Harribitxi bat: Seber Altube, defendituz eta erabiliz tresna prepositiboak
Jarraian duzu, irakurle, oso-osorik, eta beherago artikuluaren irudi bat ere ("Erderakadarik txarrenak IV" Euzko Gogoa (II'garren urtea. 1951 gko.Azilla-Gabonilla. 11-12 garren zenbakiak):
__________________________________________________________
Euskaldunok izketan ari geranean, esakun labur zamarrak baizik eztitugu erabiltzen (au, errikoi-izkera guzietan gertatzen da). Eta aitatu ditudan «atze-ezarkin» oik eta oien antzeko guziak, beti jator erábili oi ditugu, naiz-eta, erderaz, itxulitara entzun eta ésan. Ona emen olako esakunak bi izkuntza oietan:
(Igandean ez) «astelenean BAIZIK»
(Ioango naiz) «astelenean ERE»
«Biak eskola lagun izan ziraLAKO»
«Ori guziori egia BA-litz»....
«Lagun txarrekin ibili eztedi-N»
«Ori ola izan-ARREN»
Erderaz
(No el domingo) «SINO el lunes»
(Iré) «TAMBIEN el lunes»
«POR QUE los dos fueron condiscípulos»
«SI fuera verdad todo eso»....
«PARA QUE no ande con malos compañeros»
«AUNQUE eso sea así»
Eta abar eta abar....
Baiña errikoi-izkeraz kanpo (au da, ikas-gai gaitzetan, sermoi aundikoietan eta abar) orrako oik baiño esakun askozaz luzeagoak erabili bearra izán oi degu, eta orduan sortzen zaigu (maiz, geu konturatzeke) euskerazko «atze-ezarkin» oik «aurre-ezarkin» biurtzeko jokera, lehia.
¿Zerk gaitu ortaratzen?
Lenengo ta bein, jakiña, erdal-joskerak, joskera onek gure belarri ta zentzua, gitxi-asko, kutsatuta idukitzeak.
Baiña bádá beste motibu bat ere, auxe: ideia bat itzez agertzeko, esakun luxe ta inguru-mari askokoa irun bearra degunean' ideia orren «semantika» zentzuna (ots, -BAIZIK, -ERE, -LAKO ta abar gramatikakiek ezagut-arazten duten zentzuna) al-bait lasterren agertu bearra séntitzen degu; gramatikaki oik beranduegi ezartea, kaltegarri ésten degu, zerren-eta berandutze orrek, delako esakun luzearen semantika zentzun ura, illunpetan iraun-arazten baitu azkenerarte. Ordea, gramatikaki oik, esakun luzearen asieran jarri ezkero' esakun oien «aurre-argilari» tzako opizioa egiten dute.
Prantzezena bezelako idatz-izkuntza zeatz eta ongi landuek, arduraz záintzen dituzte olako gramatika-legeak. Ona emen ejenplu bat:
«Le mal réside tout entier EN CECI, que la personne me rend pas 'a la personne ce que selon sa prope conscience elle le doit» (1). Esakun onetan, «aurre-argilari» opizioa, mayuzkulaz idatzi dedan gramatikakiak egiten du; jarri dezagun or «EN CECI» ordez «EN» utsik (gazteleraz oi dan bezela), eta esakun ori asko illunpetzen da.
Ona beste ejenplu bat: «L'autre observation concerne CE FAIT qu'á l'heure actuelle l'idée laíque est notre meilleur mogen d'influence á l'étranger» (1). Emen ere CE FAIT itzak áurre-argitzen du geroko guzia.
Euskeraz, erri-izkeraz, diardugunean máizen erabili oi ditugu oien antzeko «aurre-argilari» itzak; geien-geienez, «ZER» suztraiezkoak: «ZERA» «ZERTU» «ZERAGAITIK» «ZEREKO-ZERA» ta abar eta abar. Idatz-euskeraz ordea, eztegu apróbetxatzen «aurre-argilari» jator, ugari ta balio aundiko oiek eskeintzen diguten aberastasuna.
