astelehena, apirila 28, 2008

Erantzun esplizitoen galdegaia (II): Peru Abarca

Juan Antonio de Mogel-ek 1881ean argitaratu zuen bere Peru Abarca famatua, zeinen titulu osoa dén:

  • EL DOCTOR PERU ABARCA, CATEDRÁTICO DE LA LENGUA BASCONGADA EN LA UNIVERSIDAD DE BASARTE ó DIÁLOGOS ENTRE UN RÚSTICO SOLITARIO BASCONGADO Y UN BARBERO CALLEJERO LLAMADO MAISU JUAN.

Erantzun esplizitoen estruktura aztertu nahi dugularik, esango genuke ze liburu hau bi aldiz zaigula interesgarri: alde batetik zeren liburuaren protagonista suertatzen zaigú euskararen katedratiko, Moguelen hitzetan; eta bestetik zeren euskararen jakintsu horrek mantentzen dú elkarrizketa aski luze bat (kin bere mintzakide Maisu Juan) non alternatzen dirén galdera eta erantzun esplizituak, nola nahi eta behar genuen guk an gure azterketatxo hau.

Ikus ditzagun, ba, Abarcaren erantzun esplizito batzuk:

[Maisu Juan] ¿Cer da epallia?
[Peru] Epallia da zuc carnaceruba esango ceunsquiona. [52. or.]

Ikus hau ere:

[MJ] Adisquidia, ¿cer da erretilluba?
[P] Erretilluba da euscaldunen platera. Ecarrico deuscuben erretilubac euco ditu guichienez berroguei urte, ta iraungo dau beste aimbeste urtian. [54. or.]

eta ondoko hau ere, ezin laburragoa:

[MJ] ¿ce icen dozu?
[P] Niri esaten deuste Peru batzuk, bestiac Perico: ... [56. or.]

Gure katedratikoak erabiltzen ditú modu guztietako erantzunak, hala nola:

[MJ] Esaidazu, Peru, ce ganadu daucazun echian.
[P] Daucaguz buztar-idi bi, bata belleguija, bestia zurija. ... . Daucaguz bigae bat, bigancha bi. Badauzcaguz oneez ostian zortzi basa-bei, ta basa-idisco galant bat, ta isten dot esan baga daucaguzala cecin-idi bi; bata echerako, ta bestia salduteco. [109. or.]

Aurreko erantzun horretan, apárte erabili galdegai posverbala, darabil aditza aurren-aurrena, ikusten denez. Erantzun beraren bigarren esaldian ere, hasieran doa aditza, hirugarrenean erabiltzen du "ba-" aurrizkia, eta laugarren batean berriro erabiltzen du aditza aurrena, bárik arazorik. Orrialde berean ikus honako bi aleok:

[MJ] ¿Ceri esaten deutsazu chaala, ta ceri urrucia? ...
[P] Chaala esaten jacó edocein beicumeri, dala arra, dala emia; ... [109. or.]

[MJ] ¿Ezdaucazu ganadu lanadunic?
[P] Bai, daucaguz laroguei guiberri; iruroguei ardi, aari bi, ta zortzi auntz. ... [109. or.]

Beste bi ale:

[MJ] ¿Nun dira zure seme, alaba ta otseiñac?
[P] Batzuc juan zirian solora, ta bestiac basora iraurquiñac batuter: ... [119. or.]

[MJ] ¿cembat opiciale dira, ta cer aloguer emoten jaquee?
[P] Dira lau biarguiñ; Ijelia, Urtzalla bi, ta Gatzamallia. ... [125. or.]

Nik uste argi gelditzen dela ezen Peru Abarcak ez zuela erabiltzen galdegai-legea, ezta elkarrizketan ere, ezta ere galderantzun esplizitoetan. [135] []

--------------------------------
Ikus: Galdegai-legea: ezta galderantzun idatzietan ere

Etiketak: ,

17 Comments:

Blogger Erramun Gerrikagoitia said...

Esaten da hau

Juan Antonio de Mogel-ek 1881ean argitaratu zuen bere Peru Abarca famatua,

baina hobeto legoke esan izan balitz

Juan Antonio de Mogel-en Peru Abarka famatua argitaratu zuten 1881ean,

zeren ordurako -1881- hila zegoen aspaldi handian gure Mogel; (Eibar 1745- Markina, 1804), hortaz pasatuak ziren 77 urte danik hil zela an 1881.

astelehena, apirila 28, 2008 10:21:00 PM  
Blogger Gilen said...

