Eta gauza da ze, Juan Garzia-ren debekuak gorabehera, menderakuntza prepositiboan ia dena egina dago
Nola genioen hemen:
Aditzak aurreratzea da lehenengo pausua (Sarasolaren liburuak izugarrizko bultzada ematen die aditz progresiboei, eta horregatik euskararen erabiltzaileek gure eskerrik beroenak eman behar dizkiogu), baina bigarren pausua da menderakuntza prepositibo osoa aukeran izatea, ez soilik menderakuntza erlatibo ez-murriztatzailea (berriro ere diot, hemen ere Sarasolaren bultzada guztiz zorionekoa dela, eta oso inportantea eta lagungarria afin euskararen erabiltzaileek izan ditzagun aukera potente ez-marginalizatuak).eta gauza da ze, Juan Garzia-ren debekuak gorabehera, menderakuntza prepositiboan ia dena egina dago, ia dena garatua dago. Adibidez Txopi-k zekarkigun hemen ondorengo "nola..." konparatiboa ganik Leizarraga:
Eta barka ietzaguc gure bekatuac,eta horren antzera, dauzkagú, adibidez ere:
nola guc-ere offensatu gaituztenér
barkatzen baitrauëgu.
"berdin nola...."Hortxe, eskura. [564] [>>>]
"hala nola..."
"antzera nola..."
"berdin zein..."
...
Etiketak: garabideak, Juan Garzia, konparatiboak, Leizarraga, mekanismoak
0 Comments:
Argitaratu iruzkina
<< Home