiboak (ordena buru-lehenak) du funtzionatzen askoz hobeto ezi modu regresiboak (buru-azkenak). Eta ez da soilik ahalmen-kontu bat, esan nahi baita kantitate-kontu bat: da kalitate komunikatiboa, da gozamena zein den segitzen ti kateatu hitzak eta osagarriak eta perpausak eta esaldiak, eta dena an modu diskursiboa, ahaltsua, pausatua, kontrolatua, prezisoa, koherentea, informatiboa, efizientea eta finean efektiboa. [30] []

Etiketak: , , , , ,