Leizarraga (1571): '...ie prie Dieu, Madame, qu’il vous maintienne longuement pour...'
Zioen atzo Gilenek:
Leizarragak ere sekulako atzerakargak sortzen ditu batzuetan, baina erraz konpon daitezke berak utzi dizkigun baliabideekin:Cependant ie prie Dieu, Madame, qu’il vous maintienne longuement pour se seruir de vous à sa gloire, & au salut de vos poures suiets, vous gouuernant en toutes choses par son sainct Esprit, auec Monsieur & Madame vos heureux enfans.Hambatequin Iaincoari othoitz eguiten draucat, Andreá, nahi çaituen othoi bere Spiritu sainduaz bethi illuminatzen çaituelaric, çure dohain-onetaco haour Iaun Andrequin batean, bere gloriaren auançamendutan eta çure suietten edificationetan luçaqui conseruatu.Hainbatekin Jainkoari otoitz egiten diot, Andrea, nahi zaituen otoi luzaki konservatu bere gloriaren abanzamendutan eta zure sujeten edifikaziotan, beti iluminatzen zaituelarik bere Espiritu sainduaz, zure dohain onetako haur Jaun-Andreekin batean.
Hor dauzkagu bi esaldi, Leizarragak berak idatziak, bata frantsesez eta bestea euskaraz, hala nola hirugarren bat, Gilenek emana. Ikus dezagun frantsesezkoa, non erabiltzen diren baliabide burulehenak:
Cependant ie prie Dieu, Madame, qu’il vous maintienne longuement pour se seruir de vous à sa gloire, & au salut de vos poures suiets, vous gouuernant en toutes choses par son sainct Esprit, auec Monsieur & Madame vos heureux enfans.
Leizarragak, hor bai, guztiz errazki muntatzen du esaldia, bere gogara, ematen diolarik a estruktura zein berak nahiago duen nola nahiago duen kin-eta detaileak eta bestelako aberastasun eta ornamenduak zein berak nahiago afin lortú bere helburu komunikatiboak.
Estruktura hori ez da bereziki konplexua, hasten baita kin perpaus nagusia ("...ie prie Dieu, Madame, qu’il..."), zeini jarraikitzen zaio perpaus final bat ("...pour se seruir de...") zeintan integratzen dirá bi sintagma kateatu ("...à sa gloire, & au salut de vos poures suiets..."), osatuz esaldiaren muina, zein gero matizatuko da kin perpaus modal bat ("..., vous gouuernant en toutes choses par..."), eta, azkenik, gehituz sintagma komitatibo bat ("..., auec Monsieur & Madame vos heureux enfans.") nahizik egin referentzia egoki bat ki familia e gure Andrea.
Esan gabe doa ze, hor, Leizarragak, nahi izanez gero, jar zitzakén askoz detaile gehiago, aisa ere. Ez dago presarik, ez dago presiorik, dena ulertu eta interpretatzen da efektiboki bezain pausatuki eta, nahiago bada, reflexiboki ti hasiera bera hariketa azken hitza bera ere. Informazioa doa ailegatzen modulatuki, artikulatuki, efektiboki.
Bihar komentatuko dugú bigarren versionea, hóri zein Leizarragak jarri an bere liburu famatua. [⇶]
2 Comments:
Hainbatekin Jainkoari otoitz egiten diot, Andrea, nahi zaituen otoi luzaki konservatu bere gloriaren abanzamendutan eta zure sujeten edifikaziotan, beti iluminatzen zaituelarik bere Espiritu sainduaz, zure dohain onetako haur Jaun-Andreekin batean.
Hambatequin othoitz eguiten draucat Iaincoari, Andreá, nahi çaituen othoi luçaqui conseruatu bere gloriaren auançamendutan eta çure suietten edificationetan, bathi illuminatzen çaituelaric bere Spiritu sainduaz, çure dohain-onetaco haour Iaun Andrequin batean
bathi = > bethi
Gilenena beguiratu gabe eguin dut moldaquetá eta ia ia berdinac suertatu dirade.
Argitaratu iruzkina
<< Home