Baiña «ZER» orrezaz-kanpo ere, baditugu «aurre-argilari» oietako itz banaka batzu; ikus dítzagun:
1o. BALDIN. - Erderaz «SI» (condicional) aurre-ezarkiñaz asitako esakun luzerik-luzeenak ere' euskeraztu génitzake, argi ta aitze-errez, aurre-argilari, BALDIN itza jarrita. Azkenengo nere idatz-atalean (E.G. 11-12, 48) lapurtar idazleen erderakada itxusi batzu aztertzen ari giñalarik' urrengo esakunau agértu nuan, zuzentze-ejenplutzat: «BALDIN gaurko gezurrak biar egi, eta gaurko egiak biar gezur biurtu litezkeala norbaitek esan Ba-leza»...
2n. BAITA. - Baldin 1o. lege orren kontra, sortzaldeko euskal-idazleek utsik geien egin oi badute' 2n. onen kontra sartzaldekook géra pekatari bakar. Azken-aurreko idatz-atalean (E.G.9-10) ikusi génituan BAITA itz ori gaizki erabilizko erderakadak, ola: «BAITA kanpotarrak» (gaizki); «BAITA-ERE kanpotarrak» (au ere gaizki); «BAITA kanpotarrak ERE» (ongi).
Onelako esakunak, BAITA itza gabe ere, maiz eta maiz esán oi ditugu, ola: «Nai nuke ori ERE» «Irabazi ERE egin det» eta abar. Baiña BAITA itz ori, «aurre-argilari» ederra degu, batez ere esakun luzeentzat, ola: «BAITA gaurko gezurrak biar egi, eta gaurko egiak biar gezur biurtu litezkala norbaitek esan baleza ERE»...
3n. ZERREN-ETA.
- Zergaitikako esakunak -dicciones causativas-, euskeraz, urrengo
atze-ezarkin oiezaz márkatzen ditugu: -LAKO «leiala daLAKO»-, BAIt- «leiala BAIta»-, eta «leiala dá-TA»-... Baiña esakun luzeetan, «aurre-argilari» itzen bat ezarri ói degu maiz, erri-izkeraz ere: sartzaldeko euskaldunok «ZE» edo «ZEGAITI-ZE»...; sortzaldekoek «ZEREN» «ZEREN-ETA» -2- «ZERREN-ETA»... Jatorriz, erdera kutsua dute zergaitikako aurre-argilariok, baiña, nere ustez, bear-bearreko ditugu, direlako esakun luzeetan, ola: «-Kontuz ibili-, ZERREN-ETA, gaurko gezurtzakoak biar egi, eta gaurko egitzakoak biar gezur biurtu BAIlitezke». [Altube, 1951]
4n. BAIZIK-ETA - Badira, euskeraz, «conjuntivo« direlako itz batzu, jatorriz atze-ezarkintiar diruditenak, baiña gaur, aurre-ezarkintzat erabiltzea egoki derizkigunak: BERAZ, AGIAN, ORDEA, BA[edo BADA], BAIÑA -N- ... eta abar. BAIZIK itza ere, jokera orixe artzen ári zaigula dirudi, baiña nere belarriek beintzat, eztute ain gozo-esten toki-aldatze au. Orraitio, esakun luzeetan, itz orreri -ETA ezarrita' pasagarri dirudi, ola: «-Eztu ori esan-, BAIZIK-ETA, gaurko gezurtzakoak biar egi, eta gaurko egitzakoak biar gezur, biurtu lítezkeala».
Esakun ori, ola bukatuta, ¿ezta motx-zamar gelditzen? Neri ala iruditurik' olako esakun luze bi, urrengo oik bezela asi ta bukatu izan ditut:
a) «(Eztu ori esan), EZPEREN, au...ori...ta bestea BAIZIK» [E-G.1-12,47]
b]»(Estu ori esan), BAIZIK-ETA, au...ori ...ta bestea BAIZIK» [E:G, 8:10,19.
Baiña bi esate moduok (batez-ere bigarren au) ezin onetsi genitzake. Egokiago génituke, beraz, urrengo oik:
c- «(Eztu ori esan), ZERA BAIZIK, au...ori...ta bestea».
d) «(Eztu ori esan), BAIZIK-ETA, au....ori...ta bestea»
e) «(Eztu ori esan), au....ori...ta bestea BAIZIK»
Guzietatik, azkenengo au degu jatorrena; baiña or, gorago esan degunez, berandu iríxten zaigu «BAIZIK» gramatikakia, eta ola, esakun ori, illun zamar agértzen zaigu azkenera eldu arte.
