asteartea, maiatza 27, 2008

Erantzun esplizitoen galdegaia (III): Leiçarraga

Ioannes Leiçarragak 1571an zuen argitaratu galderantzun sorta bat, non, jakina, agertzen dira erantzun esplizitoak. Leiçarraga, azpimarra dezagun, dá aitzindari eta mugarri an euskal prosa nahiz soilik egin itzulpenak (berak eta bere lankideek, zeren badirudi neurri batean talde-lana izan zela itzulpen-sorta hura), hori bai: oso itzulpen zainduak, landuak eta arreta handiz eginak. Ikus Patxi Salaberri Muñoaren hitzetan:
Obrari gagozkiolarik, bereziki azpimarratu beharrekoa da, batetik, Leiçarragaren ardurapeko itzulpen edizioak ... oso zainduak, landuak eta arreta handiz eginak izan zirela, ... [Iraupena eta lekukotasuna, 61 or.]
Areago, lan horietan Beraskoitzeko apaizak eginen zuen proposamen linguistiko berri eta modernoa:
Oro har, bi maila bereizi behar dira itzultzaile-taldearen formula horretan: batetik, euskarari, hizkuntza bezala, proposamen linguistiko berri eta moderno bat eskaintzen diona eta, bidenabar, Leiçarragak berebiziko ekarpena egin zuela erakusten duena, ... [63 or.]
berdin nola gertatzen zen beste hizkuntzetan ere:
Eta egia da beste hizkuntzetan gertatutako peralelismoek hori baino ez dutela erakusten. Luteroren Bibliaren itzulpena, esate baterako, alemanera idatziaren funtsezko oinarri bilakatu zen eta behin betiko bultzada eskaini zien literatur hizkuntzaren finkapenari eta modernizatzeari. [61 or.]
Edonola den ere, eta gure aferari helduz, konproba dezagun nola Leiçarragak ez zuen izan arazorik ki erabili aditz-osteko fokuak, baita erantzun idatzietan ere:
[Ministrea] Orain, eçagutze horren sommarioa cein den, hireganic labursqui ençun nahi niquec.
[Haourra] Hura da Christino guciéc eguiten duten fedearen confessionean: cein communzqui ...
...
[M] Eta cer erran nahi da Iesus.
[H] Iesus erran nahi da hambat nola Saluatorea, ...
...
[M] Eta Sacrificadoregoa ceric da?
[H] Haur da Iaincoaren aitzinean presentatzeco officioa eta authoritatea, ...
...
[M] Gatocen orain hirurgarren partera.
[H[ Hura da Spiritu saindua baithan dugun sinhesteaz.
...
[M] Cer da Eliça catholicoa?
[H] Hura da, Iaincoac vicitze eternaleco ordenatu eta elegitu dituen fidelén compainiá.
...
[M] Cer da Penitentiá?
[H] Penitentiá da, gaizquiaz desplacer ukaitea eta unguiaren onhestea Iaincoaren berldurretic proceditzen dela ...
...
[M] Cer erran nahi da tentationea?
[H] Leku hunetan tentationea erran nahi da deabruaren finecia eta enganioa, ceinéz ...
...
[M] Cer da Sacramendua?
[H] Sacramendua da, Iaincoaren gureganaco amorioaren testificatione exteiorbat, ceinec ...
...
[M] Hobequi adi ditecentzat, gaitecen bataz eta berceaz bereciqui mintça. Eta Lehenic, cer da Baptismoaren significationea?
[H] Baptismoak ditu bi parte. Ecen hartan Iaincoac representatzen draucu gure bekatuén barkamendua, eta guero gure regenerationea, edo spirituzco arramberritzea.
Azken erantzun hori, esan nahi baita: "Baptismoak ditu bi parte", oso da argigarria. []

--------------------------------
Ikus:
1.: Galdegai-legea: ezta galderantzun idatzietan ere
2.: Erantzun esplizitoen galdegaia (II): Peru Abarca

Etiketak: ,

10 Comments:

Anonymous Anonimoa said...

