larunbata, martxoa 11, 2006

Mujikak eta Knörr-ek liburu ezberdinak irakurri ote dituzte?

Nire "Euskararen garabideak" liburuaren publikazioaren inguruan, 2002ko Martxoaren 18an jaso nuen e-mail bat, non Inazio Mujika idazle eta editoreak komunikatzen zidan ze berak egina zion liburuari azken repasoa, eta ezin izango niola nik egin nire azken orrazketa:
Kaixo, Jesus,

..., idazten dizut jakinarazteko edo konfirmatzeko liburua ostiral honetan aurkeztuko dugula, ondo bidez, Donostiako zientzia enpresarialen fakultatean 12,30tan. Tamalez, ezingo diozu azken begiratua ematerik izan, makinatan dagoelako dagoeneko, hala ere, esan behar dizut, neronek irakurri dudala berriz hasieratik bukaeraraino. Aurretik, zuzenketatxo batzuk (gutxi) sartu nituen, hitzen formari zegozkionak bakarrik gehien bat eta Hiztegi Batuaren araberakoak.
...

Inazio Mujika Iraola
Onartu nuen, nahiz-eta niretzat inportantea zen nire azken begiratu definitibo hori. Gero ikusiko nuen ezen akats batzuk geldituak ziren (akatsak neureak dira, jakina; eta seguruenera azken begiratu definitiboa eman banu ere, ez nituen ikusiko ezta, ondorioz, zuzenduko ere); baina, guztiarekin, nire aipatu akats horiek gora-behera, liburua ederki publikatuta dago (eta eskerrik beroenak eman nahi dizkiet hemendik bai Joxerra Garziari eta baita Inaziori berari ere).

Inkluso bádaude akatsak ze ez dirudite akatsak, baten bat Inaziok berak bere zuzenketa horretan sartua, hala nola hori non nik nioen:
Eta, esan gabe doa, ezkerrera garaturiko euskara jator-garbian ez da osagarri luzerik erabili beharko, ez-eta esaldi menpeko luzetxorik ere, ez-eta egitura konplexutxua duen esaldirik ere, zeren euskararen egitura jator-garbian halakoak ulergaitzak izanen baitira. [18. or.]
eta non Inaziok jarri zidan: "konplexutsua", zein baita justu kontrakoa respektu originala; baina, tira, gauza horiek gertatzen dira.

Nik neuk ere, jarri nuen 114. orrialdean "egitear", hantxe non ondo hobeki zihoán "egiteke", oraindik ez dakidala nolatan.

Okerrak oker, Henrike Knörr-ek dedikatzen du bere iruzkinaren heren bat tu zehaztu, guztiz asaldaturik, akats batzuk:
Gainerakoan, hizkuntzari buruzko liburu batean, eta estiloaz diharduen liburu batean, kontu pixka bat eska liteke hizkuntzan, hain zuzen ere. Eta argi esan behar da, zorigaiztoz, ugari ugariak direla hemen akatsak. Besteak beste, “nola” baten ondoan “litzateke” bat dugu 78. orrialdean, eta “munduko hainbat hizkuntzek” 114.ean. Komak maiz falta dira. Frantsesezko aipamenetan hutsak ez dira bakanak. Adibidez, “example” dakusagu 54. orrialdean, “exemple” behar denean; “Le basque ne se prête beucoup […] Il va mieux …” ageri da 70. orrialdean, “beaucoup” eta “vaut”-ren ordez, eta abar. Azken adibide honetan, bestalde, Rubiok dio oharrean: “P. Laffite, Grammaire basque […] 896. or”, baina liburuak 489 orrialde ditu bakarrik; 896.a paragrafoa da. Inglesez ez da esaten “syntaxis”, “syntax” baizik (143. orr). Zertako jarraitu? Argitaletxe eta moldiztegietan izan ohi dira zuzentzaileak; betiko joanak ote dira? Horiek ez zuketen liburu hau ona egingo, baina hain zabar ikustean, askoz arrazoi gutxiago dugu seriotan hartzeko.
Nire galdera da: Liburu ezberdinak irakurri ote dituzté Inazio Mujikak eta Henrike Knörr-ek?

