astelehena, martxoa 21, 2005

Iruzur zientifiko eta soziala (IV)

Erantzunez tu Asier Larrinaga (8)

Asier Larrinagak esaten digu ze:
Tipikoa izaten da definizio erako lerrokada bat mahaigaineratzea: «una X es una Y que tal y que tal, que cuando tal, hace tal». Ez dago definizioak emateko beste moduren bat, DRAEren estilo ankilosatu eta artrosikoa ez dena? Bai, badago, eta egungo hiztegi moderno eta aurreratu askotan erabiltzen da.
Ikus dezagun:
Una X es / una / Y / que / tal / y / que / tal /, que / cuando / tal /, hace / tal.
Hori ez da definizio erako lerrokada bat; ez, hori da mintzatzeko modu preziso, efizientea, ekonomikoa, progresiboa, koherentea, diskurtsiboa, artikulatua ..., zeinek berdin balio baitu an definizioak, an galderak, deskripzioak, argumentazioak ...

Izatekotan, definizio erako lerrokada bat litzateke honako hau, zein gomendatzen baitu Asier Larrinagak berak:
Telealarma sistema bakarrik bizi diren pertsonei eta mugitzeko zailtasunak dituztenei bizi kalitatea hobetzeko sortu zen.
Baina, nik ez dakidana da:
- Zergatik, arraio, ez ote die aplikatzen bere estilo ez-ankilosatu eta ez-artrosiko hori tu bere adibide horiek, zein bai baitira eredu hon ankilosamendu eta artrosia?

- Zergatik, arraio, ez ote die aplikatzen bere estilo ez-ankilosatu eta ez-artrosiko hori tu bere albistegi mintzatuak? izan ere, bistan da, Asier Larrinagak ematen dituen gomendioei jarraiki, euskarazko albistegi mintzatuek jarraituko baitute beti bezain eten, zurrun, baldintzatu eta pobre (konparatu, mesedez, gaztelerazkoekin).

- Zergatik, arraio, ez du azaltzen zertan den estilo ez-ankilosatu eta ez-artrosiko hori?

- Zergatik ez ditu ematen nik eskatutako adibideak an estilo ez-ankilosatu eta ez-artrosiko hori?
Berak esaten ez badu, nik esango dizuet zergatik: zeren Asier Larrinagak aipatzen duen estilo ez-ankilosatu eta ez-artrosiko hori iruzurra da, zientifiko eta soziala.

Funtsean, existitzen dira bi ordena: ordena buru-lehena, eta ordena buru-azkena; eta bata da askoz ahaltsuagoa, informatiboagoa .... ezi bestea (eta hori objetiboa da, eta denek onartu behar dute). Hortik aurrera, eman ditzala Asier Larrinagak adibideak, erabil dezala ez dakit zein estilo ez-ankilosatu eta ez-artrosiko, eta nik frogatuko diot ze bere estilo hori (edo beste edozein estilo) hobeto (edo askoz hobeto) inplementa daitekeela erabiliz estruktura eta baliabide progresiboak ezi-ez erabiliz estruktura eta baliabide regresiboak.

Bistan da: estilo diskursibo zehatz eta ahaltsua da teknologia komunikatibo punta-puntakoa zeinek uztartu ahal ditu kalitate komunikatibo altua eta kantitate informatibo handia, afin sortu, noiz nahi dugun, mezu aberatsak, hierarkizatuak, landuak, zeintatik destilatzen baita efizientzia eta kalitatea, edonondik.

Izanez ere, teknologia diskursiboak dakar berekin garapen humanoa. [34] [>>>]

Etiketak: