Mujika-k eta Knörr-ek liburu ezberdinak irakurri ote dituzte?
Nire "Euskararen garabideak" liburuaren argitarabidean, 2002ko Martxoaren 18an jaso nuen e-mail bat, non Inazio Mujika idazle eta editoreak komunikatzen zidan ze berak egina zion liburuari azken repasoa, eta ezin izango niola nik egin nire azken orrazketa:
Inkluso bádaude akatsak zek ez dirudite akatsak, eta bide batez esanda, baten bat Inazio-k berak bere zuzenketan sartua, hala nola an esaldi hori non nik nioen:
Okerrak oker direlarik, Henrike Knörr-ek dedikatzen dú bere iruzkinaren heren bat ki zehaztu, guztiz asaldaturik, akats batzuk:
Kaixo, Jesus,Onartu nuen, nahiz-eta niretzat inportantea zen nire azken begiratu definitibo hori. Gero ikusiko nuen ze geldituak zirén akats batzuk (akatsak neureak dira, jakina; eta seguruenera azken begiratu definitiboa eman banu ere, ez nituen ikusiko, ezta, ondorioz, zuzenduko ere); baina, guztiarekin ere, nire aipatu akats horiek gora-behera, liburua ederki publikatuta dago (eta eskerrik beroenak eman nahi dizkiet hemendik bai Joxerra Garziari eta baita Inaziori berari ere).
..., idazten dizut jakinarazteko edo konfirmatzeko liburua ostiral honetan aurkeztuko dugula, ondo bidez, Donostiako zientzia enpresarialen fakultatean 12,30tan. Tamalez, ezingo diozu azken begiratua ematerik izan, makinatan dagoelako dagoeneko, hala ere, esan behar dizut, neronek irakurri dudala berriz hasieratik bukaeraraino. Aurretik, zuzenketatxo batzuk (gutxi) sartu nituen, hitzen formari zegozkionak bakarrik gehien bat eta Hiztegi Batuaren araberakoak.
...
Inazio Mujika Iraola
Inkluso bádaude akatsak zek ez dirudite akatsak, eta bide batez esanda, baten bat Inazio-k berak bere zuzenketan sartua, hala nola an esaldi hori non nik nioen:
Eta, esan gabe doa, ezkerrera garaturiko euskara jator-garbian ez da osagarri luzerik erabili beharko, ez-eta esaldi menpeko luzetxorik ere, ez-eta egitura konplexutxua duen esaldirik ere, zeren euskararen egitura jator-garbian halakoak ulergaitzak izanen baitira. [18. or.]eta non Inazio-k jarri zidan: "konplexutsua", zein dén justu kontrakoa respektu originala; baina, tira, gauza horiek gertatzen dira. Nik neuk ere, 114. orrialdean jarri nuén "egitear" nontxe esan nahi nuén "egiteke", eta oraindik ez dakidala nólatan egin nuen.
Okerrak oker direlarik, Henrike Knörr-ek dedikatzen dú bere iruzkinaren heren bat ki zehaztu, guztiz asaldaturik, akats batzuk:
Gainerakoan, hizkuntzari buruzko liburu batean, eta estiloaz diharduen liburu batean, kontu pixka bat eska liteke hizkuntzan, hain zuzen ere. Eta argi esan behar da, zorigaiztoz, ugari ugariak direla hemen akatsak. Besteak beste, “nola” baten ondoan “litzateke” bat dugu 78. orrialdean, eta “munduko hainbat hizkuntzek” 114.ean. Komak maiz falta dira. Frantsesezko aipamenetan hutsak ez dira bakanak. Adibidez, “example” dakusagu 54. orrialdean, “exemple” behar denean; “Le basque ne se prête beucoup […] Il va mieux …” ageri da 70. orrialdean, “beaucoup” eta “vaut”-ren ordez, eta abar. Azken adibide honetan, bestalde, Rubiok dio oharrean: “P. Laffite, Grammaire basque […] 896. or”, baina liburuak 489 orrialde ditu bakarrik; 896.a paragrafoa da. Inglesez ez da esaten “syntaxis”, “syntax” baizik (143. orr). Zertako jarraitu? Argitaletxe eta moldiztegietan izan ohi dira zuzentzaileak; betiko joanak ote dira? Horiek ez zuketen liburu hau ona egingo, baina hain zabar ikustean, askoz arrazoi gutxiago dugu seriotan hartzeko.
Nire galdera da: Liburu ezberdinak irakurri ote dituzté Inazio Mujika-k eta Henrike Knörr-ek?
Bide batez, Henrike Knörr-ek berak, bere iruzkinean, jarri dit kakotxen artean "kontra mediokritatea" non-eta nik originalean idatzi bainuen "kontra mediokritate zientifikoa". Knörri ahaztu al zaio adjetiboa? Hori ere akatsa da Henrike, eta, akaso, nire goiko akats horiek guztiak batuta baino larriagoa.
Henrike Knörr euskaltzainak bilatu beharko lituzke argudio sendoagoak tu eztabaidatu nire liburua. [76] [>>>]