Bide batez, Henrike Knörr-ek berak, bere iruzkinean, jarri dit kakotxen artean "kontra mediokritatea" non-eta nik originalean idatzi bainuen "kontra mediokritate zientifikoa". Knörri ahaztu al zaio adjetiboa? Hori ere okerra da Henrike, eta, akaso, nire goiko oker horiek guztiak batuta baino larriagoa.

Henrike Knörr euskaltzainak bilatu beharko lituzke argudio sendoagoak tu eztabaidatu nire liburua. [76] []

Etiketak: ,

9 Comments:

Blogger Jakue said...

Bat nator, oro har, txopik esandakoarekin, eta uste dut gehienok ezagutzen dugula bazkariko andereño horren modukorik. Hala ere, txopik Knörren iruzkinari ez buru ez hankarik aurkitzen ez dion bezala, nik ere ez dut loturarik ikusten haren mezuaren eta Knörrek esandakoaren artean.

Noiz esan du Knörrek euskararen arazo nagusia "anai" idaztea dela?

Knörren errua ote da jendeak euskara ez erabiltzea?

Benetan uste al du txopik Knörr ez dela konturatzen "esaten ari garen honetaz"?

Bestalde, txopik dio:
"soziolingusitak (soziolinguistek nahi baduzue) proposatzen dutenarekin"

Eta nik diot: kontua ez da nahi edo nahi ez izatea: euskara batuan idazten ari bazara, "-ek" da ergatibo pluralaren marka zuzena. Euskalki batzuetan ez, baina bai euskara batuan.

Baina gehien harritu nauena honako hau izan da:
"Eta arazo larri honi konponbide bat eman beharko zitzaion (bale, barkatu, litzaioke)".

Benetan ontzat emango luke txopik "konponbide bat eman beharko zitzaion" esaldia? Oso oker ez banago, erabilera hori ez da sekula inongo euskalkitan zuzena izan. Knörren errua ote da euskarak --kasu horretan behintzat-- "beharko litzaioke" eskatzea? Euskararen funtzionaltasunaren eta eraginkortasunaren bila ari garela den-dena onartu behar ote dugu?

Bukatzeko, garbizalekeria utz dezala eskatzen dio txopik Knörri. Bada, hain zuzen ere, garbizalekeria salatu eta malgutasuna defendatzen du Knörrek bere iruzkinaren hirugarren paragrafoan.

astelehena, martxoa 13, 2006 10:04:00 PM  
Blogger Jakue said...

Beste bi ohar, besterik ez; labur-laburrak, baina ez horregatik gutxiago garrantzitsuak.

1. Aurreko mezuan letra xehez idatzi dut "Txopi" izena, behin eta berriz (hots: "txopi"). Inolako asmo ilunik gabe egin dut hori, eta barkamena eskatu nahi diot, badaezpada, Txopiri.

2. Ez dut ezer "Euskararen garabideak" liburuaren kontra. Are gehiago, oso interesgarria iruditzen zait (horrek ez du esan nahi, hala ere, guzti-guztiarekin bat natorrela, kontuz!). Eta, batez ere, eztabaida garrantzitsuak pizteko balio izan du, bistan denez.

asteartea, martxoa 14, 2006 12:42:00 AM  
Blogger Erramun Gerrikagoitia said...

Niri gustatu zitzaidan asko irakurtzea -irakurri bait nuen hiru bider- liburua Euskararen garabideak hon Jesus Rubio eta baita gustatu zait (zitzaidan, vale, barkatu) irakurtzea kommentarioa hon akademiko Henrike Knörr eta baita oraingo hau hon Jesus Rubio eta egon diren erantzunak nola Txopirena hala Jakue-rena (maiuskulaz izkiriatu dut ze da izen proprioa); hori esan hasteko.

