"giño" izena > "giño" postposizioa > "-giño" atzizkia
Atzoko sarreran mintzatu ginén buruz "-giño" atzizkia, zein izanen litzakén "giño" izen atxikia, eta zeinekin sortzu dirén, adibidez, "-ragiño" > "-raiño" atzizkiak ere. Báda, ordea, beste estadio bat artén izena eta atzizkia, zein dén postposizioa. Ikus horretaz guztiaz Iturriko-k eskainitako informazio zehatz eta oparoa, an "Bizkaieraren ataria" (2019):
Gino postposizino zahar bat dogu, sartaldekoa batez be, ibili-ibili atzizki izatera heldu dana: gino, -ra gino, -raino. Sintaxi diferenteak ezagutu ditu gino horrek, eta hitz kategoria diferenteakaz gramatikaratua. Egitura ezagunenak garanduko ditugu behin banan:Horrela: "giño" izena > "giño" postposizioa > "-giño" atzizkia. [806] [>>>]
a) Gino postposizinoa izen soilari dautsala erabili izan da, oraindino be sartalderengo bizkaieran guztiz galdu barik dagoan egiturea, baina lekukotasun aberatsa dauena tradizinoan, zaharrean batez be, baina klasikoan be. Halan agiri da XVI. mendean bertan, errefrau zaharrotan: “Andraurenak etsea lauzatu gino daroa betatu. / ‘La mujer de buen recado, la casa suele hinchir hasta el tejado’” (RS 210). Ginoko adnominala be, ‘hasta, incluso’ balioaz behin baino sarriago agiri dan postposizinoa dogu Añibarro eta J. Mateo Zabalaren idatzietan: “Zeinek [Jangoikoak] artuko badeust berba alper baten kontu estua, estuago artuko deust nire erruz galduten dan lauziri ginokoa” (Añ. Lora Sorta). “Etxe ginoko guztia galduko dau. Lau ziri ginoko guztia”. (J. Mateo Zabala).[Iturriko, "Bizkaieraren ataria", 2019]
b) Erakuslearen gainean be erabilia da, batez be hata- oinaren gainean; hau da, leku-denporetako oinaren gainean, ez ha- soilagaz. Hatagino eta hataginoko egitura biziak dira gaur egun be.
c) Izen aldatiboari dautsala ohi darabilgun atzizkia bikotxa dogu, -ra + -ino > -raino. (...) Arauzko aldaera -raino bada be gaur egun, XIX. mendea ondo sartu arte iraun dau -ragino zaharrak–, idazleek sarri banan idatzirik emon izan dabena, -ra gino. Gure klasiko batzuen idatzietan erraz topau daikeguz honetarikoak: “Zeruragino igoten badot, zeu an zagoz” (frai Bartolome Ikasik I). “eta onegaz dabilz alkarregaz zaldi-mandoak legez, sarturik aoragino loikeriarik lotsagarrienetan” (P. Astarloa UD-I 260).
d) Aditz jokatuaren gainean, gino soila edo ginoan inesiboa ditugu posposizino-era nagusiak, ginoko adnominala be batzuetan suertetan dala.
Gaur egun bizkaiera sartaldekoan ezagun-erabilia da egitura hau, batez be egitura finko antzekoetan, eta esangura berezituaz. Horreetarikoak dira: dan gino, dan ginoan eta dan ginoko, hirurok Azkueren denporatik ondo lekukoturik ditugunak. Egitura horren lexikalizazinoaren ezaugarri da, duda barik, honek bere hiztegian loturik idatzi izana. (...)
e) Adberbio kategoriagaz, berariaz orain presente-denpora adierazleagaz, sarri irakurten da oraintsura arteko idatzietan; luzaroago eta ugariago iraun dau gino postposizinoak oraingino itxurapean, beste kategoria batzukaz baino. XIX. mendean bizi-bizi agiri dira oraingino eta nozgino, gaur egun nagusi dan “orain arte” egituraren lekuan.(...)
0 Comments:
Argitaratu iruzkina
<< Home