"zeinda..." burulehena kin "...legez" buruazkena
Atzoko sarreran genioen ze "zeinda..." konparatiboa ez da baizik euskararen garapen sintaktiko propio bezain eder bat, baina nóndik eta nóla sortu da? Akaso bilatu beharko genuke bere sorbidea an erabilerak nola ondorengoak, non, batzutan, erabiltzen dén batera-kin baliabide buruazken konparatibo bat:
"Zein dda... Konparazio juntagailuaren indargarria, oso adinekoek bakarrik darabiltena. [...] Otx ein basuai, zein da etxia balitz letz, da arek euparia ein dda kontestau daben moduan kontestau. Zein dda... eztakit ze balitza bezelaxe" Elexp Berg. "Seiñ dda, bezala. Frixkua... ori seiñ dda melakatoian ramoko fruta bat, txikixaua iseten da, ta urtzuaua" AntzHizk 233. Beste kaleak (onen aldean txikiak) erdi-konturatu baga bertara eroaten dabe bat, zein da errekatxuak ibai andira daroezan urak legetxez. A BeinB 83. [OEH]Ikus daiteke hor erabilera bat non "zeinda..." partikula burulehenak ez darama berekin atzeko "...bezala" buruazkena, eta non, argi denez, partikula prepositiboak ezin duen jokatu paper indartzaile hori zein Elexpuruk asignatzen dion. Baina akaso, paper indartzaile horretan aurki daiteke mekanismoa eta abipuntua nondik gerora sortuko zén erabilera konparatibo burulehen hutsa, bidéz mekanismo propio bat. [572] [>>>]
Etiketak: bikoitzak, harribitxiak, konparatiboak, mekanismoak, zein
0 Comments:
Argitaratu iruzkina
<< Home