Izkiriatu du Txopik hau "Euskararen arazoa ez da zuzentasun gramatikala, baizik eta inguruan dauden hizkuntza guztiak askoz eraginkorragoak direla"; ezen Txopiren ustez arazo eta problema printzipala hon euskarea da ze euskarak inguruan daukan (edo derrigorrez dauzkan) hizkuntza guztiak dira askoz effektivoagoak.

Eta nik uste dut ze hori dela egia handi bat zein ez doan favore hon euskara. Nork ukatzen ahal du hori? Holan irakurtzen dut esaterako (Berria, martitzena 14 martxoa 2006, tartea komplemendua, 12 or) titulua

"Euskal emakumeari familia axola zaio gehien". (Euskal emakumeari) (familia) (axola zaio gehien); hiru bloke informativoak bereiziz.

Eta dudarik ez dago ze dagoela ongi izkiriatua, neuk ere horrelaxe izkiriatzen nuke, edo pensaturik reflexivoki eta a posteriori "bortxaz" eta onbeharrez baina ez modu naturalean, holan:

"Euskal..."

, hara ikusten dut ze beste forma batean zaidala gaitz egiten redaktatzea, kasik da esango nuke forma bakarra redaktatzekoa. Baina erdaraz, inguruko edozein erdaraz (espainol, frantzes, ingles, ...) ez al da strukturalki errezago -askoz- ulertzen?

(A la mujer vasca) (lo que más le importa) (es) (la familia).

Zein euskaldunek lekikenak erdara -gaztelera, frantzes edo ingles, edo ...- ez zaio egiten errazago erdara arrotza ezi euskara proprioa?

Behar dugu ikusi ea hori problemea dagoen -daukan euskarak- edo da soil matrakante batzuen torpedeo frustratua. Analyzatu behar da eta dudarik gabe responsablitaterik ba du Akademiak, akademikoek eta gehiagok, guk, responsabilitatea den bestekoa noski, ez absolutua.

asteartea, martxoa 14, 2006 3:04:00 PM  
Blogger Erramun Gerrikagoitia said...

Guziz (edo guztiz, hemen bai dago gorabeherea hon luze-laburra), bai guziz, guziz konforme nago kin Josu Lavin ezen behar da verbua, euskal verbua, ongi estudiatu eta batez ere razionalki explikatu. Differentea dena da differente prefosta eta behar da differentziatu izan luze edo labur, nahastu barik konzeptuak, halan, sugandilea da laburrgo ezi krokodiloa baina dira bai bi animalia edo patari differente proprio. Realitate bat da ezen ez da explikatzen verbua razionalki eta edozelan ere dela komplikatua, lar komplikatua, behar litzatelelarik (hara, nahiko forma luzea, baina zer?) nolabait razionalizatu eta simplifikatu. Arrazoia du Lavinek dioelarik (forma laburragoa litzateke dioela baina ez da gauza bera signifikantzan, dioela # dioelarik), nahiz ez duen berak aipatzen justu kasu hau: etorri naiz (honek 12 espazio) edo etorriko naiz (honek 14 espazio).

asteazkena, martxoa 15, 2006 10:50:00 AM  
Blogger Erramun Gerrikagoitia said...

Galdetzen duzu, Josu, Hain zaila da hau ulertzea? Ba, ez, ez da zaila ulertzea baina batzuk ez dute antza ulertu nahi. Nik ez dut ulertzen zergatik ez duten hori ulertu nahi. Nik ez dut sekula entzun explikatione razionalik, konzeptualki explikativorik buruz euskal verbua. Ez dakit zer interes egon ahal da hortan (horretan).

asteazkena, martxoa 15, 2006 5:15:00 PM  
Blogger Avalanche said...

Kaixo Erramun,

Antza denez, sekulan ez dute irakurri neure azalpen razional eta kontzeptuala.

Azken finean, neu eskola maisu xumea naiz.

Haien jaun eta andre euskaltzainak dira, zeinei esker gaur ikasi dugun ezen telefonoa ez dela eseki edo eskegi behar, baina pausatu.

Sarasola jaunak ez bide daki ezen hasierako telefonoak materialki eskegitzen zirela.