Ikusazue zer mapa kuriosa. Munduko hizkuntzen Subjektu, Objektu eta Aditz ordenari dagokio. Haren arauera euskarak SOV egiturá du, beste 497 hizkuntza gehiagok bezala. Euskarari dagokion boribilean klikatu eta ikusiko dituzue referentziak:

http://wals.info/feature/81?tg_format=map&v1=c00d&v2=cd00&v3=cff0&v4=dff0&v5=dd00&v6=d00d&v7=cccc#

astelehena, apirila 28, 2008 11:23:00 PM  
Blogger Jesus Rubio said...

Bai, arrazoi duzu Erramun. Moguel apaiza bizi izan zen inter urteak 1745 eta 1804, eta bere Peru Abarca bukatu zuen an 1802. Beraz, Moguelek Peru Abarca zuen idatzi ia 80 urte lehenago ezen gertatu publikazioa, an urte 1881.

Datu hori, gainera, guztiz pertinentea da hemen. Eskerrik asko Erramun.

asteartea, apirila 29, 2008 9:08:00 AM  
Blogger Jesus Rubio said...

Bai, Gilen, mapa sinkroniko horiek oso dira interesgarriak, zeren erakusten dituzte tendentziak zein behar dute azalpen egokia (nahiz tendentzia sinkronikoak izan).

Hala ere, mapa (sinkroniko) horietan ez da zehazten nondik nora aldatu ohi diren hizkuntzak (tendentzia diakronikoak), eta datu hau iruditzen zait interesagarriena eta esanguratsuena.

Esan nahi baita ze SVO eta VSO hizkuntza asko (gehienak?) izan dira lehenago SOVak, baina oso SOV hizkuntza gutxi izan dira lehenago SVO edo VSO (oso arraroa da norabide hau, eta gertatzekotan, oso baldintza berezietan gertatzen da).

Buruz referentziak, bistan da ez dela agertzen referentzia hon Bittor Hidalgo.

asteartea, apirila 29, 2008 10:06:00 AM  
Anonymous Anonimoa said...

Kaixo,
Hemen ere ematen dute mapa horren berri:

http://www.argia.com/albistea.php?id=31272

asteartea, apirila 29, 2008 5:25:00 PM  
Blogger Jesus Rubio said...

Bai, eta hauxe da helbide zehatza hon The World Atlas of Language Structures (WALS):

wals.info

Hantxe irakur dezakegu hurrengo hau buruz WALS Online:

It is a separate publication, edited by Martin Haspelmath, Matthew S. Dryer, David Gil and Bernard Comrie (Munich: Max Planck Digital Library, 2008).

Kuriositate modura esan ze goiko lau editore horietako bakoitza izan da noizbait aipatua an blog hau. Ikus hurrengo estekak:

Martin Haspelmath

Matthew S. Dryer

David Gil

Bernard Comrie

asteazkena, apirila 30, 2008 9:44:00 AM  
Blogger Gilen said...

Arestion Josuk zuzendu du Erramunen blogean beronen esaldi hau,

- Holan, eremu erdaldunetik mistora pasauko dira Aranguren, Galar, Beriain eta Elortzibar.

honela:

- Holan, Aranguren, Galar, Beriain eta Noain Elortzibar pasauko dira eremu erdaldunetik mistora.

Argudiaturik ezen "Informativoagoa delacotz SUBJECTUA + VERBOA + COMPLEMENTOAC"

Eta nik arrazoia eman diot. Baina gerora, esaldi horrek pensarazi dit ezen SVO ordena ez dela beti-beti komunikativoki egokiena.

Konparazione, esaten badut:

- Nire logelako leihotik ikusten dira trein estazioa eta burdinola zahar bat.

Ez al dut kasu horretan erabiltzen aurrena konplementua eta azkenean subjektua?

osteguna, maiatza 01, 2008 11:22:00 AM  
Anonymous Anonimoa said...

"-Nire logelako leihotik ikusten dira trein estazioa eta burdinola zahar bat.

Ez al dut kasu horretan erabiltzen aurrena konplementua eta azkenean subjektua?"

Ziur ez nagoenez, galdetzen dut:
"pasatuko dira(=joango dira)" eta "ikusten dira" aditzetako argumentuen eskakizunak berdinak dira?
Lehenengoan, subjektua ikusten dut, baina bigarrenean, niretzat "trein estazioa eta burdinola zahar bat" objektuak dira, eta subjektua, aldiz, logelako leihotik begira dagoena.

Edozelan ere, S,V,O libreki konbinatzeari ederto deritzot, batzuetan elkar ulertzeko deserosoa den orden bakar bat moldatu beharrean.

osteguna, maiatza 01, 2008 5:42:00 PM  
Blogger Josu Lavin said...

