asteazkena, apirila 19, 2006

"..., badago beste problema handi bat: diskurtsoa." (Iñaki Ugarteburu)

Dio Iñaki Ugarteburu-k (EHUko Euskara Institutukoa baita) an elkarrizketa bat zein egin baitiote respektu "Espezialitateko hizkerak eta terminologia":
Terminologiaz gain, badago beste problema handi bat: diskurtsoa. Testu teknikoa kontzeptualki askoz sendoagoa da, testu arrunta baino. Kontzeptu asko erabiltzen dira eta kontzeptu horien arteko lotura konplexuagoa da. Horretarako baliabide berezi batzuk behar dira. Gaztelaniaz arazoa erdi konponduta dago, besteak beste, esaldia atzeraka irekitzen delako erlatibozko esaldien bidez. Euskarak bere baliabide propioak behar ditu eta hor erabaki batzuk hartu beharra dago. [Campusa berri, Euskal Herriko Unibersitatearen aldizkaria, 2006ko urtarrila, 28. or.]
Ados.

Bai, esaldia atzeraka irekitzeak (nik aurreraka esango nuke) biziki errazten du fluidade diskursiboa (diskursoa), eta erraztasun (existentzial) hori nabari-nabaria izaten da noiz transmititu-kudeatu nahi baitugu informazio-karga handi, trinko edo/ta konplexua.

Bai, euskarak bere baliabide propioak behar ditu eta hor erabaki batzuk hartu beharra dago. [77] []

Etiketak: ,

6 Comments:

Blogger Avalanche said...

DICTIONARIO VASCONICO

Kaixo adiskideok,

Ondoko leku honetan:

http://romanica.wikia.com/wiki/Dictionario_Vasconico

kargatu dut neure GAZTELANIA-EUSKARA HIZTEGIA.

Zuzenketa asko behar ditu 65.000 sarrerako hiztegi hau.

EUSKARA-GAZTELANIA eran ere kargatuko duket aste honetan (edukin berbera).

Mintzatu naiz neu interesatuta nengoen editorial bakarrarekin eta esan didate ezetz, ez didatela argitara emango, beraz interneten dohainik eskaini beharko dut.

Beste leku honetatik ere akzeditzen ahal da neure hiztegiotara:

http://eu.wiktionary.org

Adeitsuki

Josu Lavin
***********

asteartea, apirila 25, 2006 4:03:00 PM  
Blogger Erramun Gerrikagoitia said...

Zorionak egin duzun lan handi hori gatik. Pena bat, baita ere handia, editorial horrekin ez heldu izana akordio batera.

asteartea, apirila 25, 2006 8:02:00 PM  
Blogger Avalanche said...

Mila esker, Erramun, zure hitz sinpatiko horiengatik.

Euskara-Gaztelania partea ere kargatu berri dut.

Zuzenketa asko behar ditu, zeren maiz M letraren ordez hutsune bat agertzen baitzait.

Baina egin nahi dudanaren ideia egiteko' aski dateke.

Biderik errazena hiztegiotara heltzeko da:

http://eu.wiktionary.org

zeinek eramaten baitzaitu neure leku proprioa den:

http://romanica.wikia.com

Adeitsuki

Josu Lavin
***********

asteazkena, apirila 26, 2006 12:01:00 AM  
Blogger Avalanche said...

ARMIARMA

Adiskide maiteak,

Suposatzen dut ezagutzen duzuela ondoko leku hau:

www.armiarma.com

Hemen eskaintzen dizuedan trukotxo honen bidez:

http://www.google.com/advanced_search?hl=eu&q=+site:armiarma.com

bilaketa bikainak egiten ahalko dituzue ARMIARMAko artxibo guztietan barna murgildurik.

Egizue froga eta on degizuela!

Josu Lavin
***********

osteguna, apirila 27, 2006 6:56:00 PM  
Blogger Raimundo Rubio said...

Eskerrik asko hiztegiagatik.
Batzutan itzulpenak egiteko,gazteentzat, behar direla iturri desberdinak, dena ez dago euskaltermen.

larunbata, maiatza 20, 2006 7:25:00 AM  
Blogger Raimundo Rubio said...

Nik ez dut uste euskara arazo berezia duenik, idazten dakiena badaki. Gertatzen dena zera da, gazteleraz ere jende asko idazten du eta ez daki idazten.Euskaraz idazteko orduan,askoz txarrago.

larunbata, maiatza 20, 2006 7:30:00 AM  

Argitaratu iruzkina

<< Home