asteazkena, uztaila 12, 2017

Zertan datza 'the reliability' hon 'lexical level' respektu 'word-form level'?

Aurreko sarreran aipatu dugu ondorengo azalpena ganik Molinaro eta beste (2017):
Consequently, they [gaztelaniadun natiboek eta euskaldun natiboek] learned to efficiently predict based mainly on the regularities of their native language, adjusting their prediction mechanisms either to Spanish or to Basque. Predictors initially tuned to Spanish handle transparent and opaque items similarly during prediction, given the reliability of lexical-level [2. eta 3. divergentziak maila horretakoak lirake: lexiko-semantikoak] grammatical gender processing (Caffarra & Barber, 2015; Caffarra et al., 2014), while predictors initially tuned to Basque show more word-form effects [1. divergentzia: formal hutsa] even in an L2 when word-form (noun endings) cues are available. [Molinaro et al., 2017:71]
non azpimarratzen dén the reliability of lexical-level [maila horretakoak lirake 2. eta 3. divergentzia komunak] respektu word-form level [1. divergentzia gehigarria]. Sarrera honetan soilik nahi genuke zehaztu zértan datzan hóri reliability of lexical-level respektu word-form level. Ikus:
... it needs to be noted that although transparent endings [formalki, word-form level horretan] are valid cues for gender retrieval, they convey highly redundant information (Vigliocco and Franck, 2001). In  fact, while the lexical route always provides the correct gender of a noun (since all noun shave their gender value explicitly stored in the mental lexicon, Delfitto and Zamparelli, 2009), the form-based route does not. And, even when people cannot access information about word-form (Miozzo and Caramazza, 1997; Vigliocco et al., 1997), the grammatical gender can always be lexically recovered. [Caffarra & Barber, 2015:89]
Esan nahi baita ze, kontextu honetan, word-form level [aurreko sarreretan aipatutako 1. divergentzia gehigarri] horretako lan formal hori izango litzaké:
  1.  partziala (ez du beti funtzionatzen),
  2.  insegurua (nahiz-eta funtzionatu, ez du beti ondo funtzionatzen), eta
  3.  highly redundant (ondo funtzionatuz gero ere). 
Horregatixe da inefizientea. [272] [>>>]
____________________________
Irakur ere sarrera hauek
1:  Unitate sintetikoak vs analitikoak
2.: Marko orokorra: "...retrasa mucho..." (Molinaro, 2017) 
3.: Arrasto elektrofisiologikoen balio osagarria
4.: Hitz-generoa desagertuko balitz ere...
5.: Divergentzia gehiago egotea ezin da interpretatu nola aurreikupen-efizientzia handiagoa
6.: Zailtasun gehiago, lehenago hasi eta... beranduago bukatu

Etiketak: ,

2 Comments:

Anonymous Anonimoa said...

Egunon Balbulako lagunak:

Hizkuntza hain modu zientifikoz aztertzen den blog honetan, nahi dut aipatu liburu interesgarri bat, zein nuen irakurri orain dela hilabete batzuk. Liburua Iñaki Camino doktorearena da eta bertan ikusten ahal dugu, hainbat idazlek hizkuntza modu komunikatiboz erabili izan duela, hain zuzen blog honetan proposatzen dena. Gehienetan Iparraldeko autoreak izan dira. Interesatzen zaionarentzat hona hemen liburuaren erreferentzia:

Camino, I., 2013, “Alphonsa Rodriguez Jesusen compagnhaco aitaren guiristhinho perfeccioniaren praticaren pparte bat (1782). Edizioa eta azterketa”. Euskaltzaindia eta Euskal Herriko Unibertsitatea.

Lan bikain honetan ahal da ikusi nola euskara ez da izan hizkuntza finko bat, baizik eta azken urteetan aldatzen joan den komunikazio sistema bat. Hala ere ez dut nahi luzatu sobera, beraz hona hemen liburuan agertzen diren aipamen batzuk:

Aditz nagusia eta laguntzailearen hurrenkera:

Nafarroa Behereko idazkietan aspalditik da ezaguna ezaugarri hau; Etxepare: Orain dute phorogatu; sobera digizi egin bekhatu.

Datiboaren konmuztadura:

Etxepare: eni eman du. Gincoari eman behar tugula.

Numeroan komunztadura hutsak ditugu:

Otoitzçan cherkatu behar dugula gure arimaco eritaçunen edo flakecien erremediuac.

Tempusa eta aspektua:

Nor Nori saileko iraganeko adizkietan, idazle zaharretan zit- gabeko erak ditugu. Leizarraga: hurbildu çayon “zitzaion”, minço çaye “zitzaien”.

Erlaibozko esaldiak:

Leizarraga: ceren ezpaitituz sinhetsi ene hitz…; ecen eztut cer nahi baitut.

Denborazko esaldiak:

Liburuan aztertutako testuetan, usu erabiltzen da noiz eta ere denborazkoetan, noiz eta ere baitcirete Jesuchristo Sacramendian…; noiz eta ere gure miserien…

Aditz perifrastikoak:

Tartas: bere bicia salvatcen ahal cialarik. Gauça apurra iaten edo edaten ahal baitugu.

Kuriosoa nola idazten duen “salvatcen”. Ez da azaltzen den •v” bakarra.

Liburuak ditu honelako hainbat harribitxi. Ez dira hauek denak –ezta gutxiagorik ere-, azpimarratu ditudan adibide batzuk besterik ez. Eta adibide hauek erakutsi beharko lukete, gaur egun resolbitu gabe ditugun hainbat arazo, orain dela urte asko Iparraldeko zenbait autorek beren soluzioa aurkitu zutela.

Azkenik, argi utzi nahi dut, Iñaki Caminok liburu baten azterketa filologikoa baino ez zuela egin. Aipatu ondorio hauek neronek egin ditut.

Txopi









igandea, abuztua 06, 2017 4:19:00 PM  
Blogger Jesus Rubio said...

Eskerrik asko Txopi.

Bai, dudarik gabe, liburu zaharretan aurki daitezke hainbat rekurso sintaktiko (erlatibo, konparatibo, denboral,...) zein, izanik ere harribitxiak, daudé praktikoki ahaztuak noiz ez gaitzetsiak. Ikus ondorengo esteka: Aurrerapausuak gradualki baina ahalik eta lasterren.

Eta beste asko ere garatu litezke errazki.

asteazkena, abuztua 30, 2017 9:29:00 PM  

Argitaratu iruzkina

<< Home