5n. Erdel-izkuntzek, badituzte, bi ta iru «aurre-argilari» itzez asi esakunak, ola berbarako: «(No me enfermé por eso), SINO, PORQUE, APESAR de haberme recomendado el médico un ayuno riguroso, comí y bebí más de de lo debido».
Orra or, erderaz, iru «aurre-ezarkin»; eta eraberean' iru «aurre-argilari». ¿Nola oik, eta esakun oso ori, argi eta edo-norentzaco aitre-errez euskeraztu?
Euskera jator-jatorrez, erderazko iru «aurre-ezarkiñok,» euskerasko iru «atze-ezarkiñez» beár genituke ordeaztu, eta iru oik ere' erderazkoen itxulitara (atzekoz-aurrea) elkar jarraitzen dutelarik (1); ikus:
A) «(Enintzan orregatik gaixotu), medikuak baru-gogor egiteko agindu-ARREN, bear baiño geiago jan-ta-edan egin nuaLAKO BAIZIK».
Au génukeala, esan det, euskal-joskera jator-jatorra; baiña, nere ustez, argiago ta aitze-errezago beste joskera au:
B) «(Enintzan orregaitik gaixotu), BAIZIK-ETA, medikuak baru-gogor egiteko agindu-ARREN' bear baiño geiago jan-ta-edan eign nuaLAKO».
Edo-ta, B) orren asiera, ola aldatuta:
C) «(Enintzan orregaitik gaixotu), ZERAGAITIK BAIZIK, medikuak...
Errepetitu degunez, lenbiziko joskera (A) degu jator-jatorren, baiña ez argien eta ulertze-errezen. Baiña akatz ori gora-bera, txukun-zale purrukatuek' orixe aukeratuko dute dudatzeke. Berdin egíngo dute goragoko esakunetzaz ere: nere ustez bear-bearreko diran «aurre-argilari» aietatik, bat-edon-bat beintzat (3ngo «ZERREN-ETA» noski), eztute beingo-beingoz ontzat artuko.
Ni neroni, barka-zaleago naiz olako erabagietan: beti beldur, euskaldun xeeak, eskola gutxikoak, uxatu eztitzagun; eta oietariko ditugu euskaldunik begikoenak, maitagarrienak, ots, euskaldun utsak, betieuskeraz diardutenak, euskera beste izkuntzarik eztakitenak...
Eta oiei laguntzea degu egitekorik bearrekoena, premiñazkoena, zerren-eta, euskerak biotzekoen dituan seme oik galdu ezkero' gure izkuntza maitearenak egin du.
Baditu, bai, euskerak beste premiña bear-bearrekorik asko ere: landutzea, txukuntzea, aberastutzea...; baiña, nik neronek, au ere, euskaldun-uts aien mintzatze modua, al-bait geien errespetatuz egin bear dedala uste izaten det: aiek egunero darabilzkiten itzak geiegi baztertu gabe; aiek errezen ulertu litzaketen itzak eta esakunak geiegi gaitz-etsi gabe; sarri, garbiago edo jatorrago dirudizkidan beste batzuez, ordeztu gabe.
Erremedigorik txukunenak, gozoenak... eztira beti osansungarrien izaten; eta iñoiz ere ez gurea bezela aurki litezken izkuntzeendako, au da, ERRI-IZKERA BERA ERE gureak baizen iltzeko arrisku aundian duten izkuntzeendako.
(1) Les Sources et les Courants de la Philosophie Contemporine en France, par F.BEnrubi, Paris 1933.
(2) M. Edouard Herriot-ek politika-itzaldi batean.
(3) Itz oietzaz garbi ta zeatz 'ari zaigu, P.Lafitte apiza, beronen «Grammaire Basque» irakasgarrian (paragraphe 775-776).
(4) A. tar S, «Erderismos» S 161.
Horrá originala:
[236] [>>>] [A27] [A28] [A29]
Etiketak: Altube, garabideak, harribitxiak
2 Comments:
Içugarri phozten naiz hori iracurrita
Gainera, nik dakidala, hori da lehenengo aldia non argudiatzen diren valiabide postpositivoen muga diskursivoak.
Enmarkatzeko artikulua!
Argitaratu iruzkina
<< Home