Aupa Jesus,
agian tronpatzen naiz, baina aipatzen dituzun orrialdeotako lanaren erreferentzia emango zenidake, mesedez? Ziurtatu nahiko nuke ez dudala neure paperen artean.

Eta beste gai bat ekarriz, irakurri al duzu euskomedian dagoen ikerlana?
http://www.euskomedia.org/leizarraga

ostirala, ekaina 06, 2008 1:43:00 PM  
Blogger Jesus Rubio said...

Kaixo Kristina:

Goiko aipuen erreferentzia osoa da hauxe:

Patxi Salaberri Muñoa, 2002,
Iraupena eta lekukotasuna.
Euskal literatura idatzia 1900 arte
, Elkar, Donostia.


Bestalde ez nuen ezagutzen hori-gunea zein ematen duzu (eskerrik asko). Egon naiz irakurtzen eta oso interesgarria iruditu zait. Handik bi kontu ekarriko ditut hona:

1.: Xabier Kintanak dio:

Orobat gertatzen da gaurko euskaldunon belarrietarako perpaus bitxi eta harrigarri askorekin ere, eta
horrek euskara zaharraren sintaxia hobeki aztertzera
bultzatu beharko gintuzke:
Cergatic hori eguiten duçue? (Mark. 11,3). Nor
haourtcho haur içanen da? (Luk, 1,66). ...


Eta gauza da ze testu zaharretan ez dela hain arraroa galdetzailea eta aditza elkarrekin ez aurkitzea. Horrek erakusten du nola galdegaiaren legea ez zuten betetzen ezta galderetan euretan ere.

2.: Henrike Knörr-en aipu hau ere ekarri nahi dut hona:

Además, Leizarraga no estaba solo:

“...esperando asimismo que habría personas más capaces que yo [Leiçarraga] para ayudar en la tarea (como así ha sucedido en efecto cuando, por orden del sínodo del Bearn, se ha planteado el revisar y cotejar el trabajo)...”.


Beraz, badirudi ze Leiçarragak zuen gauzatu itzulpena, eta lankideek zutela parte hartu an berrikuspena.

astelehena, ekaina 09, 2008 10:41:00 AM  
Anonymous Anonimoa said...

Oso lan eskerga egin dute lagun horiek.

"Eta gauza da ze testu zaharretan ez dela hain arraroa galdetzailea eta aditza elkarrekin ez aurkitzea."

Dena den, Leizarragak (et al.) egokitutako testua zaharra da, edo "zaharkitua"? (galdera erretorikoa). Zeren, nire uste apalean, Leizarragarena testu berezia da.

astelehena, ekaina 09, 2008 9:00:00 PM  
Blogger Jesus Rubio said...

Leiçarraga kontzienteki saiatu zen sortzen (iparralderako) euskara-eredu bateratu eta kultu bat, zeinetan ez ziren falta berezitasunak. Ikus Patxi Salaberri Muñoaren hitzetan:

"Oro ar, hizkuntz ezaugarri zenbait biltzen duen grafolekto bat eratzetik etorriko zen batasun hura eta, noski, Iparraldeko euskalkietatik jasotako formak eta lexikoa izango ziren haren hizkeraren ezaugarri: zenbaitetan zubereraren eta baxenafarreraren kolorea zeraman lapurtera bilakatu zen hizkuntz aukera haren oinarri, betiere kultismoz betea, baina forma zahar-jatorrak ahaztu gabe. Ildo honetatik, azpimarratu beharrekoak dira aditz sistema arkaikoa (zedin, zezan bezalakoak ez dira subjuntiboaren baliokoak, indikatibo iraganarenak baizik, hots, egungo zen eta zuen), hitanoaren erabilera (literatura erlijiosoaren tradizioan azkena, Kontrarreformak berehala ezabatuko baitzuen begirunerik adierazten ez bide zuen arrunkeria hura), aditz trinkoaren erabilera naroa (haitsa: jausi-ren inperatiboa; zarreitzan: jarrai-ren lehenaldia...), etab." `[64 or. (letra beltzituak neureak dira, letra etzanak ez)]

Bai, Leiçarragak zuen egin aukera linguistiko konkretu, kontziente, eta serio bat afin burutu hua-lan erraldoia zein enkargatua zion ha-erregina hon Nafarroa, Ieanne d'Albret. Eta esan daiteke ze, Leiçarragarekin, euskal prosak zuen izan inaugurazio solemnea.

asteartea, ekaina 10, 2008 10:23:00 AM  
Blogger Erramun Gerrikagoitia said...