Gilenec erran du:

Eta nik arrazoia eman diot. Baina gerora, esaldi horrek pensarazi dit ezen SVO ordena ez dela beti-beti komunikativoki egokiena.

eta Josu Lavinec arrapostu:

Duda bat ere gabe, ez euscaraz ez eta erdaraz ere.

igandea, maiatza 04, 2008 9:50:00 PM  
Blogger Jesus Rubio said...

Ordena informatiboa ez da berez SVO, baizik thema-(transizioa)-rhema, hau da, halako ordena non doa igotzen dinamismo informatiboa, harik-eta ailegatu tu foku informatiboa (F2).

Gauza da ze, thema izaten da subjektua, transizioa izaten da aditza, eta rhema izaten da objektua. Hau da, existitzen dira korrelazio sendoak ze lotzen dute subjektua kin thema, transizioa kin aditza, eta objektua kin rhema.

Horregatik, behar komunikatiboak konplexuagoak egiten direnean, hizkuntzak jotzen dute tu estruktura SVO; hau da, jotzen dute tu gramatikalizatzea estruktura SVO.

astelehena, maiatza 05, 2008 10:24:00 AM  
Blogger Jesus Rubio said...

Diozu, Krstina:

Ziur ez nagoenez, galdetzen dut:
"pasatuko dira(=joango dira)" eta "ikusten dira" aditzetako argumentuen eskakizunak berdinak dira?


Badirudi ze pasatu eta ikusi aditzen argumentuek ez dituztela rol-eskakizun berdinak.

Edonola ere, argumentuen rolak (demagun, esperimentatzailea edo gaia) ez du determinatzen funtzio gramatikala (demagun, subjektua edo objektua), ezta funtzio diskursiboa ere (demagun, thema edo rhema), nahiz-eta, hemen ere, lotura egon.

Kasu argi bat dira estruktura pasiboak, non subjektu psikolojikoa (egilea edo esperimentatzailea) bihurtzen da osagarri gramatikala eta izaten da rhema diskursiboa; bitarten, beste alde batetik, objektu psikolojikoa (gaia) bihurtzen da subjektu gramatikala (pazientea) eta izaten da thema diskursiboa.

astelehena, maiatza 05, 2008 11:36:00 AM  
Anonymous Anonimoa said...

Aupa Jesus,
modu sinple eta azkar batean adierazi nahi nuen neure ideia, saiatuko naiz hurrengoan hobetzen.

Nire galdera gehiago zen euskarazko esaldi inpertsonalei buruz. Orduan, zure ustez, nor da "S" Gilenen esaldian? Ikuslea edo "trein estazioa eta burdinola zahar bat"?
Ez dut egunotan denbora asko, orduan ez zaitezte larritu nire galdera erantzuten :)

astelehena, maiatza 05, 2008 8:10:00 PM  
Blogger Jesus Rubio said...

Gilenen esaldia da:

Nire logelako leihotik ikusten dira tren estazioa eta burdinola zahar bat.

Subjektua (esan nahi baita subjektu gramatikala edo S) da "tren estazioa eta burdinola zahar bat". Eta froga da ze baldin ikusiko balitz soilik "tren estazioa", orduan aditza singularrera pasatuko litzake:

Nire logelako leihotik ikusten da tren estazioa.

Bestalde, suposatuz ze "tren estazioa eta burdinola zahar bat" dela rhema (edo, nolabait esan, informazio berriena), orduan esaldi horretan rhema da subjektua, eta daukagu estruktura informatibo bat non subjektua doa atze aditza.

asteartea, maiatza 06, 2008 10:48:00 AM  
Anonymous Anonimoa said...

Eskerrik asko erantzuteagatik, Jesus, ondo ulertu dizut esaten duzuna. Dena den, nire mezuak errepasatu ditut, eta uste dut ezen txarto interpretatu dudala Gilenen esaldia. Eta nire azalpena ez da fina izan, ez naiz nahi nuen moduan azaldu, barka lagunak.

asteartea, maiatza 06, 2008 4:52:00 PM  
Blogger Gilen said...

Kristina, explikatuko al duzu zertan duzun gaitz iterpretatu nire esaldia eta zergatik zure azalpena ez den izan fina?

asteazkena, maiatza 07, 2008 1:49:00 AM  
Blogger Erramun Gerrikagoitia said...

Guzioi goraintzi hemendik tik Atlantikoaren -potxingoaren- bestaldea. Hile hontan segituko dut bloga ahal bezain moduan. Behintzat irakurriko dut lantzean behin.

Animo guziok.

Calgary, Canada.

asteazkena, maiatza 07, 2008 5:02:00 PM  
Blogger Jesus Rubio said...

Agur bero bat, Erramun.

ostirala, maiatza 09, 2008 8:33:00 AM  

Argitaratu iruzkina

<< Home