Gaur egun metaforikoki eskegitzen dira, normalean ez baitaude horman jarrita, mahaian baizik.

Mobilak (oi barkatu, segapotoak edo mugikorrak) ere pausatu egiten ditu gure Ibon Sarasolak?

Non pausatzen ditu? Tabako paketearen ondoan tabernako monstradorean?

Nire anaia nagusiak bazuen mugikor bat, hain mugikorra non edalontzi bat ardoren gainean pausatu baitzuen eta bibrazioekin barrura jausi baitzen.

Ohiko Euskara Batuari gerra deklaratu behar zaio berandu izan dadin baino lehen.

EUSKARA ERKIDE BATUA ETA EUSKALKIAK BEHAR DITUGU!

Adeitsuki

Josu Lavin

asteazkena, martxoa 15, 2006 5:41:00 PM  
Blogger Jakue said...

Bi iruzkin, Josuk ekarri gaiari helduz, Sarasolaren pausatu horri buruz:

1. Arazo larri bat ikusten omen dio Sarasolak eskegi-ri: "espainolaren ikuspuntuaren mirabe dela". (erabili.com-etik hartua)

Harrigarria, zinez, alemanari begiratzea hain atsegin duen pertsona batek hori esatea (eta argi gera bedi ezen nik ere bide egokia irizten diodala alemanari begiratzeari, baina beti, ez soilik norberaren interesak defendatzeko balio duenean). Izan ere, auflegen ('pausatu' edo) zabalduagoarekin batera, hizkuntza hartan aufhängen ere erabiltzen da, hots, 'eskegi'.

2. Pausatu-ren hain aldekoa bada, zergatik eman ote du katigatu --aukera bakartzat-- bere hiztegi berrian? Jendea gehiago nahasteko?

Zehazki-tik:
colgar/se
[...] 4 (el teléfono) katigatu: cuando colgó el teléfono, telefonoa katigatu zuenean.

Jakue Goienetxe

asteazkena, martxoa 15, 2006 7:09:00 PM  
Blogger Avalanche said...

Arratsaldeon Jakue,

Sarasolaren estrategia ez dakit zein den ZEHAZKI.

Badakit, ordea, ezen bere hitzak mezatara joaten direla.

Neuk ez daukat TELEFONOA PAUSATU horren edo beste TELEFONOA KATIGATU horren kontra deus ere.

Nahi izan dezanak telefonoa pausa dezala eta nahi izan dezanak dezala katiga.

Telefonoa ESKEGItzeko baimena besterik ez dugu behar euskaldunok, zeren laster ukatu baitzaigu eskubide hori.

Euskaltzaindiari esker, oso laster, TELEFONOA PAUSATU edo KATIGATU ezik, azterketak ez dira PASATUko.

Honetan datza problema, arazoa, asuntua, afera eta kontua.

Askatasun gabeko euskara batu, nefasto eta perbertsoa aurkezten digu behin eta berriz Sarasola jaunak, zeina, esan bezala, laster de obligado cumplimiento izango baita.

Una pena. Una puta pena

Josu Lavin

asteazkena, martxoa 15, 2006 7:28:00 PM  
Blogger Erramun Gerrikagoitia said...

Buruz kommentatu duena Jakue Goienetxek "telephonoa pausatu, katigatu, eskegi, kokatu, amatatu, eseki,..." esan nahi dut ze ni ere naizela zalea buruz apportatu ahal duena aleman hizkuntzak guri euskaran, ba dugu segur zer ikasirik an hizkuntza hura, seguru. Kommentario hori ederto dator hemen kommentatzeko nola egin bait du Jakuek baina nik ikusten nuke aproposago an erabili.com non egin duen Sarasolak bere kommentario proprioa.

Nik egingo nuke rebotea plaza hartan ere ze da duena bere valioa eta da haintzat hartzekoa nahiz uste dut ez duen izango erantzunik nola ohikoa da gan akademiko Sarasola. Anima zaitez, nahi bazendu Jakue.

osteguna, martxoa 16, 2006 6:06:00 PM  

Argitaratu iruzkina

<< Home