Kristina, hartzen ahal zenduke zaharkitutzat skribitzea ondokoa eta ondorioz txartzat?

== Cergatic hori eguiten duçue? (Mark. 11,3).

== Nor haourtcho haur içanen da? (Luk, 1,66). ...

Zuretzat eta extrapolatuz guziontzat orai an euskara "modernoa" soil onhartzen eta ontzat hartzen litzateke beste ondoko forma korrektuak?

== Zergatik eguiten duzue hori? (Mark. 11,3).

== Nor izanen / izango da haurtxo haur / hau? (Luk, 1,66). ...

osteguna, ekaina 12, 2008 8:04:00 AM  
Anonymous Anonimoa said...

Eskerrik asko zure iruzkinengatik, Jesus.
Erramun, ez dut idatzi "zaharra=txarra, arbuiagarria". Adibidez, ipuin on bat kontatzeko/bizitzeko, berdin erabil daitezke telebistako marrazki bizidunak edo kamishibai bateko irudiak. Nik neuk behintzat, txikitan berdin gozatzen nituen.
Ondo ibili!

osteguna, ekaina 12, 2008 8:20:00 PM  
Blogger Erramun Gerrikagoitia said...

Eskerrak zuri ere Kristina zure argibidea gatik. Espero nuen, gainera, hori izango zela erantzuna baina ondo dago argitzea hori.

osteguna, ekaina 12, 2008 9:07:00 PM  
Blogger Viva said...

Antisimetriaren hipotesia vs buru parametroa
euskararen oinarrizko hitz hurrenkera ezbaian

Egileak: Iñigo Arteatx, Xabier Artiagoitia, Arantzazu Elordieta (arg.)
Argitaletxea: UPV/EHU
Orrialde kopurua: 219
ISBN: 978-84-9860-070-4

Ezaugarriak: Izenburu luzeko liburu honen azpian, euskal sintaxiaren perpaus egitura ulertzeko modu bi kontrajartzen dituzten artikuluak (denak gaur egungo gramatika sortzailearen ikuspegitik idatziak) ezkutatzen dira: artikulu batzuetan euskarak oinarrian osagarri-buru hurrenkerari jarraitzen diola defendatzen den bitartean, beste batzuetan, antisimetriaren bidetik, euskarak ere funtsean buru-osagarri hurrenkera daukala esateko dauden argudioak aurkezten dira. Euskal gramatikaren eta gramatika unibertsalaren inguruko goi-mailako eztabaida zientifikoa dena batez ere euskaraz eta modu ahalik eta ulergarrienean ematera dator liburu hau, interesa izan dezaketen irakasle eta ikasleen lagungarria.

euskonews

asteazkena, ekaina 18, 2008 12:14:00 AM  
Blogger Gilen said...

Eta euskarak zenbakiak taxutzen dituen modua, ba al da ere oztopo bat pensuaren jarioarentzat? Eman begiratu bat artikulu honi:

http://www.gaur8.info/edukiak/20080614/82304/Euskarak-zenbakiak-osatzeko-duen-era-bitxiari-esker-hizkuntzak-kalkuluetan-eragina-duela-frogatu-dut

larunbata, ekaina 21, 2008 5:59:00 PM  
Blogger Jesus Rubio said...

Eskerrik asko, Anton u eta Gilen.

Hipotesi antisimetrikoari buruz zerbait idatzi dut an hurrengo mezua, eta gehiago ere hitz egin beharko dugu aurrerago.

Zenbakiei buruz zerbait idatziko dut, baina izan beharko da beste momentu batean.

asteazkena, ekaina 25, 2008 12:52:00 PM  

Argitaratu iruzkina

<< Home